15 urterekin eraikuntzan lanean hasi zen eta, besteak beste, Aizpurutxoko eskolaren eta frontoiaren eraikuntza lanetan aritu zen. Ondoren, Azkoitiko eta Urretxuko hainbat lantegitan aritu zen arren, eraikuntza lanera itzuli zen. Izan ere, Anjelek oso gustukoa du eraikuntza mundua.
Dena den, Anjel herrian ezaguna bada, oso gaztetatik herri kirolen munduan aritu delako da. Aizpurutxon hasi zen herri kiroletan parte hartzen eta saioak antolatzen eta Urretxura etorri zenean lan honetan jarraitu zuen. 1980an Urretxu-Zumarragako Golden sokatira taldea sortu zuten eta Euskal Herriko liga hainbatetan irabazi zutenez, atzerrian aritzeko dirulaguntza jaso zuten. Suitzan, Holandan, Italian, Irlandan… izan ziren eta Angelek dioenez, “garai hartan kanpoko taldeak gu baino askoz hobeak ziren. Gainera, gu hormigoi gainean tiratzen ohituak geunden eta lur gainean hasi ginenean ez genuen asmatzen”. Hori dela eta, Ingalaterrako prestatzaile bat ekarri zuten lur gainean tiratzen ikasteko asmoz.
Esan bezala, Anjelek makina bat herri kirol saio ere antolatu ditu herrian. 1977an hasi zen lan honetan eta berak esan digunez, “ordutik zaletasuna asko jaitsi da, baina kirolariak lehen baino askoz hobeto prestatzen dira. Ino Ugarteburuk eta biok urte asko daramatzagu herrian herri kirol saioak antolatzen, baina egunen batean uzten badugu norbaitek lekukoa hartuko duela uste dut”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Hargina eta harrijasotzailea.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Denbora libre gutxi dut, baina astia dudanean mendira joatea eta euskaraz zer edo zer irakurtzea gustatzen zait.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu.
-Gehien atsegin duzun herri kirola?
Guztiak atsegin ditut, baina gehien gehienak aizkolaritza eta sokatira.
-Gustuko aizkolaria?
Mindegia.
-Gustuko harrijasotzailea?
Goenatxo II.
-Ikusi duzun sokatira talderik onena?
Kanpora joaten ginenean ingelesak ziren onenak. Orain Nuarbeko taldea hauen pare dago.
-Gustuko pilotaria?
Retegi, Titin, Goñi II…
-Plazarik onena?
Azpeitikoa eta Tolosakoa.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Ilehoriak.
-Egindako azken oparia?
Kolonia.
-Eta jasotakoa?
Liburu bat.
-Data bat?
Abenduaren 20a. Duela urte batzuk, data horretan ia itota hil nintzen Zumarragako igerilekuan.Ur azpira joan nintzen eta ozta-ozta atera ninduten bizirik.
-Neska eta mutil izen bana?
Miren eta Mikel.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Deia eta Egunkaria.
-Gustuko telebista saioa?
Pilota emanaldiak eta Goenkale.
-Bereziki gorroto duzuna?
Bat esatearren, Gran Hermano.
-Liburu bat.
Pello Zabalarena. Tenporak, hil bakoitzari dagokion santorala eta esanahia… jorratzen dituena.
-Filme bat.
Ez naiz filme zalea.
-Gustuko abestia?
Benito Lertxundiren edozein.
-Soinu bat.
Trikitixarena.
-Usain bat.
Ihartutako belarrarena, garoarena…
-Janari bat.
Bixigua eta txuleta, biak parrilan.
-Ura ala…
Ardo beltza.