Nolatan hasi zinen musika munduan, Oihane?
Gauzak zertan ari zaren konturatu gabe hasten dituzu, ia klasekoguztiak joaten ginen solfeora, eta konturatu gabe pixkanaka munduhonetan sartu nintzen. Bokazioa bada, txikitatik gustatzen zaidalako,baina ez "quiero ser artista" esaten nuelako. Urteakpasatzen diren heinean sakondu egiten duzu, bide berriak irekitzenzaizkizu, erabakiak hartu behar dituzu… eta momentuz honaino heldunaiz.
Zergatik erabaki zenuen kantatzea?
Pianoa ikasten aritu nintzen, baina kantuak gero eta dedikaziogehiago eskatzen zidan eta aukeratu beharra nuen. Betidanik abesteagustatu izan zait eta niri errazagoa iruditzen zait. Gero koruanabestea edo bakarlari gisa aritzea ere aukeratu behar izan nuen.Bakarka aritzea aukeratu nuen ikasten jarraitu nahi nuelako, bainapena handia eman zidan korua uzteak. Izan ere, abesbatzan zaudela,errazagoa da gauzei aurre egitea bakarrik baino.
Non ibili zara ikasten?
Oviedon lau urte eman ditut, Hendaian beste bat eta egun Donostianari naiz bertako irakasle batekin. Bestalde, toki ezberdinetanhainbat ikastaro egiten ditut. Orain arte musika ez da unibertsitateikasketa izan, baina orain Donostiako Kontserbatorioko ikasketakunibertsitarioak izango dira. Europako beste herri batzuetan askozere lehenago izan da hala, orain hemen da eta Portugalen eta Grezianaurki izango dela suposatzen dut…
Ikasketak bukatu dituzula esan al daiteke?
Ikasketak, berez, bukatu ditut, baina oraindik ez naiz iritsi iritsnaitekeen tokira. Hori dela eta, ikastaroak egiten jarraitzen dut.Orain Donostian nabil Almudena Ortegarekin. Bestalde, Urretxunnirekin aritu behar den Josu Okiñenarekin ere asko ikasten arinaiz. Ez ahots-teknika, baizik eta errepertorioa. Berari esker bestemaila bat aurkitu dut. Dena den, musika kontu honetan beti berdingaude: azken urtea garrantzitsuena izan dela dirudi beti. Gainera,nahiz eta norberaren mailarik onenera heldu, estilo, autore, eta obraberriak ikasten jarraitu beharra dago.
Noiz uste duzu helduko zarela zure maila gorenera?
Emakume baten ahotsaren unerik onena 25 eta 35 urte bitartean delaesaten dute. Teorian urterik onenak orain helduko zaizkit, beraz;orain arteko intentsitateaz lanean jarraitzen badut behintzat. Denaden, oso lan gogorra da eta ekonomia aldetik ez dizu egonkortasunikeskaintzen. Hori dela eta, utziko ez dudala badakidan arren, nekatzeaeta intentsitatea jaistea gerta daiteke.
Nondik nora ibili zara abesten orain arte?
Kimetsen hasi nintzen, ondoren Gipuzkoako gazte abesbatzan kantatunuen eta Europako gazte abesbatzan ere aritu nintzen. Bakarka,berriz, ez dut sekula errezitaldi oso bat eskaini. LehenengoaUrretxun abenduaren 16an kantatuko dudana izango da eta pixka batbeldurtuta nago. Orain arte errezitalen zatiak soilik abestu ditutbakarka. Dena den, noizbait izan behar zen lehenengo aldia eta gukeskaini genuen geure burua, gainera, Urretxun kantatzeko. Batereeragozpenik ez ziguten jarri eta zikloan bertan beranduago abestukodugu hobeto datorkigulako. Oso ondo portatu dira gurekin.
Kantua ikasi duzun Urretxuko soprano bakarra zaraeta…
Jende askok Urretxuko Ainhoa Arteta naizela uste du, bainakonparaketak ez du ez hankarik ez bururik. Bera gorengo puntan dagoeta ni hasiberria naiz. Jendeari arraroa egiten zaio herriko neskabat, berarekin poteatzen duena, berarekin ikastolara joan dena…sopranoa izatea eta Euskaldunan kontzertuak ematen hasiko naizelauste du. Hau Tolosa oso gertu dagoelako eta oso soprano gutxidaudelako da. Baina hau eboluzio kontua da. Musika eskolak oso urtegutxi ditu eta ni hortik atera naiz. Seguru hemendik urte batzuetaraabeslari gehiago aterako direla.
Nolakoa izango da Urretxun eskainiko duzun emanaldia?
Lehenengoz nik ikasi dudan estiloan abestuko dut. Izan ere, lehenagoere herrian kantatua naiz, baina beti txistulariekin, bandarekin…izan da. Ahotsa landu dudala erakusteko aukera izan dudan arren, esanbezala, ez dut nik landu dudan esparruan kantatu. Ez dakit jendearigustatuko zaion… Izan ere, ordubetean tentsioa eta jendearenarreta mantentzea zaila da. Entzuleek ahots bakarra ordubetez gusturaentzun dezaten, aspertu gabe, emanaldia oso ondo landu behar da. Horidela eta, kontzertu honetan autore askoren lanak, Aita Donostiareneuskarazko abesti batzuk… sartu ditugu. Hau oso garrantzitsua da,oso gutxi ezagutzen den euskal musika klasikoa da eta gure lana dahau ezagutaraztea. Euskara normalizatu nahi badugu, alor guztietanbultzatu behar dugu.
Aurrera begira zer asmo dituzu?
Euskal musika klasikoaz osatutako kontzertu bat prestatzeko etaerrezitaldi hau saltzeko asmoa dugu Josuk eta biok. Oraindik izen batez dudanez, Euskal Herri mailan saldu daitekeen errezitaldi originalaeskaini nahi dugu. Gainera, euskaldunak izanik, bertako musikagileenlanak bultzatu behar ditugula iruditzen zaigu. Estreinatu ere egin ezden euskarazko musika zoragarria dago. Bestalde, aurrerago kantusariketaren batera aurkezteko asmoa dut.
Lehiaketetara aurkeztea ezinbestekoa al da aurreraegiteko?
Aurrera egiteko zorte faktorearen garrantzia handia da. Toki egokianegon behar duzu, zuzendari baten gustukoa izan behar duzu…Lehiaketetara irabaztera baino, entzun zaitzaten zoaz. Izan ere,bertara musikoak, managerrak… joaten dira eta norbaiten gustukoaizatea suerta daiteke. Ikastaroak ere oso garrantzitsuak dira adituekzu entzun eta aholkatu zaitzaten.