Damian Marco
Ez nago oso gustura, orain zailagoa egiten baitzaitherrian kotxearekin ibiltzea. Dena den, gero eta kotxe gehiago dagoeta ez da erraza irtenbide egokia aurkitzea.
Feli Soria
Pixka bat haserre nago, HDko bidegurutzea ez baitabatere ona eta sekulako auto ilarak sortzen baitira. Dena den,norabide bakarra jartzeari ondo deritzot eta bidegurutzeko arazoakonpondu behar dela uste dut.
Karmele Madina
Arazo larriena bideoteka eta Marakaibo inguruan dago,jendeak kotxea edozein lekutan uzten baitu. Bestalde, norabidebakarra ez dago oso ondo, nahiko deserosoa baita.
Jon Biain
Norabide bakarra jarri den lekuan jarrita ez dira gauzakhobetu, arazo larriena bideoteka inguruan baitago. Izan ere, bertankotxe piloa egoten dira bi ilaratan trafikoa oztopatzen.
Marcelino Martin
Ez dut uste arazoa konpondu duenik. Aparkaleku berriakjarri dira, baina beste leku batzuetatik kendu direnez, lehengoangaude. Gainera, norabide bakarra dela eta, buelta handia eman beharda orain.
Saioa Garcia de Andoin
Hasieran trafiko arazoak konponduko zirela uste nuen,baina ez dakit ezer konpondu den… Gainera Nekolalden garajeadugunok orain sekulako buelta eman beharra dugu Zumarraga alderajoateko.