Aitor Bastarrika da Goierri K.E-ak sortu berri duen talde honetako entrenatzaileetako bat, berarekin mintzatu ginen: "Duela urte batzuk, emakumeen saskibaloi taldea sortzeko saiakera bat egin zuen Goierri K.E-ak, baina azkenean posibilitate hori ezerezean geratu zen. Legazpik, emakumeen saskibaloi taldea izan du azken urte hauetan, eta horregatik hemengo neska dezente hara joan izan dira jokatzera. Orain gauzak zeharo aldatu dira, onerako beti".
Aitorrek 29 urte bete ditu eta horien erdiak kantxetan eman ditu. Jokalari bezala Goierrin eta Urmek-en aritu ondoren, ikasketek saskibaloia uztera derrigortu zuten. Baina kirolarekiko pasioa horren indartsua izanik, ezin saskietatik urrun mantendu. Entrenatzaile postua ere gustuko zuenez, horretan hasi zen duela lauzpabost urte, eta bertan jarraitzen du: "Entrenatzailearen tokiak, poztasun eta satisfakzio handiko une asko ematen ditu".
Berak adierazi zigunez, Goierrik aurten bere 50.urteurrena ospatzeak, ez dauka inongo zerikusirik neska talde bat eratzearen proiektu horrekin: "Ez, ez dauka inongo zerikusirik. Kasualitatea izan da aurten sortzea. Guk ekainean, aste beteko luzapena edukitzen duten kanpus batzuk antolatzen ditugu. Azkeneko urte hauetan hiruzpalau neska egon dira kanpus bakoitzean, baina ez talde bat eratzeko haina". Baina aurten, beste taldeen lehen entrenamendu saioak astearekin batera, Aitorren harridurarako 9-10 neska agertu ziren polikiroldegian iraila partean, entrenatzeko, jokatzeko eta azken finean talde bat osatzeko helburu eta gogoarekin. "Guk ez genuen inongo trabarik jarri, areago, oso ondo iruditu zitzaigun".
Argi zeukaten Goierrikoek, nesken saskibaloiaren inguruan, herriak zuen gabezia edo hutsune hori bete beharra zegoela: "Talde bat ateratzeko desiratzen geunden. Neskek lehen, bai entrenatzeko eta bai jokatzeko Legazpiraino joan beharra zeukaten, eta horrek borondate eta sakrifizio handia eskatzen du. Orain, hutsune hori beteta dugu neurri batean".
Taldearen konposaketa egiterako orduan inongo arazorik ez dutela izan esan zigun: "12 neskek osatzen dute taldea. Fitxa guztiak bete ahal izan ditugu. Junior mailan jokatzen dugu, hau da, 16-17 urte dituzten neskak dira, nahiz eta pare bat gaztetxoagoak izan". Aldagelako giroa bikaina dela aitortu zigun, gainera, berak ere badaki giro hori arrakasta ororen oinarria izaten dela. "Oso gustura nago sortu den giroarekin".
Nahiz eta hasiberriak izan, talde guztien moduan helburu batzuk finkatu dituzte: "Aurtengoa estraineko denboraldia izanik, ikasteko erabiliko dugu. Hori bai, edozein kiroletan bezala, ondo pasatzen eta kirol honekin gozatzen saiatuko gara". Bere aburuz, garrantzitsua da gazte jendeak egiteko zerbait edukitzea, motibatzen dion edozein ekintzatan partehartzeko aukera hori izatea.
Lortutako emaitzei oraingoz ez dietela garrantzi handiegirik ematen adierazi zigun, maila ezagutu ahala euren emaitzak eta aukerak baloratuko dituzte: "Oraingoz partidu batzuk irabazi ditugu eta beste batzuk galdu. Dena dela, garrantzitsuena taldeak lan egiteko eta hobetzeko erakusten duen ilusio eta gogo hori da. Partidak jokatuz goazen heinean emaitzak baloratuko ditugu".
Entrenatzerako orduan neskak ala mutilak, zer nahiago dituen galdetzerakoan, hau izan zen erantzuna: "Esperientzi polita eta era berean interesgarria da. Ez dut ezberdintasun handirik nabaritu. Moskeoak eta haserreak guztiekin egoten dira, izan ere, batzuetan gauzek eskuetatik ihes egiten dizute, baina bestela oso ondo. Esan beharra daukat hasera batean beldur pixka bat banuela, ez nuelako inor ere ezagutzen, baina segituan egiten zara. Asko disfrutatzen ari naiz".
Komunikabideetan eta gizartean orokorrean, emakumeen kirolari eskaintzen zaion tarte txikiaz ere mintzatu ginen. "Komunikabideak, gauza handiren bat lortzen denean soilik arduratzen dira honetaz, bestela alboratuta daukate". Diru kontuan al dago arazoa? "Bai zalantzarik gabe. Dirua, kirol maskulinoan inbertitzen da, eta gizarte hau sosen arabera mugitzen denez… egun bizi dugun egoera honen aldaketa zaila ikusten dut oso".
