Batasunak, Ormaiztegi-Zumarraga errepideko lanak bukatzeko epea urtebete atzeratu dela azaldu du (07
Prentsa oharrak dionez, Ormaiztegi-Zumarraga zatiari dagozkion lanakbukatzeko epea 2004ko iraila arte atzeratuko da. "Duela urtebeteBatasunaren beste galdera bati erantzunez (2000/12/26) lan horienbukaera 2003 urterako ziurtatzen zen". Honek guztiak zenbaitondorio ateratzera eraman du Batasuna taldea.
1. "Foru Aldundiko Garraio eta Errepide Departamentuak gutxienez9 hilabete atzeratu dituela Ormaiztegi-Zumarraga bitartean eginbeharreko lanak".
2. "Gure herrietako biztanleei ez zaie atzerapenaren etazergatiaren azalpenik eman".
3. "Beasain-Durango errepide ardatza garatzea, soilik Batasunataldearen erronka dela dirudi".
4. "Gure eskualdeko biztanleok zergak beste guztiek bezalaordaintzen ditugu eta ez dugu bigarren mailako herritarrak zertanizan behar".
5. "Aspertuta gaude Beasain-Durango inguruko mugimendu bakarrakBatasunaren salaketen ondorioz ematen direla ikusten".
6. "Eibar-Gasteiz errepidean, Beasain-Durango errepidean ezbezala, ez da inolako atzerapenik eman eta ez dago informaziofaltarik. Horren atzean interes politiko garbiak dauden susmoa dugu".
7. "Dirudienez, gure alkateak ez du atzerapen hauen berri etagure ustez, horrek onartezinezko utzikeria azaltzen du".
8. "Foru Aldundiko 2002. urteko aurrekontuen ingurukonegoziaketak martxan dira. Foru Aldundiak Zumarraga-Bergara errepidea2 karriletako egiteko borondatea azaldu du. Publikoki eskatzen dioguZumarragako alkate den Aitor Gabilondo jaunari beharrezkoak direngestioak egiteko 4 karrilak errealitate bihurtzeko. Batasuna UdalTaldeak jarraipen zehatza egingo dio gaiari".
Kilometroak 2002ko logoa, lema eta arropa
Abenduaren 1ean Kilometroak 2001eko logotipoa, lema etaarropa aurkeztu ziren Urretxuko Ederrena Pilotalekuan. Frontoia betezuten ikusleek Ikastolako haurrak, bi herriotako elkarteetako hainbatkide eta herritar ospetsuak pasarela gainean nola moldatzen direnikusteko aukera izan zuten. Horretaz gain, Karmakros Antzerki Taldeaklema azaltzeko ikuskizun polita eskaini zuen.
Kilometroak 2002ko arropa Zumarragako Legazpi kalean ireki den dendansalgai da. 2002ko Kilometroaken logotipoa alboko argazkiak duzuena daeta leloa, berriz, "Elkarren beharrean" da. Leloak egungoegoera, ikastolen eta ikastola beraren oraina biltzen ditu. Berarekinhainbat gauza eman nahi dira aditzera. Alde batetik, ez dagoelaEuskal Herriak bere eskola propioa duenik esaterik eta Euskal Eskoladefinitzeko eta eraikitzeko gure herrietako eskola eredu guztiekelkarrekin parte hartzea beharrezkoa dela.
Bestalde, Kilometroak festa euskararen festa handi bat da. Bertan,hizkuntzaren normalizazioa aldarrikatzen da eta horretarako,ideologia guztien gainetik, euskaltzale guztien beharra dago.
Horretaz gain, leloak, Ikastolaren eta eskualdearen garapenerako etaKilometroak festa antolatzeko guztion parte hartzea beharrezkoa delaere aldarrikatzen du.
Zoritxarreko istripua
Urretxu-Zumarragako eta Ezkioko herritarrek kolpe latzajaso zuten abenduaren 10ean. Jabier Erostarbek, Joxe Martin Epeldek,Juan Merinok eta Ramon Zalduak heriotza aurkitu zuten zorigaiztokoauto istripuan.
Lauek Altsasuko Sunsundegi enpresan lan egiten zuten, eta, bertarazihoazen, goizeko 6ak inguruan, istripua izan zutenean. Dirudienez,bi kamioik elkar jo zuten, hauetako bat kontrako bidean sartu zen etalau langileak zeramatzan kotxea aurretik eraman zuen. Lauak bertanhil ziren. Hileta elizkizunak biharamunean, hilaren 11n, izan zirenEzkion eta Zumarragan. Ezkioko eta Zumarragako elizak txikiak geldituziren lau lagunei azken agurra ematera joan ziren guztiek tokiaizateko.
Itsaski zozketako otarra Gabiriara
Arantza Bidegain eta Jose Inazio Asurabarrenagabiriarrek irabazi zuten Zintzo-Mintzo elkarteak hilero antolatzenduen itsaski zozketako azaroko otarra. Saria abenduaren 7an jasozuten Ederrena Pilotalekuko kantinan eta ikusi dezakezuenez, gusturaasko itzuli ziren Gabiriara.
AGIFESentzat pisua Zumarragan
Gipuzkoako eri psikikoen eta euren familien elkarteak,AGIFESek, pisu bat inauguratu du Zumarragako Elgarrestamendi kalean.Bertan, Urola Garaiko eri psikiko talde bat biziko da etagainbegiraleen laguntza izango dute. Pisua Zumarragako Udalak doanutzi dio AGIFESi eta mantenuaz Kutxa eta Foru Aldundia arduratukodira.
Inaugurazio ekitaldian Urretxuko eta Zumarragako alkateak, PelloGonzalez eta Aitor Gabilondo, bi Udaletako gizarte ongizatekoarduradunak, Uxua Busca eta Reyes Gamiz, Kutxa Gizarte Ekintzakozuzendaria, Iñaki Almandoz, eta Gizarte Ongizate Diputatua,Maximo Goikoetxea, izan ziren. Hauekin guztiekin batera, AGIFESeko ordezkariak, pisuan biziko direnbi gazte eta gainbegiraleak ere izan ziren. Victoriano Arrazolak,AGIFESen Urola Garaiko arduradunak, azken urteetan Legazpi, Urretxueta Zumarragako Udalek eskainitako laguntza eskertu zuen.
AGIFESen lanaren helburua gaixoak sendatzea eta bergizarteratzea da.Horretarako, oso garrantzitsua da gaixoen independentzia bultzatzeaeta pisu honek horretan lagunduko die.