Goierriko Itzuliko hiru etapak, iazkomoduan, Antiguan, Santa Barbaran eta Labeaga kalean amaitu ziren.Antiguan amaitu zen etapa 97an Goierriko Itzulia irabazi zuen etadatorren urtean La Pecol talde portugaldarrarekin profesional mailanarituko den Pello Arreitunandia mutrikuarrak irabazi zuen. Udanaigotzen ari zirela talde nagusia hautsi zen eta Zumarragara 16laguneko taldetxoa heldu zen. Antiguako igoeran taldetxo hau berehalahautsi zen, baina denak minutu bateko tartean heldu ziren.
Bigarren etapan lortu zuen Baquétaldeak bere nagusitasuna inposatzea. Gabiriara igotzen ari zirelaJoseba Albizuk eta Pello Arreitunandiak ihes egin zuten etaelkarrekin hasi zuten Santa Barbarara igoera. Joseba Albizu izan zenhelmugara iristen lehenengoa eta Pello Arreitunandia 29 segundoraheldu zen. Sailkapenean bigarrena zegoen Olarra taldeko Lander Eubaizan zen hirugarrena helmugan, Albisurengandik minutu etaberrogeitahiru segundora. Honenbestez, argi gelditu zen Baquétaldeak lortuko zuela aurtengo Goierriko Itzulia.
Igandean Baqué taldeak erabikainean amaitu zuen bere erakustaldia, Labeaga kalean amaitu zenhirugarren eta azken etapa talde honetako Juan Fuentesek irabazibaitzuen. Joseba Albizu, berriz, 6 segundora heldu zen PelloArreitunandiarekin batera eta ez zuen maillot horiari eustekoinongo arazorik izan.