Zumarraga eta Zumaia artean trenbidea eraikitzeko lehenbizikoproiektua Pablo de Alzola ingeniariak aurkeztu zuen 1887an. Bainaproiektu hau eta Urolako bailaran tranbia ezartzeko beste batzuk ezziren aurrera atera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, ekimen pribatua trenbidearen eraikuntzanparte hartzeko prest ez zegoela ikusirik, berak egitea erabaki zuen.Hasierako asmoa trenbidea 1924an inauguratzea zen, baina proiektuanegindako aldaketen ondorioz, linea elektrifikatzea adibidez, lanak1926an amaitu ziren. Inaugurazio ekitaldia 1926ko otsailaren 22anizan zen eta bertara Alfonso XIII. Espainiako erregea gonbidatuzuten.
Trenbideak zituen 36,613 kilometrotan 20 zubi, 29 tunel eta 13geltoki zeuden. Geltokietako eraikinak estilo neoeuskaldunean eginziren, eta haien proiektuen egilea Ramon Kortazar arkitektogipuzkoarra izan zen. Berrogeita hamarreko hamarkadan Olotzagako etaAgiñetako geralekuak eraiki ziren. Hirurogeita hamarrekohamarkadan, berriz, Danona altzari lantegiari zerbitzua emateko,geraleku txiki bat eraiki zen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ibilgailu multzo garrantzitsua erosi zuenUrolako trenbidean erabiltzeko. Bidaiariei zerbitzuaeskaintzeko Siemens enpresa alemaniarrari zazpi automotore erosizizkion. Bidaiari kotxeak, berriz, Beasaingo CAFi erosi zizkion.Aldundiak hiru motatako hogei bat bidaiari kotxe erosi zituen.Hauetako hamalau estatu espainiarreko trenbideetan ibili zirenmetalezko lehenbiziko kotxeak izan ziren.
Merkantzien zerbitzua egiteko, berriz, hiru automotore eta laurogeibagoi erosi ziren. Inbertsio gabezia kronikoa zela eta, materialmugikor horrek zerbitzuan jarraitu zuen trenbidea itxi arte, kalitatebikaina erakutsiz.
Bailarari zerbitzu bikaina eskaintzen bazion ere, Urolakotrenbidea ez zen inoiz negozio ona izan Foru Aldundiarentzat,zazpi urtetan soilik eman zituen baitzituen irabaziak. Merkantziengarraioa oinarrizkoa izan zen Azpeitiko, Azkoitiko, Zumarragako etaLegazpiko industriaren garapenerako, Zumaiako portua haienproduktuentzako irteera eta ikatza ekartzeko gune bikaina baitzen.Baina hirurogeiko hamarkadaren amaieran merkantzien garraioaren tokiaerrepideko garraioak hartu zuen. Hori dela eta, galerak sakondu eginziren, eta, inbertsio gabezia kronikoaren ondorioz linea zaharkituegin zen.
1985ean, Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku utzi zuen Urolakotrenbidea. Honek, 1998an, tren zerbitzuaren ordez autobuszerbitzua ezartzea erabaki zuen. Urola bailarako Udalak etabiztanleen gehiengoa erabakiaren aurka azaldu ziren eta itxierarenaurkako manifestazioak egin ziren. Urolako treneaninterbentore zen Inazio Galdonak gose greba ere egin zuen, baina ezzuen lortu Jaurlaritzak herritarren nahia aintzat hartzea.
Egun, Urretxu-Zumarragan burdinbidea bidegorria da. Azpeitikogeltokia, berriz, Trenaren Euskal Museoaren egoitza da. Linearen zatibat, Azpeitia eta Lasao artekoa, berreskuratu egin da turismorakolurrin trenak ibil daitezen. Eusko Tren XXI Plan Estrategikoak Zumaiaeta Azpeitia arteko ibilbidea berriro irekitzeko aukera aurreikustendu. Zati hau irekitzeak turismorako trenak Azpeititik Zumaiaramartxan jartzeko eta merkantziak garraiatzeko aukera emango du.