Balen, zer saltsatan ibili zara urte hauetanguztietan?
Arrasatearra naizen arren, Gasteizen bizitzen izan naiz, hemenlanean… alde guztietan egon naiz, baina inon ez. 20 urteingururekin AEKn irakasle hasi nintzen, Lizeora etorri nintzengaraian musika talde bat izan genuen, Ostiela! sortu genuen, geroPutz… Alde guztietan muturra sartzen ibili naiz, baina gutxitanaritu naiz buru-belarri zer edo zertan.
Zer diozu ikasleez?
Gazteekin oso gustura nabil, baina hezkuntza munduak bere aldetxarrak ditu eta Ikastolan gehiago oraindik. 2. mailako funtzionariakgarela esan ohi dut. Lau katu gara eta alde guztietan sartzen ibilibehar izaten gara. Nahiago nuke gauza batean aritu eta hori ondoegin. Hori dela eta, duela 11 urte, Euskaraz Bizi kanpaina zela eta,Aldizkaskarria sortzea erabaki genuen eta horretan konzentratzeaerabaki nuen. Helburua euskaraz denetik egin daitekeela erakusteazen. Aurten lantalde polita dugu eta ikasleek Aldizkaskarria osogustura egiten eta irakurtzen dutela uste dut.
Aldizkarigintza oso gustukoa duzu nonbait…
Aldizkarigintza betidanik gustatu izan zait eta Arrasateko lagunminei aspaldi aldizkariren bat sortu behar genuela esaten nielagogoratzen dut. Duela 6-7 urte lau xelebre elkartu ginen eta Ostiela!sortu genuen. Baina xelebre samarrak ginenez, taldeak sortu etaberehala eztanda egin zuen. Hiru urte jasan ondoren, taldetik ateranintzen eta proiektu berri batean lanean hasi ginen. Halaxe, duela biurte, Putz sortu zen. Jada eszedentzia eskatzeko gogoz naiz…
Lan handia ematen al dizue?
Oso zaila da honelako aldizkari bat aurrera ateratzea. Beti esatendudan moduan, artistak jenioak dira, baina ez dago nork aguantatukodituen. Nik, ordea, gehiago ikusten dut nire burua eguneroko sagulana egiteko, nahiz eta zer edo zer idazten dudan. Bestalde, norberakegiten dituen aurrikuspenak ez dira beti betetzen. Dozena batlaguneko talde finko bat lortu nahi genuen, baina sei lagun hasiginen eta hiru gelditu gara. Eskerrak kolaboratzaileek (PaddyRekaldek, Asier Serranok…) sekulako laguntza eskaintzen diguten etamoralki oso babestuak sentitzen garen. Bi urte oso txar eman ditugu,baina emaitzarekin oso gustura gaude eta hori da garrantzitsuena.
Zein helbururekin hasi zineten Putz kaleratzen?
Nire ustez, Gara eta Egunkariarekin, egunkarien esparrua oso ondobetea dugu. Baina aldizkarien alorrean hutsuneak daudela uste dugu,hainbat esparru ez dira jorratzen. Aldizkariak egon badaude etaaldizkari serio bat egiteko guk baino ahalmen handiagoa dute, bainabide markatu batzuk ere bai. Guk freskoagoa izango zen zer edo zeregin nahi genuen: espontaneitateari, sorkuntzari, umoreari… aukeraemango zion aldizkari bat. Badirudi euskaraz irakurri behar duzunaia-ia lanagatik eta oso serio irakurri behar duzula. Gure asmoa honiaurre egitea zen: gauza arinagoa eskaintzea, baina ez azalekoa.
Beste aldizkari batzuetan oinarritu al zineten zuenasortzeko?
Estetika, formato… aldetik antzerako beste aldizkari batzuk aipatuditzakegu. Baina Espainian ere ez dago gure eredua dutenaldizkaririk. Putz hitz batera mugatu behar bagenu, aldizkarisatiriko bezala definituko nuke. Baina ez da hori bakarrik, satirazaparte beste gauza batzuk baititu. Sexu kontuak, adibidez, beste inonbaino gehiago ateratzen dira. Beti ere puntu alai eta ludiko batekin.Sexua ez da derrigor pornografikoa edo didaktikoa izan behar. Nikneuk, noizbehinka, reflexio puntu batzuk ipiniko nituzke, aldizkaribatek egunkari batek baino aukera hobea eskaintzen baitu honetarako.
Aldizkariak aldaketak izan al ditu sortu zenetik?
Azalaren diseinua eta maketazioa hobetzen joan gara, baina edukialdetik ez dut uste aldaketa handirik izan duenik. Dena den,kolaborazioak gero eta errazago lortzen ditugu eta horrek aukeratzekoeta aldizkari hobea egiteko aukera eskaintzen digu. Azkenekoaarrakasta handiena izan duena da. Zergatik? Txiripaz portada osobitxia egin genuelako eta Bin Ladenen kontu honen harira asmatu egindugulako. Fagorretik kargu hartu digute azalean euren irudia azaltzendelako! Baina ez ditugu bete behar diren hamar agindu. Hori bai,Euskal Herrian bizi gara eta euskaldunak gara eta bertako arazoenaurrean ez dugu neutroak izan nahi.
Zein da Ostiela! eta Putzen arteko alde nagusia?
Nire ustez Ostiela!-k hiru akats nagusi zituen: aldizkari horiegiazen, diseinua ez zen erakargarria eta "arkeolojiko" samarrazen. Lehengo kontuak, euskal kultura eta literaturarenharribitxiak… sartzen zituen. Hau oso ondo dago, baina gukgaurkotasun gehiago izango zuen zer edo zer egin nahi genuen. Egungogaiekin lotuagoa egongo zen aldizkaria.
Ba al dago antzekoak diren honelako bialdizkarirentzat merkaturik?
Baita gehiagorentzat ere… Baina promozioa eta zabalkundea landuegin behar dira eta guk horretan izan dugu akats nagusia. Hurrengoalerako Aitor Gorosabeli eta Nortoni elkarrizketa egin diegu etaNortonek ez zuen aldizkaria ezagutzen. Gutxienez aldizkaria EuskalHerria osoan ezaguna izatea lortu behar genuke. Bestalde, Ostiela!eta Putz antzeko esparruan borrokatzen badira ere, ezberdinak erebadira. Hori dela eta, baten irakurlea bestearena ere izan daiteke.Dena den, Ostiela!-ko Jon Arano eta Diego, gure editorea, bialdizkariak bat egiteko elkarrizketak izaten ari dira azkenaldian.Baliteke urtarriletik aurrera bi aldizkariek bat egitea.