Esaiouzu Erronkariko haranean bizitza osoa bakarrik eta "gasna"eginez igaro duen artzaiari, Iruñeako eskola batean, lau umeriminbizia atzeman dietela telefono mugikorren antenek sortzen dituztenuhinen ondorioz. Ez dizu tutik ere ulertuko, baina, pentsatukoburutik jota zaudela. Zuk esango diozu baietz, egia dela eta hemen ezdagoela kamera ezkuturik. Berak, izuturik begiratuko zaitu etaAsterix eta Obelixen marrazkietako erromatarrak baino pitzatuagoazaudela bururatuko zaio.
Esaiozu 25 urte kartzelan egon den presoari, lehen Euskal Herria zenaorain "Erkidego Autonomoa" deitzen dutela. Esaiozu, lehenzazpi zirenak gaur egun hiru direla eta Barrionuevo eta Corcueraizeneko tipo batzuk bera baino beranduago sartu eta bera bainogaraizago askatu dituztela. Orduan, berak erantzungo dizu orainzoriontsua dela, egoera berrira ohitzen ari dela eta gustatukolitzaiokeela noizbait herrira itzuli eta lagunak ikustea, lehengoaketa betikoak, euren bizitza zertan den jakiteko.
Esaiouzu HIESaz kutsatuta bere buruaz beste egin duen n-garrenlangabetuari, gaur egun, lagunekin egoteko ez dagoela etxetik irtenbeharrik eta interneten nabigatzeak edozeinekin konektatuta egotekoaukera ematen dizula. Seguruenik, berak ez dizu deus ere esango. Zuk,buelta eman eta etxerantz abiatzean, pentsatuko duzu bere isiltasunaerantzun nahikoa badela.
Esaiezu eguneroko erronda txikiteoan egiten duten lagun horiei, euroadela eta, borobiltzeko edo, lehen 45 pezeta balio zuen ardokorrienteak orain 50 zentimo balio duela. Esaiezu, esaiezu bai, etaikusiko duzu.
Esaiozu 70 urte Arantzazuko santutegian pasatu dituenfrantziskotarrari, euskararen erabilera jaisten ari dela herrietaneta ez dakit nongo antropologo batek dioenez, urte batzuk barrudesagertu ere egin daitekeela. Berak esango dizu baietz, bainamesedez kanpoan ez gelditzeko, hemen hotz handia egiten duela eta.Barrura sartu eta salda beroa eta haragi egosia eskainiko dizu.Hizketan hasi eta gizon horrekin denbora luzez jardun zintezkeelairudituko zaizu. Orduan, bat-batean, dena ulertuko duzu. Eta egia dabai, barruan beti ere kanpoan baino hobeto egoten dela. Bihotzezhamaiketakoa eskertu eta birritan promes egingo diozu beste behin ereitzuliko zarela. Gero, fraidea agurtuko duzu eta leku hori haingaizki ez dagoela pentsatuko duzu.
Esaidazu neri zer arraio egiten dudan horrelako gauza absurduak orrihonetan idazten. Eta nik erantzungo dizut, gaur igandea dela, euriaari duela eta kaleak asfaltozko desertuak direla nire begietan.
Gorka Ojanguren