Dakizuen bezala, parke hau duela 20 urte inguru eraikiziren Ipeñarrietako garajeen gainean egin zen, baina azkenaldianjendeak ez zuen gehiegi erabiltzen eta zaharkiturik zegoen. Bizilaguneketa Udalak parkea berriztatzeko borondatea zuten eta lanen ondorenparkea haurrentzako eta kirolzaleentzako aproposa izango da.Kirolzaleek bi pilotaleku txiki eta saskibaloian, eskubaloian etafutbolean aritzeko aproposa den gunea izango dute. Haurrek, berriz,txirrista eta bestelakoak izango dituzte.
Baina Pagoetakojolas-parkearen eraberritzean beste hainbat lan ere egin dira, bertarajoatea erosoagoa izan dadin. Berriki albotik parkera doazen eskilarakkonpondu dira eta goialdeko txaletetarako bidea egin da. Bestalde,elizako lorategitik parkera malda bat jarri da elbarrituek parkeraigotzeko.