Ez ditugu une gozoak bizi euskal ikuspegiaz dihardugun euskalkomunikabideek. Egin, Egin Irratia eta Ardi Beltza itxita, Jon Abril kazetaria auzipetua, Euskalerria Irratializentzia legalik gabe, eta orain Euskaldunon Egunkaria eta Gararen kontrako eraso judiziala ezagutu ditugu. ETAri egindako elkarrizketa aitzaki, Euskal Herrian bertotikinformazioa lantzen dugun komunikabideon jardun profesionala jarrinahi dute auzitan. Martxelo Otamendi eta Mertxe Aizpurua eta hauekzuzentzen dituzten komunikabideen kontra Espainiako EntzutegiNazionalean jarritako kereilak informazioa eman eta jasotzekoherritarrek duten eskubidea urratzen du.
Bizi dugun gatazkan ETAren ikuspegia ezagutzeak interesinformatibo nabarmena dauka, eta horrela erakutsi dute Euskal Herrianzein erbestean berria zabal jaso duten ehundaka komunikabidek.Horrela erakutsi dute haren karian hainbat erreakzio izan dituzteninstituzio eta alderdiek. Agerikoa denez, horrek ez du elkarrizketaargitaratu duten komunikabideen jarrera jakin bat azaltzen,irakurleak jakingo du esandakotik bere iritzi eta ondorioak ateratzen. Informazio egiazko eta objetiboa eskaintzea ez da delitua, irakurleeta komunikabideek legez aitortua duten eskubidea baizik.
Gertatutakoek, eta honen inguruan argitaratu diren hainbat iritzik,Egunkaria eta oro har euskal esparruko komunikazioa jotzeko etaisilarazteko asmoa erakusten dute, lehen beste komunikabide batzuekinedota euskalgintzan diharduten hainbat erakunderekin egin den moduberean. Horregatik, guztion artean euskal komunikazio esparruababestu eta indartzeko premia dugu.
Euskalgintzaren ikuspegitik, Nafarroako Gobernuak euskararen kontradaraman ekinbidea edo Iruñeko udalak Egunkariatik publizitateguztia erretiratzea ez dira kasu isolatuak,aldez aurretikfinkatutako jokabidea baizik. Komunikabide honi, irudi jakin batekinlotu izanagatik, bere ospean eta publizitate merkatuan kalte eraginnahi izana ez da zilegi. Gure hizkuntzak bizi duen egoeran Egunkariazein euskalgintzan diharduten beste erakundeak amiltze bideanjartzeak euskarari eta Euskal Herriari kalte atzeraezinak eragindiezazkioke. Gaur Egunkaria eta Gararen txanda izan da, biharbeste batzuk, euskalgintza zein herri komunikazioan dabilen besteedozeinena izan daiteke.
Garaiz gaude elkarlana bultzatu eta euskal komunikazio esparruaartikulatzeko, presarik gabe baina loak hartu barik. Euskalkomunikabideak ezinbestekoak ditugu. Irakur, entzun eta ikus itzazu.
Zintzo-Mintzo elkartea