Gurutzeko festa urteurreneko ospakizunetako ekitaldi nagusia izanbada ere, Belokiko Gurutzearen Lagunek elkartekoek bestehainbat ekimen ere egin dituzte urteurrenaren ospakizunen barne.Hilabete honetan, esaterako, urte hauetan guztietan Belokikogurutzean ateratako argazkien erakusketa izan da Itarte Etxean.Erakusketa honetan herritar askok eta askok utzitako 200 argazkiinguru izan dira ikusgai. Bestalde, elkartekoek aspalditik buruanzuten asmo bat ere aurten atera dute aurrera udalaren laguntzaz:Elorriagako gaineko bidegurutzean iturria jarri dute, bai Belokirabai Izazpira doazenek bidean ur freskoa edateko aukera izan dezaten.
Baina ez dira aurten aurrera ateratako ekimenekin amaitzen BelokikoGurutzearen Lagunak elkartekoen asmoak. Belokiko gurutzearenhistoriaren eta elkartearen etorkizunerako asmoen berri izateko JoseRoman Urkiolarekin izan ginen. Berak esan zigunez, "elkartearenhurrengo helburua Belokiko gainean dauden pinuak kentzea da.Udala gure asmoarekin bat dator eta inguruko lurrak erosi nahi ditu,baina luze joan daitekeen gaia da, baserritarrekin akordio baterairitsi beharra baitago".
Pinuak bota ondoren aulkiak jarri eta udalak duen mintegitik hazisamarrak dauden pago pare bat eraman nahi dituzte Belokira.Izan ere, "Beloki paregabeko behatokia da eta bertatikEuskal Herriko mendi asko eta asko ikus daitezke. Udalak ere argi dumendi honen balioa eta pinuak bota ondoren Antiorekin batera Belokiere turismorako sustatzeko asmoa du. Izan ere, gaur egun jada Antioraetortzen diren kanpotar askok Belokira paseoa ere egitendute".
Kanpotarren artean Beloki estimatua bada, herritarren arteanzer esanik ez. Izan ere, Belokiko gurutzearen historianherritarrek mendi hau zenbateraino maite duten argi erakusten dutenhainbat istorio badira. Jose Romanek kontatu zigunez, egungo gurutzeabaino lehenago egurrezko gurutze bat zegoen Beloki gainean,baina tximista batek bota zuen. Gurrutxagako Luis de Agirrebengoa,Soraizko auzokideen laguntzaz, herritarren artean dirua biltzen hasizen gurutze berria egiteko eta Ameriketara joan zen bere anaiak erebertan irabazitako lehen dolarrak Zumarragara bidali zituen gurutzeaegin zezaten.
Gurutzea "Talleres de Lucio Idigoras"ek egin zuen, baina 8metroko altuera duen gurutzea tailerrean sartzen ez zenez,Kalebarrengo aparkaleku berria dagoen lur sailean egin zuten.Antiorako bidea ere gurutzea baino estuagoa zen garai hartan etazabaltzen ari zirela lehergailuak Luis de Agirrebengoaren aurreaneztanda egin zuen. Ondorioz, Luis itsu gelditu zen eta ezin izanzuen, bere alde hainbeste lan egin ondoren, Belokiko gurutzeaikusi.
Gurutzea jarri eta 25 bat urtera argia jarri zitzaion eta herrikofamiliek ospakizunen bat zutenean ordaindu egiten zuten gurutzeahilabetez pizteko. Ondoren, egunkariko kronikan hilabete horretangurutzea zein familiak eta zergatik piztu zuen azaltzen zen. JoseRomanek esan digunez "udalak Beloki inguruko lurrakerostea lortzen badu, pinuak bota ondoren gure asmoa gurutzea berriroargiztatzea da".
Zumarragarrek Belokiko gurutzeari dioten maitasuna ikusirik,ez da harritzekoa duela 20 urte inguru Belokiko GurutzearenLagunak elkartea sortu izana. Urte hauetan guztietan urteroko festaantolatzeaz gain, Belokiko gaina eta gurutzea ahalik etaondoen zaintzen saiatu dira eta Jose Roman Urkiolak eskerrak emannahi dizkie elkartearen izenean lan horretan lagundu dieten herritarguztiei.