Bestalde, datozen hilabeteetan, Goierri K.E-ren saskibaloi sailak 50 urteurrena ospatuko du, hori dela eta horren arian zer edo zer aurreratzeko eskatu genion Aitorri: "Oraingoz, ideia batzuk dauzkagu. Ziurrenik, Goierritik iragan diren pertsonen artean bazkari bat ospatuko dugu, gero agian partidu garrantzitsu bat antola dezakegu… gauzak berde samar daude oraindik".
Zumarragarren eta urretxuarren sailkapena Behobia-Donostia lasterketan
Ricardo Veleda Prieto 69 1:08:45
Jesus Lizarazu Elizburu 146 1:12:24
Asier Aranburu San Pedro 171 1:12:59
Julio Pascual Gonzalez 229 1:14:12
Benito Martinez Elgarresta 231 1:14:13
Pedro Garcia Rodriguez 331 1:16:19
Tasio Gomez Garcia 340 1:16:29
Roberto Larraza Martinez 480 1:18:22
Roberto Garcia Olea 491 1:18:28
Ismael Berasategi Escudero 541 1:18:54
Juan Ignacio Senosiain Antia 553 1:19:01
Aitor Telleria Etxeberria 554 1:19:02
Jon Ander Corera Ulacia 673 1:20:12
Raul Montiel Gonzalez 678 1:20:14
Iñaki Ganuza Beain 865 1:21:52
Jon Otermin Zelaya 1024 1:22:59
Jesus Mari Arrazola Eguren 1146 1:23:50
Aitor Lizarazu Elizburu 1254 1:24:27
Juan Ignacio Mendiola Lopez 1415 1:25:20
Xabier Urmeneta Ayastui 1496 1:25:51
Mikel Fernandez Atxa 1746 1:27:27
Luis Maria Fernandez Maiztegi 1992 1:28:46
Patxi Perez Perez 2054 1:28:55
Aritz Arbizu Zabalo 2204 1:29:37
Luis Maria Torres Jauregi 2447 1:31:09
Jose Maria Jimenez Teniente 2508 1:31:30
J. Miguel Rodriguez Fernandez 2626 1:32:09
Juan Francisco Perez Mungia 2736 1:32:47
Sergio Chao Ayala 2812 1:33:13
Jakes Antia Juaristi 2818 1:33:14
J. A. Calvo Fdez. de Aranbuiz 2861 1:33:27
Egoitz Asurabarrena Zipitria 2878 1:33:32
Iosu Perez Hernandez 3012 1:34:09
Aitor Barrenetxea Aranguren 3239 1:35:13
Gorka Ganuza Azpiazu 3369 1:35:51
Jose Antonio Unanue Etxeberria 3477 1:36:24
Agustin Elosegi Izagirre 3551 1:36:45
Fernando Isasa Etxaniz 3606 1:36:58
Juan Carlos Pastrian Prieto 3851 1:38:08
David Landa Laskibar 3888 1:38:20
Jose Ignacio Amado Santillana 3928 1:38:33
Josu Sasieta Barrenetxea 3938 1:38:38
Xabier Egea Jauregi 4267 1:40:12
Anjel Berdud Rodriguez 4285 1:40:17
Mikel Igarza Zaldua 4331 1:40:29
Diego Tena Hidalgo 4367 1:40:38
Marcos Muñoz Caballero 4571 1:41:43
Jon Ugarte Arrizabalaga 4585 1:41.46
Jon Mikel Mendia Zufiaur 4642 1:42:04
Aitor Etxeberria Iraola 4643 1:42:05
Iñaki Larrea Mujika 4645 1:42:05
Asier Murua Moreno 4673 1:42:13
Gemma Hernandez Andoain 4677 1:42:14
J. Mari Iruve Sasieta 4839 1:42:57
Ismael Pradilla Kerejeta 4931 1:43:28
Iñaki Beruete Galdeano 5030 1:43:54
Jose Luis Mujika Zabalo 5101 1:44:15
Iñigo Tobar Sanchez 5209 1:44:52
Jon Madina Albijua 5412 1:46:02
Aitor Sarasua Irube 5503 1:46:34
Garikoitz Madina Arrieta 5545 1:46:49
Gilberto Cruz Benavides 5551 1:46:50
Olatz Sasieta Ormaetxea 5660 1:47:26
Gaizka Lete 5808 1:48:30
Gorka Lasa Agirrezabal 5886 1:48:59
Mikel Estebanez Martin 5909 1:49:09
Elixabete Lasa Garmendia 6246 1:51:19
Jose Mari Lasa Zinkunegi 6254 1:51:21
Izaro Idigoras Jauregi 6524 1:53:25
Begoña Balerdi Saralegi 6531 1:53:28
Nerea Gago Rezola 6534 1:53:29
Aitor Plazaola Urizabal 6665 1:54:27
Unai Zabaleta Aldasoro 6840 1:55:54
Juan Mari Goñi Muskiz 6940 1:56:58
Asier Aranguren Ezkurra 7019 1:57:44
Gurutz Zuza Elgarresta 7176 1:59:31
Aloña Idigoras Jauregi 7197 1:59:56
Aitor Gago Rezola 7214 2:00:11