Udalak hamar asteburutarako egitarauaprestatu du eta ekimenak arrakasta badu luzatzeko asmoa du. Ekintzaezberdinak ostiral eta larunbatetan izango dira, gaueko hamaiketatikgoizeko ordu biak arte. 16-30 urte bitartekoei zuzendua dagoenegitaraua hilaren 27an hasi zen eta abenduaren 29a arte luzatuko da.Aste hauetan guztietan gazteek internet, zine emanaldiak, ikastaroak(grafologia, barrearen tailerra, graffitia…) eta kirol ezberdinetan(beisbola, aerobika, futbola, eskubaloia…) aritzeko aukera izangodute, besteak beste. Hauetako ekintza gehienetan parte hartzeko izenaeman beharra eta kuota sinboliko bat ordaindu beharra dago.Izen-emateko orriak Zumarragako Udaletxean, Ispilla Kiroldegian, UdalLiburutegian eta Informatika Zentroan daude.
Ostiral honetan gazteek internetennabigatzeko aukera izango dute hamaiketatik ordu bietara InformatikaZentroan eta grafologia ikastaroa izango da liburutegian hamaiketatikordu batetara. Larunbatean, berriz, hamaiketatik aurrera, abenturakirola eta aerobika egiteko aukera izango da Ispilla Kiroldegian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide