-Zer izan nahi zenuen umetan?
Uff… aspaldiko kontua da, baina besteek bezala futbolaria edo musikaria suposatzen dut.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Musika entzun eta jo, kirola egin eta lagunartean ibili.
-Bizitzeko toki bat?
Herri txikiak eta lasaiak atsegin ditut, trafiko eta zarata gutxi duten horietako bat.
-Nori jarriko zenioke isuna gustura?
Ez da gustu onekoa isun bat inori jartzea.
-Zer da zailagoa, Urretxuko trafikoa bideratzea edo kantu afarian 700 kantariri tonua jartzea?
Herriko trafikoa bideratzea, zailtasunak agerian baitaude. Bestea gogo onez egiten da eta %100eko malgutasuna dago.
-Gustuko soinujolea?
Txikitan erreferentzia Enrike Zelaia eta Kike Ugarte ziren.
-Gustuko folk taldea?
Bertakoak aparte, musika zelta gustukoa dut. Dena den, nahiago ditut kantautoreak.
-Udaltzaina, musikaria… festetaz gozatzeko aukerarik izaten al duzu?
Urtero aisialdirako egun bat hartzen saiatzen naiz, baina dena uztartzea ez da posible. Hori dela eta, parranda kanpoko festetarako utzi behar izaten dut. Zumarragako jaietarako, adibidez.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Berdin zait.
-Egindako azken oparia?
Jostailuren bat izango zen.
-Eta jasotakoa?
Indiako gitarra bat.
-Data bat?
Oroimen txarrekoa naiz, baina nire urtebetetze eguna behintzat beti gogoratzen dut. Ez ditut datak gordetzen, halabeharrezkoak justu-justuan.
-Neska eta mutil izen bana?
Maddi eta Ibai, noski.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Tartean Egunkaria eta Gara.
-Gustuko telebista saioa?
Albistegiak ikusten ditut.
-Bereziki gorroto duzuna?
Zoritxarrez loa eta asperkeria eragiten didaten telebista saio ugari daude.
-Liburu bat.
Kutxidazu bidea, Ixabel.
-Filme bat.
La vida de Brian.
-Gustuko abestia?
Lagunartean elkarrekin kantatzeko egokia den edozein abesti. Entzuteko, berriz, asko ditut gogoko.
-Soinu bat.
Asko atsegin ditut: soinuarena, pianoarena, gitarrarena…
-Usain bat.
Naturak lurrin ugari eskaintzen digu.
-Janari bat.
Ongi jateko, arraina nahiago.
-Ura ala…
Tokian tokiko, ardoa, sagardoa, txakolina…