Diego Urdangarin izeneko denda hura, egun Urben lanegiten duten Iñaki eta Luis Urdangarinen birraitonak, Diegok,zabaldu zuen eta bertan arropa eta etxerako tresneria saltzen zutenbatik bat. Dena den, garai hartan herrian oso denda gutxi zeudenez,ia denetarik aurkitu zitekeen bertan. Denda hori, beranduago Hijos deDiego Urdangarin izena hartu zuena, duela 20 bat urte itxi zen. 1951n Iñaki eta Luisen aitonak,Laureanok, familian lanerako jende asko zegoela eta, denda berriazabaldu zuen zaharraren parean soldaduzkatik etorri berria zensemeak, Luisek, bertan lan egin zezan. Dendari Urbe izena eman zion,bere abizenetik eta emaztearenetik, Berriotxoa, zetorrena. Urbe izanzen fluoreszenteak jarri zituen herriko lehen denda eta ordutikdendaren itxura ez da batere aldatu. Eskaintza, ordea, bai. Dendaberrian ere arropak eta etxerako tresneria ziren eskaintza nagusia,baina beste gauza asko ere saldu dituzte urte hauetan guztietan,Iñakik eta Luisek esan digutenez. “Garai batean dendetangauza ugari saltzen ziren, baina azken urteotan espezializatu egindira. Emakumezkoentzat jantziak, betaurrekoak, drogeria gaiak… eresaldu izan dira denda honetan. Baita altzariak ere! Amamaren familiakaltzariak egiten zituen eta gure dendan egun baino jenero gutxiagozegoenez, altzariak erakusgai jartzeko tokia prestatu zen”.
Urte hauetan guztietan Urdangarinfamiliako kideak dendan gora eta behera ibili dira eta urteurrenaospatzeko bazkari bat egin zuten. Izan ere, Iñakik dionez,Urbe denda baino gehiago etxea izan da beraientzat. “etxekogauza ugari dendan gordetzen ditugu eta txikitan familiako guztioketa gure lagunak dendan jolasten ibiltzen ginen. Egun, gureseme-alabek ere dendan gordetzen dituzte bizikletak eta jostailuak.Denda hau gure etxea bada, aitak hala nahi izan zuelako da. Berajubilaturik dago jada, baina egunero jaisten da dendara”.
Bizitza osoa dendan eman ondoren,hainbat bitxikeria ere badituzte kontatzeko Urdangarintarrek. “AitakAntonio Machinek, Casinon jo zuen batean, dendan bizar-xaflak erosizituela esaten du, baina guk ez diogu sinesten. Beharbada egia izangoda…”. Bestalde, Azkoitikoa den Iñakiren emaztearenamonak, Iñaki ezagutu orduko bazuen bere familiaren berri,”garai batean aitona Azkoitiko eta Azpeitiko ferietara joatenzen saltzera eta nire emaztearen amonak ezagutzen zuen”.