Azken hilabete eta erdian Zuberoara txangoak, erakusketa,hitzaldia… eta beste hainbat ekitaldi izan ditugu, baina asteburuhonetakoak dira egitarauko ekitaldi nagusiak. Larunbata arratsaldeanzuberotarrak Urretxu-Zumarragara helduko dira eta ongi etorriarenostean hango dantzariek eta hemengoek kalejira egingo dute.Afalostean, berriz, jaialdi ikusgarria izango da Gernikako Arbolaenparantzan. Bertan Zuberoako eta gure bi herriotako kantariek,dantzariek, bertsolariek eta txalapartariek euren onena emango dute.
Igandean zuberotarrek gure inguruko leku interesgarriak ezagutzekoaukera izango dute eta anaikidetasun bazkariaren aurretik kantukalejira eskainiko dute taberna ezberdinen inguruan zuberotarrek etaUrretxu-zumarragarrek osatu duten musika taldeak. Bazkalostean agurraeskainiko zaie eta betirako anaikidetasun besarkada izango da.
Asteburu honetan, beraz, Euskal Herriko sei herrialdeetako bat izanikezezagunegia zaigun Zuberoa pixka bat hobeto ezagutzeko aukerabikaina dugu. Ea ez dugun alferrik galtzen uzten!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide