Tusa Mohamed baino urte bat zaharragoa da. Kurdistanen bizi da,Estaturik gabeko munduko naziorik handiena. Tusak ez ditu beregurasoak inoiz gehiago ikusiko. Tusa bere amonarekin bizi da. Amaorain dela lau urte hil zen, sukarrak jota. Turkiako gobernuak bereherrira eginiko bonbardaketa batetik ihesi zihoala gaixo jarri zen.Lau egun zeramatzan ezer jan gabe, eta ezin izan zuen inongomedikurik bisitatu. Bondardeaketan erabili ziren hegazkinak EstatuBatuetan eginak ziren. Tusaren aita, berriz, Istanbulen dago(Turkia). Hango kartzela batean dago, PKK alderdiko kide izateagatik.Egunero jipoitzen dute bertako zaintzaileek, eta isolaturik dago.Estatu Batuek Turkiako agintariei erakutsitako dispertsio mota batengatibu da Tusaren aita. Tusaren aita gose greban dago, eta ziurreniklaster hilko da.
Raisa Camboyan bizi da. Bere gurasoak ezagutzen dituen arren tristedago. Izan ere, orain dela hamar egun bi hankak moztu zizkioten.Zergatik? 1968an Estatu Batuek minez josi zutelako bere herria. Raisalagunekin jolasten ari zela zapaldu zuen mina madarikatu hura. RaisakIrisa asko maite du. Irisa bere lehengusua da, eta Vietnamen bizi dabere gurasoekin. Dena den, bere gurasoak ez dira zoriontsu. Izan ere,ez dute inoiz ahaztuko Vietnameko gerran Estatu Batuek botatakomilaka Napaln Death bonbak.
Jose, Luciano eta Ana Matagalpan (Nikaragua) bizi dira. Josek 10 urteditu, Lucianok 9 eta Anak 7. Egunero goizeko 6etan esnatzen diralanera joateko. Egun osoa lanean igarotzen dute, kafea biltzen.Bildutako kafea Estatu Batuetako multinazional handi batek jasotzendu. Josek, Lucianok eta Anak egunean dolar erdia irabazten dute.1985ean Estatu Batuek entrenaturiko Heriotzaren Eskuadroiak 500 lagunhil zituzten Matagalpan. 500 gizaseme horiek FSLNko kideak ziren, etaJose, Luciano eta Ana bezalako umeen eskubideen alde borrokatu zutenIraultza Sandinistan.
Somalian gaur 1000 haur baino gehiago hilko dira gosez. Somalianohikoak dira gerra zibilak. Estatu Batuek ez dute ezer egiten. EstatuBatuak oso pozik daude Somaliako Gerra Zibilekin. 1993an EstatuBatuetako lau petrolio enpresa nagusienek Somaliako lurren laurdenaerosi zuten, Estatu Batuen gobernuaren baimenarekin. Iraken 5000 haurhiltzen dira hilero ospitaleetan, Estatu Batuak ez diolako uztenIrakeko gobernuari beharrezko sendagailak erosten. Aurten milaka haurhilko dira gosez mundu osoan. Aurten milaka haur hilko dira munduosoan Estatu Batuetan arazorik gabe sendatu daitezkeen gaitzak jota.Aurten Estatu Batuek Barne Produktu Gordinaren %52a erabiliko dutearmen industrian. Diru horrekin munduan gosea bukatzeko aukera egongozen. Diru horrekin ez zen alfabetatu gabeko haurrik egongo. Diruhorrekin mundu osoko gerra gehienak bukatuko ziren. Mohamed, Tusa,Raisa, Jose, Luciano eta Ana triste bizi dira. Estatu Batuekzoriontsu izateko baimena kendu diete.
2001. urteko irailaren 11n mundua astindu zuen gertakari bat gertatuzen Estatu Batuetan. Honezkero, ongi baino hobeto jakingo duzuezertaz ari naizen. Denok izan dugu telebistan irudiak mila biderikusteko aukera, eta bakoitzak bere interpretazioak egiteko paradaizan du. Hala ere, amorrua eta mina eman didate Estatu Batuetatik etabere aliatuetatik egin dituzten adierazpenak. Izan ere, zeinzilegitasun du Estatu Batuak inongo ekintza (militar, terrorista edonahi duzun bezala definitu) gaitzesteko? Argi dago biolentziakbiolentzia ekartzen duela. Baina, norena da biolentzia?
Gorka Quevedo