Jaietakoa Bertso Eskolako lagunek aurten eskainiko duten bigarrenbertso-trama izango da, apirilean, Korrika Kulturalaren barne,"Poto taberna" izenekoa ere antzeztu baitzuten. TheIntrepid Fox tabernan antzeztu zuten hartako pertsonaiak edozeintabernatan aurki ditzakegunak ziren: trapitxeroa, bere atzetikdabilen ertzaina, eguneroko poteatzaileak, ustezko play-boya,mozkorra eta bere emazte gogaikarria… eta guztiak jasan behardituen tabernaria, noski. Hauek guztiek, trikitilari, soinujole,panderojole eta narratzailearen laguntzaz, bertso antzezpen arinabezain dibertigarria eskaini zuten eta "Poto Taberna"nbildutako ikusleak gustura utzi zituzten.
Hau ikusirik, Zumarragako jaietako txosna batzordeak Santa Isabeletanantzerako zerbait egitea proposatu zien Bertso Eskolakoei. Hauekbertsolari onak ez dira izango beharbada, baina ezta erronken aurreankokiltzen direnetakoak ere, eta baietza eman zuten. Gorka Ojangurenekberehala gidoia prestatu zuen eta guztien artean azken zertzeladakeman ondoren, bertsoak osatzeari ekin zioten.
Bertso trama Zumarragako jaietan eta txosnetan izango denez, alkateaktxosnak jartzea debekatuko balu gerta litekeena bertsotan antzezteaerabaki dute bertso eskolakoek. Baina Santa Isabel egunaren bezperaizanik, Antion egun horretan biltzen diren protagonista nagusiak ereazalduko dira bertso traman. Honela, txosnen aferari buruz eureniritzia bertsotan emango duten alkatearekin, apaizarekin,monagiloarekin, udaltzainarekin, UTBko kazetariekin eta bestehainbatekin batera, dantzariek, txistulariek eta Joxe Lizaso etaMañukorta bertsolariek ere izango dute zer esan.
Korrika Kulturalerako prestatu zuten lehen bertso-tramahartan, Bertso Eskolakoek bertso emankizun arin eta dibertigarriaeskaini nahi izan zuten, bertsozaleak direnak eta ez direnak eregustura atera zitezen. Oraingoan ere, xede berdinarekin, istorio arineta dibertigarria eskaintzea da beraien asmoa. Horretarakobertso-tramak iraungo duen ordubete inguruan pertsonaia ugariazalduko dira etengabe eta herriko hainbat musikarik eta dantzarikantzezpena musikatzeaz gain bizitasuna emango diote.
Bertsozaleek baduzue, beraz, bertsoez gozatzeko aukera Zumarragakojaietan eta bertsozaleak ez zaretenak ere ziur ez zaretela damutukoigandean, 7etan hasten den futbolin txapelketaren ondoren, txosnetarajoaten bazarete.