Jadanik ez dute esperantzarik eta harririk zailena baino gogorragoeta zekenago gorantz jarraitu dute azkeneraino. Itsaso etalakuetatik, lautada eta mendiak zeharkatuz, mendi tontorreraino.Denak berdin darrai, ez da ezertxo ere aldatu. Suizidioaren aukeraere jorratu dute, baina beren zekenkeria zikuta bezain pozoiohoretsuak ez lukeela zikiratuko ziurra da. Beraz, neurriko amaierabilatu beharra dute. Zornatsu daude errekak. Ezertxo ere lortu gabe.Jasangaitza egiten zaie. Berauen gogo eta adore guztiak desagertuakdira. Ohorea, zorrotenean behera estoldara iritsitako uraren antzera,usteldua dago.
Egin ahal guztiak egin ondoren eta haurtzaro malenkoniak sastatuak,geldirik egon ezinik, azken esperantza, azken argitxoa,azken-azkenean dagoen urrats hori ematea erabaki dute. Jainkoenganajo dute. Fede ekintza batean, ur guztien Jainko eta Jainkosa guztiei,lurrinduz berauen bizitzaz beste egitea eskatu diete. Atzera eginzezaketen, itsasoetan berauen heriotza ezaguna, jadanik eskainia,aurkitu zezaten. Baina nekeak ez die uzten. Gainera… borroka honekbere heriotza merezi du.
Jainkoek, egoera aztertu ondoren, heriotza lurrina onartzea erabakidute. Lurrinketa kontsumatu eta ezertarako denborarik gabe euriarenmalkoen bitartez berpiztu dira errekak…
Betidanik mendien maldan behera joan diren izenik gabeko errekak,gaurkoan, gorantz ekin diote…
Iker Antia