Noiz eta zer helbururekin sortu zen Lurra?
Lurra, Euskal Herriko beste dantza talde askorekin bateraFrancoren garaian sortu zen, Euskal Kulturak jasaten zuenzapalkuntzari nolabaiteko erantzuna emateko asmoz, 1965eko SantaAnastasietan zehazki. Lehenago Batasuna dantza taldea zegoen,baina ezin dezakegu gaur egun ezagutzen ditugun taldeekin parekatu.Dantza zehatz batzuk ikasten ziren bertan eta talde hark ez zueneziraun, bai Urretxuk eta bai Zumarragak dantza talde propioak sortuzituzten.
Urteekin gauzak asko aldatu al dira?
Bai, baietz uste dut. Lehen helburua euskal kultura eta nortasunaherrian erakustea zen. Garrantzitsuena dantzari arropak janztea edoikurriña ateratzea zen eta ondo dantzatzea ez zen haingarrantzitsua. Egun, berriz, garrantzitsuena ondo dantza egitea daeta horretarako lan handia egin beharra dago: asko entsaiatu, jantzionak eraman, musikari onak izan… Musika aldetik, adibidez, egundenetarik daukagu: soinulariak, txistulariak, trikitilariak,dultzaineroak… Bestalde, "Zuhatzairen Soinua" taldekotxalapartariak ere gurekin etortzen dira kanpora joaten garenean. Hauoso interesgarria da, honela kanpoan ere txalaparta ezagutaraztenbaitugu eta herrian ditugun txalapartariak bikainak baitira. Egun,errebindikazio lana kanpora joaten zarenean egiten da, dantzen bidezzure herriaren nortasuna erakusten baituzu.
Zenbat denbora daramazue Euskal Herritik kanpo dantzaegiten?
Hamahiru urte daramatzagu jada kanpora bidaiatzen. Nire iritziz,kanpora joatea, euskal nortasuna gure mugez bestalde erakustea,errazena eta politena da. Baina bakoitzak oso kritikoa izan behar dunorberaren lanarekin. Adibidez, hemen inguruko dantza talde batzuenhelburua kanpora bidaiatzen dutenean ondo pasatzea da, dantzarenberaren konposaketa eta plazaratzeari garrantzi handirik eman gabe.Kontu horretan gure dantza taldea nahiko serioa da. Ez dut esatenparrandarik egiten ez dugunik, baina dantzatzeko ordua iristen deneanoso serio hartzen dugu. Beste herrialde batera joaten bagara, euskalherriko dantzak erakustera joaten gara, eta Euskal Herria ordezkatzenari gara. Lau katu erdi mozkortuta dantzan jartzen badituzu… akabo.
Euskal Herritik kanpo non bizi izan duzueesperientziarik politena?
Hori oso zaila da esatea. Gure lehenengo bidaiaz, Zaragozara joanginen, oso oroimen polita dut, baina beharbada lehenengo bidaia izanzelako. Ordutik hona sekulako jaialdiak egin ditugu Andaluzian,Alikanten…. Dena den, nire ustez irteera guztiak izan dirainteresgarriak eta aberasgarriak. Izan ere, jaialdi hauetan bestedantza taldeetatik asko ikasten da. Bestalde, Euskal Herritik etaEspainiatik kanpo Portugalen, Italian Frantzian edo Alemanian ereegon gara.
Uda honetan Sevillan izan zarete, zer moduz bertan?
Sekulakoa izan da. Euskal Herrian bertako folklorea ez badugu gehiegiezagutzen, han zer esanik ez. Gure dantzek ere harrera oso ona izanzuten eta Euskal Herriko dantzek jendea harrituta utzi zuten. Bainanoski, folklorea gustatzen bazaizu, badakizu zein den dantza taldeona eta zein ez. Oso esperientzia polita izan da: oso ondo portatudira dantza talde guztiekin eta dantza taldeen maila ere oso ona izanda. Murtziako eta Sevillako dantza taldeek txundituta utzi ninduten.Esan beharra dago Sevillakoak hemen izango direla festetan.
Nondik ateratzen duzue irteera hauek guztiak eginahal izateko behar duzuen dirua?
Gezurra dirudien arren, gehiena zozketen bidez ateratzen dugu. Gauregun udalek, ez bakarrik hemengoek, ez diete dantzei duten garrantziaematen. Ez dago dantzei garrantzia ematen dion alderdi politikorik.Gauza oso konplikatua da. Lehenik eta behin galdetu beharko litzaiekekultur zinegotziei ea kultura zer den; eta bigarrenik zer garrantziematen dioten dantza talde bati. Badakit kultura oso zabala dela,gaur egun kirola ere kultura dela, ba pentsa ezazu. Euskarakultura da, baina ez ote du bere eremu propioa merezi? Sevillan egongaren herriko alkateak esan zuena esango dizut: "Herri batennortasuna folklorean dago". Alkateak zionez hori zen udalakbultzatu behar zuena, nahiz eta beste gauza batzuk kolokan utzi.Alkate bati hori entzutea ikaragarria da. Hemen, ekitaldi edo datakonkretu batzuetan bakarrik gogoratzen dira gutaz, SantaAnastasiatako jaialdirako, Dantzari Txikirako… dirulaguntza txikibat jasotzen dugu eta gainontzekoa zer? Kultura arloan ikusmirakzabaldu behar direla uste dut, dena ez baita kirola. Zer izango zenonena udalarentzat, Lurra desagertzea? Orduan zer gertatukozen? Lortu duguna guk lortu dugu, ez beste inork. Baina hau nireiritzia da, Juan Luisena.
Badakigu Gainzurin entsaitzen duzuela. Ba al duzuealdatzeko asmorik edo aukerarik?
Gogoa bai noski, baina ez dugu aukerarik. Gainzurikbere borondate guztiarekin txoko hori uzten digu eta eskertzendiegu. Udan entsaiatzeko ondo dago, baina neguan ez da batere egokia.Txikienak Lizeoko gimnasiora eramaten ditugu, baina hamar urtetikgorakoak, beste 60 gutxi gorabehera, Gainzurin aritzen diraurte guztian.
Zer balorazio egingo zenuke urte hauetan guztietanegindako lanaz?
Oso harro nago Lurrak duen funtzionamenduaz, eta esan beharradago estatuko folklore erakundeetan nahiko sarturik gaudela. Gauregun Lurrak aurrera eramaten dituen dantzak oso ondo ikusirikdaude eta lan handia egin ondoren maila ona lortu dugu. Benetakodantza talde baten itxura ematen dugu, eta hori oso garrantzitsua da.
Bukatzeko, zeintzuk dira zuen etorkizunerako asmoak?
Gure asmoa orain arteko seriotasuna mantenduz lanean gogor eta gogozjarraitzea da, ikasten jarraitzea. Honekin batera euskal nortasunaedozein lekutara eramatea, eta noski, Urretxun jendeak dantzakezagutu ditzan gogor lan egitea. Horretan ikastaro laburrak ereantolatzen ditugu. Taula gainean itxura ona ematen jarraitu nahi dugueta horretarako ezinbestekoa da taldekideen artean giro ona izatea.Zorionez, taldekideon artean oso harreman ona dugu.