Biek, festen antolaketa komisioan mordoska bat urte eman ondoren,oraingo egituraketa ezberdina dela eta festak ia denean aldatu direlaaitortu digute: "Guk uste dugu festa egiteko modua dela aldatudena. Lehen autofinantzaketa zen gure diru iturri nagusia, eta horidela eta gastuak gutxitu nahi genituen, orain, berriz, praktikoagoakdirela uste dugu. Beti esan izan da festa hauetan mozkor etatxoriburuak besterik ez direla ikusi izan, orain aldiz, udalek berenprograman barneratu dituzte, eta jendeak festa hauen garrantziabereganatu du." Festa hauek zahar, heldu nahiz gazteentzatzirela azpimarratu nahi izan zuten "Oso leku gutxitan aurkitukodituzu adin guztientzako ekitaldiak. Gu horretan saiatu izan garabeti". Askoren harridurarako, festa hauek bere patroi propioadaukatela argitu ziguten, San Kristobal, uztailaren 10ean ospatzendena hain zuzen ere.
Jende guztiarentzat aski ezaguna den asto karreraz gain zein besteekitaldi egin izan diren galdetu genien: "Larunbat arratsaldekoekitaldia aldatu izan da, nahiz eta erraza ez izan. Urte bateankar-ak ekarri ziren, beste batzuetan txirrindulari lasterketak eginizan dira, kamareroek antolatutako patinen lasterketa bitxia…".Garai batean herri-kiroletako elitea ekartzen zela aipatu ziguten:"Perurena, Olasagasti edo Arrospide etorri izan dira gurera".Baina ez dezagun pentsa asto karrera betidanik orain ezagutzen dugunmodukoa izan denik: "Lehen jendeak astoa jotzen zuen, bainabasati samarra iruditzen zitzaigunez, debekatu egin genuen. Etapartehartzaileak mozorrotuta joatearena ere berria da, espektakuloagehitu nahian edo ezarri zen".
Jendearen partehartzearen gaia aipatu genienean honokoa erantzunziguten: "Jendeak ere parte hartzen du, gauzak egiteko gogoadauka, baina erantzukizuna astunegia da". Moisesek etaKarlik diotenez, garai batean jendea mugitzeko prest zegoen,baina orain jendeak erosotasuna bilatzen du: "Honekin ez duguoraingo komisioaren lana gutxietsi nahi, inolaz ere. Izan ere, festakjarraitzen badute zerbaitegatik izango da, baina lehen detaileak gehiago zaintzen genituen, erabat murgiltzen ginen, inolako lotsarikgabe".
Festa edo ekitaldi guztietan gertatzen den bezala finatziazioaezinbestekoa da: "Barrakek %10a ematen dute, tabernek %40a,udalek %20a, gainontzekoa auzotarren eta denden borondateari eskerbetetzen da. Hori bai, taxuzko zerbait egin nahi bada, negoziatubeharra dago". Taxistei eta RENFE-ri diru laguntza eskatu izandiotela ere esan ziguten. "Guk, egin dizkiguten mesedeakbueltatzen jakin izan dugu. Komunikazioa itzela zen festak antolatzengenituenen artean".
Honelako ekitaldien antolaketan murgildurik ibili den jendearigertatzen zaion antzera, urtero festak lanean igaro dituzte: "Lanean,baina ilusio ikaragarriarekin. Igande gauera arte ez ginen gusturaibiltzen, baina festak ondo atera zirela ikusten genuenen, horrekpoztasun handia suposatzen zuen. Orain, ordea, beste modu batean biziditugu, baina gustura gaude kalean jendea ikusten delako eta ohiturahau mantendu delako".
Liburuak idazteko adinako pasadizo eta anekdota badituzte kontatzeko,baina erreportaia honi amaiera emateko lehengo eta oraingo festenkonparaketa bat egiteko eskatu genien: "Gure ustez, festekbilakaera izan dute, onerako edo txarrerako, baina bilakaera. Gureustez txarrerako. Badirudi jendeak albokoak esango duen beldur dela,eta hau ez litzateke horrela izan beharko, baina oraindikekitaldietan edo zerbaitetan partehartzerako orduan lotsatu egitengara".