Erromatarren ohitura dela uste da, eta dirudienezsinbologian udaberriarekin lotuta dago. Maiatzaren hasieran izatenzen. Zuhaitzaren adar guztiak mozten zitzaizkion goikoak ezezik, etaantza denez lurraren une oparoa gurtu nahi izaten zen. Behetik goradoan arbola luze horrek, soroko fruituak ere behetik gora sordaitezen eskatzen duela dirudi, hots, udaberria emankorra etaaberatsa izan dadila guztiontzat.
Paganoen ohitura,kristautasunean murgildu zen, eta horrenbesteko ospea hartu zuenez,beste jai batzuetara eraman zuten tradizioa, besteak beste sanjoanetara, baina ez jatorriz hala delako, sanjoanetan suaeta argia gurtzen baitira.
San Joan jaiek jakinmina piztudigutela eta, zuhaitzaren goiko puntan jartzen den lore-koroarenegilearen, Dornaldegi baserriko Juanito Elgarrestaren, inpresioakjaso ditugu erreportai honetan. Aurtengoa bere 42.garren lore-koroaizango da, ez da marka makala!
"Haurra nintzenean SanJoan eguna gaurko egunaren aldean, jai handia zen. Bazeudentrikitilariak, txistulariak, eta horrek garai hartan zerbaitsuposatzen zuen, lehen ez baitzegoen irratirik etxe guztietan, etainguruan soinua edo nolabaiteko hotsa edukitzea ba… sentsazioberria zen". Juanitok giro aldaketa somatu du jaia ospatzerakoorduan: "Lehen giroa ezberdina zen. Ez hobea ez okerragoa.Bazirudien kaletarrek mozkortzeko aitzakia edo zutela, eta horregatikgora igotzerakoan, askeago edo sentitzen ziren, ia beti egoten zenborrokaldi edo istiluren bat. Garai hartan filmeak nahiko ezagunakziren, eta agian eragina izango zuen horretan".
Berak, aurrera eramaten direnekitaldietan aldaketa batzuk eman direla adierazi zigun. Antza, lehenherri kirolei garrantzi handiagoa ematen zitzaien: "Beti zeudenaizkolari famatuak, edota harrijasotzaileak, edota koadrilen artekosokatira apustuak. Egun hain ospetsuak diren Irimora igoera edo tokatxapelketa berriagoxeak dira. 20-25 urte inguru izango dituzte".Lehen eta orain Santa Barbarara igotzeko arrazoia antzekoa delaazpimarratu zuen, hau da: ondo pasatzea. "Lehen mozkorhandiagoak ikusten ziren". Baina berak oso garbi dauka orain ezdagoela lehen adinako sentimendu erlijiosorik: "Lehen mezataraez bazinen joaten, horrek egun horretan hutsunea suposatzen zuen.Garrantzi handia ematen zitzaion. Adin bakoitzak festa bizitzeko moduezberdina dauka".
Juanitoren ustez, gaur jendegehiago hurbiltzen da erromeriara, inguruan jende gehiago bizidelako, eta baita ere erraztasun handiagoak daudelako gorainoigotzeko: "Urretxutik gorainoko bidea 1950. Urte inguruan eraikizen". Juanitok oraindik garai hartako pasadizo umoretsu batgogoratzen du: "Garai hartan koadrilak bazkaria hartuta igotzenziren. Oso famatua egin zen Altamirako astoa bazkariak igotzenzituelako edo beste istorio batzuengatik". Antolakuntzanbaserritarrek parte gehiago hartzen dutela esan zigun. Lehen udalaarduratzen zen aizkolariak edota herri kirol asuntoaz, baina orainbaserritarrek beraiek komisio bat sortu dute: "Komisio honetakokideek bilerak egin eta gero festa antolatzen dute".
Lore-koroaren egintzareninguruan galdetu genionean honakoa erantzun zigun: "Lehen gaztekoadrilak arduratzen ginen. Urtez urte txandatuz joaten zirenkoadrilak lore-koroaren egintzan. Guri aurrenekoz 17 urterekin tokatuzitzaigun, eta ba… orain arte, 42 urtez". Gaur egun erabiltzenden arbolak jada urte batzuk dituela komentatu genuenean, zera aipatuzigun: "Lehen zuhaitza San Joan bezperan mozten zen.Biderik ez ezer ez zegoenez, astakeria ikaragarriak egiten ziren,idiekin eraman, bizkarrean eraman… ". Hau guztia ekiditekoudalak 55-60 urteen bitartean neurri batzuk hartu zituela esan zigunJuanitok: "Izan ere, zuhaitz bat botatzen zen, baina haumoztearekin batera beste zenbait urratu edo hondatu egiten zien.Honegatixe eta lan honek guztiak zekarren arriskuengatik, arbola banamoztu zen, bat kalerako eta bestea Santa Barbarako". Zuhaitzakhasera batean Dornaldegin gordetzen zirela adierazi zigun, baina lekuarazoak zirela eta orain Ipeñarrietan dute hauek berengordelekua. "Batzuek ohiturarekin jarraitu nahi zuten, bainabaserritarrak kexatu egin ziren, arbola bat botatzen zen bakoitzeanbeste hainbeste hondatzen zirelako. Azken urte hauetan ez da arbolaaldaketarik egon".
Juanitok dioenez, berak etabaita bera baina zaharragoek ere, zuhaitz baten inguruan ezagutu dutebeti ere San Joan eguna. Bere aburuz, inork gutxik eduki duarbolaren eta udaberriaren inguruko sinbologia horren guztiarenberri.
Dornaldegiko mutilak oraindikartisautza lanekin jarraitzen du: "Bai, Santo Tomasetan, SantaLutzitan edo edozein feriatan erakusketa jartzen dut oraindik, bainaSan Joan egunean inoiz ez dut jarri izan. Inguruko eskoletatikere gaztetxo taldeak etortzen zaizkit baserrira eta nik pixka batabarken laborantza prozesuan murgiltzen diet".
Amaitzeko, festa hau modurenbatean berrindartzeko aukerarik dagoen galdetu genionean honakoaerantzun zigun: "Bai, gazteen esku egon liteke, ekitaldi berriedo nobedosoren bat antolatzea, duela urte batzuk Irimoko igoerarekinegin zen bezala. Baina ez dakit… agian festa kontzeptua aldatu eginda: lehen pare bat festa geneuzkan ingurukook, baina gaur esaten duteLesakara, eta Lesakara doaz. Lehen festa gutxiago zeudenez, gogohandiagoarekin bizi izaten ziren".