PNV-EA-k elkarrizketarako omen duten borondate zabalaren berri ematendigute eguna joan eta eguna etorri. Elkarrizketa ordea, PP etaPSErekin soilik. Batasunarekin ez. Sudupek esan berri du, inolaz ereez dutela Batasunarekin (14 batzarkiderekin Gipuzkoako BBNNetakolehen indarra) elkarrizketarik izango. Espainolak diraGipuzkoako PNV eta EAren begietan dauden aukera bakarrak.PNV eta EA,PSOE-ren bila doaz, bere eguneroko praktikan, markoaren gainditzearenaldeko apustua egiten dugunon bideari uko eginez eta, Euskal Herriakduen autodeterminazio eskubideari bizkarra emanez.
1998ko irailean ireki zen fase hartan, oso nabaria izan zen, PNV etaEAk izan zuten jarrera. Lehenengo, Euskal Herritarroki alkatetzak etaForu Aldundia kentzea beste helbururik ez zuen halabeharrezkokoalizioa sortu zuten. Eta ondoren, ezker abertzaleari ForuAldundietarako bidea itxi zioten.Denboraren jardunak argi utzi digu,Gipuzkoako PNVko buruzagi hauen helburua ez zela Lizarra-Garazikoakordioak eta abertzaleen arteko elkarlana bultzatzea. Ez zela markohau gainditu eta Euskal Herriaren eskubideen errespetuzko egoeraberri baten aurrean bakea lortzea, bakoitzak bere besaulkiari eustekoahalegin guztiak egitea baizik. Horretarako behar du PNVk,PSOE.
Udalbiltza bera trukerako txanpon gisa erabiltzen du PNVk.Aurrekontuak Ezker Abertzalearekin adostu behar direnean erakundenazionalari garrantzia ematen zaio. Baina aurrekontuak PSErekineztabaidatzeko enbarazua egiten duenez, erakunde nazionala bazterreanuzten da, esku hutsik. Horrela jokatzen du PNVk Udalbiltzarekin.
Guztiz onartua dago Beasain-Durango ardatza bai Euskal Herri mailan,bai Gipuzkoa mailan, bai Goierri, Urola-Garaia eta Deba bailaramailan oinarrizko azpiegitura dela. Baina errealitatean,Beasain-Durango errepide ardatza garatzea soilik Batasuna taldearenerronka dela dirudi.
EH taldeak 2000. urteko Foru Aldundiko aurrekontuetan 7.000 milioitxertatu zituen Beasain-Durango ardatza garatzeko negoziaketa luzeeta neketsuen ondoren. Hortik aurrera, bera da talde bakarra lanhauen epeak jarraitzen dituena. Egia esan behar bada, gurejarraipenen ondorioak nahiko ezkorrak dira eta ezin gorde gureharridura eta haserre sensazioa. Horrela, Gipuzkoako BatasunakoBatzar Nagusietako taldeak azken hilabetean Gipuzkoako Foru AldundikoGarraio eta Errepide Departamentuari Beasain-Durangoren egoerariburuz luzatu dion galderaren ondorioz jakin izan dugu urtebeteanGipuzkoako Foru Aldundiak gutxienez 9 hilabete atzeratu duelaOrmaiztegi-Zumarraga zatiaren eraikuntza, inolako azalpen publikorikgabe.
Egunetik egunera garbiago azaltzen da nola PNV eta EAk zuzentzenduten Foru Aldundiak ez duen apusturik egiten Beasain-Durangorenalde, eta honekin batera gure eskualdeen garapenaren alde.Horretarako, epeak etengabe atzeratzen ditu eta Zumarraga-Bergara bikarriletako errepide mugatu bat proiektatu du. Batasunaren iritzizZumarraga-Bergararen epeak aurreratu behar dira eta 2002. urtekoaurrekontuetan horren alde apustu egin behar da.
Batasunak oso argi dauka 2002. urterako zein aurrekontu nahi dugunGipuzkoarentzat: Gipuzkoako eragileen zuzenean parte hartuz etairitzia emanez eginiko aurrekontua. Gipuzkoan premia eta beharhandienak dituztenei (helduei, langabetuei, gazteei, etorkinei …)erraztasun gehiago ematen dizkien aurrekontua. Udalbiltzari, euskalkulturari, euskarari lehentasuna emango dien aurrekontua.Azpiegiturak, Euskal Herriko lurraldearen antolaketaren baitangaratuko dituen aurrekontua. Madrilek lapurtzen digun eta gurea denondasunaren defentsa egingo duen aurrekontua.
Ardatz hauetan eginiko aurrekontuak balioko du eskubideak, askatasunaeta bakearen bidean aurrera jotzeko. Gainontzeko bideak, atzerabegirako errezeta zahar eta baliogabeak besterik ez dira.
Joxean Alustiza Batasunako batzarkidea