Aurtengoa hamaseigarrenekitaldia dugu eta urteroko legez, mineralogi txangoa aste honetakoekitaldien aurrekaria izan zen. Aurtengo txangoan, urriaren 20an,mineralzaleak Zaragozako Remolinos herriko gatz meategian izan diramineralak biltzen. Aste honetan, berriz, mineralogia etapaleontologiaren erlazioa duten hainbat ekitaldi izan dira.Astelehenean, esaterako, Iñaki Carretero ipuin kontalariaklurra nola sortu zen azaldu zien herriko ikasleei. Dena den, ekitaldinagusiak asteburu honetan izaten ari dira. Igandera bitartean KulturEtxean urte guztian zabalik den museoko mineral eta fosilez gain,Bustarviejoko eta Troyako meategiko mineralak ere ikusgai dira. Juande Lizarazu aretoko Amalur erakusketan, berriz, naturak sortutakopieza bitxiak ikus ditzakegu. Gernikako Arbola plazan, urtero bezala,haurrei mineralogia eta paleontologia zer den modu atsegineanerakusten dien parkea jarri da. Bertan hainbat jolas aurki ditzakete:rokodromoa, meategia, dinosauro erraldoia… Bestalde, Ederrenapilotalekuan mineral, fosil eta harribitxien azoka zabalik daigandera arte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide