Ondorioz… oraina, egunerokotasuna alde batera geratzen doaz.Erosketa ohituretan, elikagaiekin adibidez maiztasuna murriztu egitenda, astean behinekoa eta bolumen handiagokoa izaten delarik, azalerahandiko merkatuan eginez. Bertan erosten diren zenbait elikagai,iraupen luzeago bat izateko egokitu dira eraldaketa bitartez. Horienartean tetra-brick -ean datorren esnea dugu, UHT-ak (Ultra HightTemperature: Tenperatura altuaz, epe laburrean esterilizatua),gaingabetuak, erdigaingabetuak, homogeneizatuak, kontzentratuak,Kaltzio edo bitaminaren batekin "aberastuak"…eta besteeduki batzuetan esne hautsa, kondentsatua… iragarkietan diotenez,"bikainak" denak ere, horrela ote?
Goimen Elkartetik badira urte batzuk, salmenta zuzeneandirauten baserritarrekin batera lanean gabiltzala eta bertakohornitzaile diren baserritarrak beren jarduera mantentzearengarrantzia azpimarratu nahi luke. Honekin, asmoetariko bat, berezkobehi esnearen ezaugarriak goraipatzea da, bueltan sortu diren zenbaitlelo desmitifikatuaz eta goierritar biztanleria aukera honetazkontzientziatu nahirik. Jadanik, belaunaldi berriek benetako esnearenezagutza galdu dute, eraldatutako "esnea" kontsumitzendutelarik.
Elkarteak, guztion onurarako den produktuari bere tokia eman nahilioke, esnearen benetako kalitatea bere horretan baitatza.Belaunaldiz belaunaldi bertako kulturan barneraturik egon den etxezetxeko salmenta zuzenak, egungo ohitura berriekin edo atzerritarkulturaren ezartze honekin, jipoi bortitza jaso du eta esnearenkasuan produktuak merkatuan duen potentzialitatea ikusita,nabarmenagoa izan da jasandako aldaketa. Iragarkietan Lightkorrontea, kolesterola eta abarrek, "Zure gorputza zaintzeko","Naturala", "Benetako zaporea" eta horrelakoekin,zuzenean behiak eskaintzen digun eta elikaduran oinarrizkoa zaigunedariari bere benetako justifikazioa ostu diote, artisau etabaserriko beste produktuekin gertatzen den bezala.
Izan ere, baserriko esneak grasa gehiago omen dauka, eta egia esanbataz beste Kolesterol maila litro bat esnetan 120 mg-takoa da,arrautza batek duenaren erdia baino gutxiago! Mila behiren esnenahasketatik eta prozesu industrialen bitartez emandako eraldaketatiksorturikoak ez du esnearen hasierako konposaketa eta estrukturakimikorik mantentzen, aldiz, baserriko esneak zuzenean behi esneaeskaintzen du.
Azaltzen duen gain maila zein zaporea ez da trinkoa, behiak jatenduenarekin eta naturaren zikloekin lotura zuzena baitauka, etaondorioz gain mailak ere bariazioak izaten ditu. Horretaz gain, esnehonekin gaingabetze maila norberaren esku geratzen da egunerokogosarietan, eta askok (jatetxe, gozotegi eta okindegiak batik bat) ezdute zalantzarik bazkari goxo bat, bexamela, arroz esne, gaileta,bizkotxo eta abar prestatzerakoan.
Gaur egun baserriko esnearen salmenta honek bizirik dirau, merkatuandagoen esne motetatik originala den bakarra delarik. Esnea, Bizkaiaeta Gipuzkoako baserritarrez osaturiko Baserriko Esnea Elkartekokideak kaleratzen dute, egunero produktore-kontsumitzaileen artekohurbiltasuna mantenduz. Goierrin hiru baserri ditugu, IztuetaLazkaomendin, Agote Etxeberri Garin auzoan eta Agerre Urretxun.
Goimen Elkarteak, baserriko esneak merezi duen lekuaaldarrikatu nahi luke, merkatuan zein guztion elikaduran (haurrenelikaduran batez ere) duen garrantziagatik.
Goimen
Esne salmenta zuzenaren eboluzioa
Garai batetik dezente aldatu da, arrazoi desberdinakdirela medio.
Garraioan: Erosoago, azkarrago eta baldintza sanitariohobetan egiten da. Garai bateko astoetatik gaur egun egokitutakobanaketa furgonetara pasatu da.
Kontserbazioan: Esnea jezten denetik hoztu eta kalerakobidean ere, esnea –4, -6 ºC-tan mantentzen da, bere propietateeta kalitate bakteriologikoa mantenduz. Hau ziurtatzeko kontrolakegiten dira.
Banaketan: Garai batetik duela oso gutxi arte marmitetangarraiatu eta banatzen zen. Orain plastikozko poltsatan egiten da,osasun baldintzak bitarte. Honekin batera elikagaiak maneiatzekokarneta ere badute eta hamabostaldiro beren esneen muestrakanalizatzen dituzte laborategietan.
Ikuiluan egindako hobekuntzak:
– Eraikuntzak berritu, bentilazioa hobetu, simaurrakkanpora atera…
– Saneamendu kanpainaren bidez behi gaixo guztiak kendueta sanitate neurriak hartu.
– Esnea biltzeko zisterna mekanizatu , zuzenean tankeraeramanez.
Berrikuntza guzti hauek direla eta esan genezakekalitate on eta kontrolatu batez saltzen dela gaur egun zuzeneaneguneko baserriko esnea.