Sari banaketa irailaren 7an izan zen Lakuan eta Sabin Intxaurragakontseilaria izan zen gazteei sariak banatu zizkiena. SarituekEuropan zehar bidaia eta 40.000 jaso zituzten eta horretaz gain,euren lanak argitaratuak izan dira. 10 egun iraun zuen bidaiairailaren 8an hasi zuten gazteek eta egun horietan Frantzia, Belgika,Holanda eta Ingalaterrako hainbat toki ezagutzeko aukera izan zuten.Esan digutenez, "oso esperientzia ona izan da eta oso gusturaibili gara. Gure arteko giroa bikaina izan da eta lagun asko eginditugu".
Maite Arozena
Maitek 17 urte ditu eta batxilergoko 2. mailaikasten ari da Garaialde Lizeoan. Datorren urtean ekonomia edozuzenbide kriminala ikasteko asmoa du. Aurten hirugarrengoz partehartu du Urruzuno sariketan eta sorpresa handia izan omen zenbere lana saritua izan zela jakitea. Maiteren ipuinak, "Aita,zer gertatzen zaio munduari?", Arjeliako ume batek patera bateanEspainiari daraman bidaian bere egunkarian idazten duena kontatzendu. Maitek idaztea atsegin du, baina behartzen ez badute ez omen duegiten. Irakurtzea ere gustuko du eta ingelesezko liburuak irakurtzenditu batez ere, John Grishamenak bereziki gustukoak ditu. Irakurtzeazgain, lagunekin parranda egitea eta musika entzutea gustukodu.
Mikel Babiano
Mikelek 16 urte ditu eta batxilergoko 1. mailaikasten ari da Institutuan. "Oroitzapenak" izenekoipuinarekin irabazi zuen Urruzuno sariko prosa ataleko saria.Ipuinean monastegi batean uzten duten mutiko baten eta bertan biziden neska baten arteko harremana kontatzen du. Mikelek betidanikatsegin du idaztea, eskolatik kanpo ere idazten du eta bere lanakhainbat lehiaketetara aurkeztu ditu. Ez du erabaki oraindikbatxilergoa bukatu ondoren zer ikasi nahi duen. Dena den, ikasteaasko atsegin duenez, beharbada horrekin zerikusia duen zer edo zerikasiko omen du eta oso zaila den arren, idazlea izatea gustatukoomen litzaioke. Irakurtzea ere asko atsegin du eta denetik irakurtzendu, baina batez ere abenturazko liburuak. "En los pilares de latierra" eta "El señor de los anillos" liburuakbereziki gustukoak ditu. Idazteaz eta irakur-tzeaz gain, puzzleakegitea oso gustukoa du.
Amaia Laka
Amaia batxilergoko 1. maila ikasten ari da UGLEneta batxilergoa amaitu ondoren ingeniaritza ikasteko asmoa du. IazLizeoan ikasi zuen eta euskara klaserako idatzi zuen Urruzunosariketako poesia atalean saritua izan den "Zuhaitza"poesia bilduma. Lana egina zuenez, lehiaketara aurkeztea erabaki zueneta espero ez bazuen ere, bere lana saritua izan zen. Klasetik kanpoez du idazteko ohiturarik, nahiz eta idaztea gustuko duen. Irakurtzeaere gustukoa du eta prosa zein poesia liburuak irakurtzen ditu.Idazteaz eta irakurtzeaz gain, lagunekin ateratzea da Amaiarenzaletasunik handien. Iaz arte eskubaloian jokatzen aritu zen, bainajada utzi egin du.
Paloma Quintana
Palomak 16 urte ditu eta batxilergoko 1. mailaikasten ari da Garaialde Lizeoan. Zientzietako adarrean ikasten arida, baina oraindik ez du erabaki zer ikasi nahi duen batxilergoaamaitutakoan. Irabazteko itxaropenik ez zuen arren, euskarako klaseanidatzitako "Beste mundua ezagutzen" ipuina Urruzunosariketara bidaltzea erabaki zuen, saria oso ona iruditubaitzitzaion. Ipuinean kolonizazo garaiko neska amerikar indigenabaten istorioa kontatzen du. Eskolatik kanpo ez du idaztekoohiturarik, baina aurten bidaian primeran pasa duenez, datorrenurtean ere lehiaketara aurkezteko asmoa du. Irakurtzea oso gustuko dueta gehien gustatu zaion liburua Noah Gordonen "El medico"izan da. Irakurtzeaz gain saskibaloian jokatzea eta gitarra jotzeaere atsegin du.
Ainhoa Ugarteburu
Ainhoa batxilergoko 1. maila ikasten ari da Jose MariIparragirre institutuan eta batxilergoa bukatzen duenean euskalfilologia ikasteko asmoa du. Klaserako soilik idazten eta irakurtzendu eta ez du bereziki atsegin duen liburu eta idazlerik. Urruzunosariketara anorexian erortzen den neska baten istorioa kontatzen duen"Askatasun taupadak" izeneko ipuina aurkeztu zuen.Aisialdian lagunekin festetara joatea gustatzen zaio eta musika osogustuko du. Hala izanik, duela 9 urte bibolina jotzen hasi zen etaegun panderoa jotzen ere badaki. Bibolina musika eskolako taldearekinjotzen du eta Zelai Arizti zinema eraberrituaren inauguruzioekitaldian aritu zen. Panderoa ere musika eskolako taldearekin jotzendu.