Goizanko bi orenetan, aiharia amaitu eta musika taldeko tramankuluguziak bilduak izan zütüzün. Kanpora irten güntüzün,zohardia egiten zizün. Lagün orok alkartu eta Maritxukhalako galdera igorri zeikün:
—Nahi düzüe zerbait edan? Nahi badüzüe,joanen gütüzü au Coucou des Bois?
—Au Coucou des Bois? Zer da hori? —galdetu neion jakinminez.
—Heben Urdiñarbe kantian dagoen diskoteka da. Osofrantsesa düzü, ez düe eskual musika maite bena oraizabalik dagoen taberna bakarra düzü.
Maritxuren otoan sartu eta errepide nagüsiak (jandarmaantieskualdunak ez ote?) saihestuz Altzaitik Urdiñarberakobideska estu ilhunetatik ibiliz laborari-etxe hontara iritsigüntüzün, bai, Coucou de Bois delako hau laborari-etxebat baino ez da, laborari-etxez mozorroturiko diskoteka zerbaiterratearren. Bertan sartu eta Maritxuk erran bezala, musikaeskualdunik ez zegoen. Gizon heldu samar asko barraren üngürüan,lotiren bat sofa gainean etzanda eta, bikote gazte pare bat pistandantzan, rock-and-rollean, Iparraldeko eta Frantziako moduan, nahizeta une hartan jotzen ari ziren musika rock-and-rollarekin zerikusirik ez izan.
Eta patxaranaren lurrin gozoen ondoren, garagardoaren apar xurixkaartean galdu nündüzün Coucou des Bois tabernarendantzaleküan, eta gogora etorri zeiztan aurreko urteetanXiberoan utzitako esperientzia hanitx, Urdiñarbekogatüzainaren adiskidetasun zaharra (biba zü!), Mamen, JoseMari eta Lourdesekin Hegiaphalian izaniko lehen gaüa, beretxean, Jean Hegiaphal pastoral idazlearen sorleküanizkribaturiko bertso zaharrak, Maskaradetan Kabanak irakurtzen düenPitxuren testamentüa, Ligiko zubiaren lamiak (non zirade?oraindik ez zitaüet so egin-eta…), Kiko "Veneno" etaPello xiberotarren eta Jean Louis-ren ondoan Santa Barbaran bideoangrabatutako elkarrizketa zentsuratua (eta horrela jarrai dezala),Maidalena gain ejerrean zelialat igorritako hitzak, "aiharia"ondo erraten ikas nezan Otsandak eta Joanak emandako ikasgaimagistralak, Davant andereñoaren irribarrea… eta Lagünaktaldearen abesti eta letra eskualtzaleak (jarrai horrela! biba baitazüek ere!). Ea züen diska hori nehoiz ikusten dügün!
Eta rock-and-rollean izan ezik, hegoaldekoon estiloan (españolokohi dagigun bezala) dantzatu güntüzün bertan, etamusika kanbiatu eta eskual musika jarri züen, eta lagünorok agusatu güntüzün goizanko lauetako kanpai-hotsakjo arte, besteak beste, Niko Etxarten Eskual Rock and Rollingabestiarekilan, … heben gütüzü, au Coucou desBois… han güntüzün gu ere ber leküan, dantzan.
Hegoaldekoak, manexak, españolak, frantsesak, navarrroak (Sanzjauna bezala), gabatxoak, iparraldekoak, vascoak… izen asko herribereko, ohitura desberdineko baina sustrai bereko jendea izendatzeko.Guraiziakin bereizi arren / bakoitza bere aldetik / ezagutzen dajantzi direla / zazpiak oihal batetik… halaxe dio abestiak.Bereiziak eta guraizez.
Euskal Telebistako programetan Espainiako txutxumutxuak azaltzendiren bitartean, Iparraldeak bere minuta, (barka! orena da!) baino ezduen bitartean, iparraldekoei euskaraz ez direla mintzo barkatzen ezdiegun bitartean (eta gu zertan aritu gara gaur ere, dena euskarazala?), euskañola —eta hau ez da euskara “batua”—erabiltzen dugun bitartean (gogoratu Sarasolaren ajeak!), irratietanEspainiako pop-a bai baino Frantziakoa entzuten ez dugun bitartean,Zuberoako kultura Maskaradetara, Pastoraletara eta kantuetaramurrizten dugun bitartean, gure sosak pezetatan eta gure telefonoak(+34) gaberik azaltzen diren bitartean (denok Espainiatik deitzenomen dugu), zurikerian eroriko gara Euskal Herriko mapa bateanhodeiak eta eguzkiak marrazterakoan, eta ez ditugu gure iparraldekosenideak ezagutuko, eta ezta eurak gu ere. Hizkuntza bereanmintzatzen baikara. Eta bereiziak jarraitzen dugu, eta ez pentsa,guraiziak gure eskutan daude.
Igandean, bürühaundia (hots, ajea) günüela,Lapurdira joan eta Iparraldeko laborariekilan bazkaldu guntüzünLuhuson. Eta xinmax, hantxe agurtu güntüzünMaritxurengandik berak zera eskatuz —otoi, ez ahantz! —erranzeitan, —eman Roz-i goraintziak.
Dagün urtean berriz hara joanen gütüzü, BexkakoMaiteri bisita egitera, eta Maskaraden eta Pastoralaren so egitera,eta Maritxu eta Lagünak Taldea berriz entzutera, eta Kiko etaPellorekilan Akerbeltzak edatera, eta Ligira itzuliren nüzülamien xerka berriz ere … eta apika, bai, joanen gütuzübeste berriz au Coucou des Bois. Jinen zira enekilan?
Jonmikel Intsausti