Nolatan bururatu zitzaizun bertsolaritzari buruzkolana egitea?
Mendia oso gustukoa dut eta iaz Pirinioetara joan nintzen oporretara.Bertan nengoenez, Euskal Herrira etortzea bururatu zitzaidan. ETAdela eta, Euskal Herriaz zer edo zer entzuna nuen eta herri haunolakoa zen jakin nahi nuen. Ipar Euskal Herrian izan nintzen etaasko gustatu zitzaidan. Gainera, Poloniako usain berbera somatu nuenlehenengoz Europa mendebaldean, behi usaina. Bertan nengoelabertsolaritzaz artikulu bat zekarren aldizkari bat ikusi nuen eta osodeigarria iruditu zitzaidan. Musika oso gustukoa dudanez, gospeltalde batean abesten dut, musikarekin zerikusia zuen tesia egin nahinuen eta euskal musikaz egitea erabaki nuen. Izan ere, kulturatradizionala mundu garaikidera eta kultura globalera nola moldatu denjakiteak jakinmin handia sortzen dit.
Zer dela eta iruditu zitzaizun hain deigarriabertsolaritza?
Alde batetik, oso tradizio zaharra delako, erdi aroan baitu berejatorria eta bestetik, azken urteotan bertsolaritzaren suspertze osogarrantzitsua eman dela iruditu zaidalako.
Varsovian bertsolaritzari buruzko lan bat egitenhastea ez zitzaizun batere erraza egingo…
Nire tesia zuzenduko duen irakasleari gaia zein izango zen jakinarazinionean ez zidan eragozpenik jarri, baina ez du nire lana gidatzekoahalmenik. Bestalde, Varsovian ez dago euskal kulturaz informazioalortzerik. Cervantes institutuak badu bertan liburutegi bat, bainaeuskal kulturaz ezer gutxi dago eta espainiarren ikuspuntutik,gainera. Hori dela eta, Londreseko Institute of Basque Studiesbitartez, Iowako unibertsitateko irakaslea den Roz Franki idatzi nioneta lana nola has nezakeen galdetu nion. Esan bezala, hasieran euskalmusika orokorrean jorratu nahi nuen, baina irakasle honekbertsolaritza soilik aztertzea aholkatu zidan eta internet bidezeuskaldun askorekin harremanetan jarri ninduen, tartean Jonmikelekin.Baina lan hau ez dago Euskal Herrira etorri gabe egiterik: nikjendearekin hitz egin nahi nuen, aurrez-aurreko informazio lortu,bertso-saioak ikusi… Bestalde, ez nuen hiri handi batera joan nahi,euskal kultura tradizionala herri txikiagoetan biziago baitago, etaJonmikelek bere etxera etortzea eskaini zidan. Asko ari zaitlaguntzen, nik ez baitakit euskaraz.
Lehenengoz Euskal Herria hegoaldera etorri zara…
Iparraldean euskal kultura artifizialki sostengatua zegoela irudituzitzaidan eta hegoaldera etortzea erabaki nuen. Iparraldean kulturabaino estereotipoak dira bizirik dirautenak, nire ustez, eta hauetakozenbait barneratu ditudala iruditzen zait. Kilometroak egunean,adibidez, sokatira ikusten izan ginen eta "euskal indarra"esan nion Jonmikeli. Berehala konturatu nintzen estereotipoaerabiltzen ari nintzela.
Nola bideratu duzu zure lana? zer da bertsolaritzazjakin nahi duzuna?
Bertsolaritza euskal kulturako elementu oso garrantzitsua dela etaoso hedatua dagoela iruditzen zait. Bere bilakaera, lantzen dituengaiak, abertzaletasunaren garrantzia, arrakastaren zergatia, ea modabat den, benetan duen garrantzia eta batez ere mundu garaikidera etakultura globalera nola moldatu den jakin nahi dut. Varsovian internetbidez eta euskal kulturan aditua den jendearen bitartez, oinarrizkoinformazioa eta kontaktuak lortu ditut. Euskal Herrian, berriz,hainbat jenderekin hitz egiten izan naiz: Mitxelena eta Xenpelarzentroetan izan naiz, Koldo Tapiarekin izan naiz, Euskaltzaindiara jodut, hainbat bertsolarirekin hitz egin dut (gizonezkoak,emakumezkoak, zaharrak, gazteak…), bertso-eskoletara joan naiz,txapelketako Donibane Garaziko saiora… Hemen jasotakomaterialarekin Varsoviara itzuliko naiz eta lana osatzen hasiko naiz.Dena den, segur aski, internet bidez askotan jarri beharko dutharremanetan Euskal Herrian ezagututako lagunekin. Gainera Varsoviakounibertsitateko liburutegian Xenpelar zentroan ez dutenbertsolaritzari buruzko XIX. mendeko liburu bat dugu eta berariburuzko informazioa bidaltzeko esan didate.
Zer moduz joan dira Euskal Herrian igarotako egunak?
Kilometroak egunean heldu nintzen Euskal Herrira eta JonmikelekBeasaina eraman ninduen. Lehenengo egunean jada, Jonmikeleksekulako informazio pila eskaini zidan eta galdu ere egin nintzen.Jendearekin hitz egin nuen lehenengo egunetan ez nekien zer kontuanhartu, zer ez… eta zoratuko nintzela uste nuen, baina pixkanakagauzak antolatzen hasi naiz eta nahi dudana lortzen ari naiz.Datorren udako bukatu beharra dut tesia eta ez dut uste EuskalHerrira itzultzeko aukerarik izango dudanik, beraz, bidaia honiahalik eta etekinik handiena ateratzea oso garrantzitsua da.
Euskal Herrian hiru aste eman dituzu, lehenengozbertsolariak entzuteko aukera izan duzu… ondorioren bat atera alduzu?
Bertsolaritzari buruz hainbeste irakurri ondoren, Kilometroak eguneanlehenengoz bertsolariak entzuteko aukera izan nuen eta aho zabalikegon nintzen. Gazteak onenekin inongo konplexurik gabe aritzenikustea, adibidez, oso deigarria iruditu zitzaidan. Bestalde, jendeaniretzako bertsoak gaztelerara itzultzen aritu da eta nire ustez,zuentzat oso arruntak diren gauzak oso garrantzitsuak izango diraikerketarako. Baina bertsolaritzari buruzko ikerketa lanaz gain,Euskal Herriko beste hainbat gauza ere eramango ditut Poloniara:Donostiara trenean joan naizenetan ikusi ditudan herri guztien etaTxindokiren (nire maitearen) irudia, itxura susmagarria baina zaporeona duen baratzuri zoparen zaporea, goizeko hiruetan entzuten dudan"Patxiii!!!" orroa…