La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleekez dute ez aspertzeko betarik izan azken aste hauetan. Izan ere,maiatzaren 14ko astean ekitaldiz gainezka izan zen La Salleren asteaizan zuten eta hauetan guztietan bakarrik izan ez zitezen BaigorrikoBil-Etxea ikastetxeko lagunak izan zituzten beraiekin. Denekelkarrekin hainbat ekitalditan parte hartu zuten, hala nola, biherriotako eta inguruotako leku esanguratsuenetara bisitaldiak,jokoak, play-backak, dantzaldiak, antzerkia, merienda… eta bestehainbat. La Salleko astearen ospakizunak maiatzaren 18an bukatu etahurrengo egunean baigorriarrak etxera itzuli baziren ere, ez zirenegun hartan bukatu La Sallekoen klasez kanpoko ekintzak. Izan ere,azken hilabeteotan lanean gogor ihardun ondoren, maiatzaren 29a etaekainaren 1a bitartean egunero “Oliver” antzezlansolidarioa antzeztu dute ikastetxeko aretoan, guraso, ikasle etalagunentzat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide