Joanden asteburuan, berriz, bi herriotako Goiargi eta Azkoitiko Iraurgiabesbatzak izan genituen entzungai. Egitarauko azken bi emanaldiakigande honetan eta abenduaren 16an izango dira, gainontzeko biakbezala, San Martin de Tours elizan. Bi emanaldi hauek dira, hainzuzen ere, segur aski jendearen arreta gehien piztuko dutenak. Izanere, igande honetan, arratsaldeko 7etatik aurrera, EE.BB.-etakoSeattle-etik etorritako The Esoterics abesbatza arituko da etaabenduaren 16an, berriz, Oihane Toledo soprano urretxuarra. Igandehonetan entzungai izango dugun The Esoterics, Estatu Batuetakoabesbatzarik abenturazaleena, gaurko musikan espezializatu denEE.BB.-ko abesbatza bakarretakoa da. Abesbatza hau goraipamen askojasotzen ari da, gaurko musikaren estilo ezberdinak jorratzeaz gain,bere emanaldietan antzerki eta koreografia elementu aberatsak sartzenbaititu. Igande honetan, arratsaldeko 7etan, San Martin de Tourselizan eskainiko duten emanaldian azken bi mendeetako konpositoreugariren lanak kantatuko dituzte, tartean Aita Donostia, TomasGarbizu eta Francisco Escuderorenak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide