Nolatan hasi zinen Ameriketara hain denbora luzerakojoaten?
Bidaiatzeak beti zoratu nau: txikitan atlasa hartu eta nireirudimenean bidaiatzen hasten nintzen. Bestalde, Amerikak betidanikoso esanahi berezia izan du niretzat, ezin dut zergatia azaldu.Hori dela eta, Ameriketara joatea ez da harritzekoa. Baina,Ertamerikako gertaera politikoek beti nire jakinmina piztu zutenarren, El Salvadorrera eta Guatemalara ia kasualitatez joan nintzen.El Salvadorrera joan aurretik, adibidez, Komite InternazionalistakekLegazpin duen taldekoengan joan nintzen eta beraiek proposatu zidatenbertara joatea.
Nora joan zinen lehenengoz?
1994an El Salvadorrera joan nintzen eta bertan lau hilabete emannituen komunitate batean bizitzen. Komunitate honetan, gerrilako kideohi asko bizi ziren eta udal hauteskundeak irabaztea lortu zuten. Nikultura eta hezkuntza aholkulari izendatu ninduten, baina beraiek ezzuten ezer egiten eta kultura alorra nire esku utzi zuten. Nilaguntzeko prest nengoen, baina ez nengoen euren kultura politikadiseinatzeko prest. Hori dela eta, alor horretan ezer ez egiteaerabaki nuen. Azkenean denetik pixka bat egiten aritu nintzen: eskolaeraikitzen laguntzen, irakasleei material didaktikoa nola erabiliirakasten…
Ondoren Guatemalara joan zinen…
Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) zerrenda bat egin nuen eta MugenGainetik lehenengoa jarri nuen. Izan ere, hauek ez zuten diruaeskatzen, beraiekin harremanetan jartzea baizik. Informazio eske joannintzenean, arduradunak argazki batzuk atera zituen eta "honuntzajoango zinake" esan zidan. 1997an joan nintzen eta bertan iahiru urte eman nituen. Lehenengo urtebete eman nuen eta hiruhilabeterako Urretxura itzuli ondoren, beste urte eta erdirako joannintzen.
Non izan zinen zehazki?
Indigenen herri batean izan nintzen. Hauek, 90eko hamarkada hasieran,armadaren sarraskietatik ihesi, Mexikon errefuxiatu ziren, eta,ondoren, Guatemalara itzuli ziren. Bizitza berreraiki nahi zuten etahorretarako komunitate-lanean oinarritu ziren. Ni joan baino urtebetelehenago armadak berriro ere eraso egin zien eta hamaika pertsona hilzituen. Ez zuten ihes egin eta armadari salaketa jarri zion lehenengokomunitatea izan zen. Izan ere, erbestean zeudela euren eskubideakikasi zituzten, antolatuta itzuli ziren eta euren eskubideen aldeborrokatzea erabaki zuten.
Zein zen zure lana?
Bertako irakasleekin ingurugiro heziketa lantzen aritu nintzen, eurenbizimodua ingurugiroari kalterik egin gabe aurrera atera zezaten.Bestalde, bertan geunden atzerritarrok, segurtasun pixka bat ereematen genien, antolaketan eta epaiketako kontuetan laguntzengenien…
Zuretzat ere aberasgarria izango zen beraiekinegotea…
Oso aberasgarria. Indigena komunitate batean bizitzeak bizimodu osoezberdina egiteko aukera eskaintzen dizu. Oihanean, beraiek bezala,bizi nintzen: beraiek jaten zutena jaten nuen, beraien pentsamoldeaezagutu nuen… Bestalde, bertako egoera politikoari buruz askoikasteko aukera ere eskaini zidan.
Zerbait bereziki deigarria iruditu al zitzaizun?
Borrokatzeko sekulako ahalmena dute. Behin eta berriro zanpatuak izandiren arren, altxatu eta nola hala aurrera egiten dute. Hiru sarraskibizi zituen jendea ezagutu nuen eta oraindik giza eskubideen aldelanean jarraitzeko adorea zuten.
Azken urtebete hau, berriz, Hegoamerikan eman duzu…
Azken bidaia honetan, Guatemalan ezagutu nituen argentinarrakbisitatzen eta beraien herriak, etxeak… ezagutzen izan naiz. Inongoideia finkorik gabe joan nintzen eta azkenean urtebete eman dutbertan. 5-6 hilabete lagunak bisitatzen eman ditut, Buenos Aireseneta Patagonian. Ondoren, Txilen, Bolivian, Perun… izan naizArgentinara itzuli aurretik. Hegoamerika oso handia denez, ezin duzudena ezagutu.
Hegoamerika hain handia izanik, nola mugitu zara aldebatetik bestera?
Toki bakoitzean, bihotzak beste toki batera joatea agindu didan artegeratu naiz. Toki gehienetan denbora dezente eman dut, gutxienez astebete, bestela ez baitago ezer ezagutzerik. Izan ere, bidaiatzeakeskaintzen dizun gauzarik aberasgarriena jende oso ezberdinaezagutzeko aukera da. Urtebetean Ushuaiatik Alaskaraino joanzaitezke, baina nik jendea ezagutu nahi nuen. Argentinan etxeetarasartu nahi nuen, nola bizi diren, zer jaten duten, zer arazodituzten… jakiteko. Hegoamerikan eta Ertamerikan oso gutxirekinbizi daitekeela ikasten duzu.
Azken bidaia honetan, ez duzu lanik egin, ala?
Ez, dirua aurreztua nuen eta bertan ahalik eta gutxien gastatzenahalegindu naiz. Argentinan "gasolero" deitzen diete nibezala ibiltzen direnei. Leku batetik bestera joateko dedo egitennuen, janaria nik prestatzen nuen, kanpin dendan edo lagunen etxeetanlo egiten nuen… Bestalde, oinez ere kilometro asko egin ditut etabizkarra zisku eginda dudala iritsi naiz. Izan ere, 20 bat kilokomotxila bizkarrean dudala, mendian kilometro asko egin ditut. Tokibatera heltzen nintzen bakoitzean, mendia ezagutzera joaten nintzen.
Beti bakarrik bidaiatu duzu, ez al duzu sekulaarazorik izan?
Bakarrik bidaiatzea atsegin dut, honela tokian tokiko jendearekinharremana izatera beharturik bainago. Bestalde, bakarrik joanez gero,erabaki guztiak norberaren esku daude. Arriskutsua izan daiteke,baina beti gerrateak bukatuak zeuden tokietara joan naiz. Bortizkeriaeta lapurretak ikusi dut, baina zorionez ez zait sekula ezer gertatu.Herri txikietan ez dago inongo arazorik, baina hirietan nondik norazabiltzan jakin behar duzu.
Bidaia hauen guztien ondoren, aldatu zarela uste alduzu?
Hala espero dut. Gauza asko ikasi ditudala uste dut eta pixkanakanire bidea egiten ari naiz. Duela hamar beste pertsona bat nintzen,beste interes batzuk nituen… Dena den, bidaiatzea asko atsegindudan arren, kanpoan nagoenean herria faltan somatzen dut. Izan ere,nire sustraiak hemen daude. Itzulera ere oso polita izaten da,familia eta lagunak ikusteko irrikan izaten bainaiz. Itzultzen naizenbakoitzean teknologiak aurrera nola egin duen ikusteak harritzen nau:antena parabolikoak zirela, sakeleko telefonoak eta ordenadoreakdirela… Bestalde, hemen zenbat argi artifizial erabiltzen dugunikusteak ere harritzen nau.
Hurrengoan nora joango zaren pentsatu al duzu?
Ezagutu nahi ditudan mila herrialde daude, baina oraindik ez duterabaki nora joango naizen. Hain bidaia luzea egiten ez badut,beharbada Afrika iparraldera joango naiz. Azkeneko bidaia honetanegunean egunekoa bizi behar dela ikasi dut, hurrengo egunekoanpentsatu gabe.