Abenduaren 17tik gaurdaino igaro den hilabete eta erdian, era bateraedo bestera, polizia operazio haren ondorio diren gertakari ugarieman dira: Herritar ugari mobilizatu ziren atxilotuen errugabetasunaeta hauen askatasuna aldarrikatzeko, atxilotuak askatu zituzten,Zumarragan osoko bilkura istilutsua izan zen, EA-EAJko Usua BuscaZumarragako zinegotziak dimititu zuen, Usuak zenbait komunikabidekbere dimisioaren benetako arrazoiak argitzeko agiri bat plazaratuzuen, Batasunak bere iritzia azaltzeko prentsaurrekoa eskaini zuen,EA-EAJk, beste horrenbeste egiteko, idatzi bat banatu zuen etxeguztietan…
Hauen guztien berri lehenago ere baduzuenez, azken hilabete etaerdian, euren zoritxarrerako, protagonistak izan diren atxilotuekineta Usua Buscarekin hitz egiteko asmoa genuen. Usua Buscak ez duorain arte komunikabideekin hitz egin eta, gure borondate ona eskertuzigun arren, eskaintzari muzin egin zion.
Abenduan atxilotu zituzten Igor Urrestarazurekin, AsierAldamarekin eta Miren Josune Begiristainekinizan gara, egun haietan bizitakoaz hitz egiten.
Ba al zenuten Polizia atzetik zenutenaren susmorik?
Ez, ez nuen ezer arrarorik somatu atxilotu gintuzten momentura arteeta sekulako sorpresa izan zen. Gero konturatu nintzen jarraipenhandia egiten ari zitzaizkidala (Miren Josune). Astebetelehenago kotxeak segika nituela ohartu nintzen, baina atxiloketarenastean bertan ez. Hemen zebiltzala argi dago (Igor).
Nola bizi zenituzten egun haiek?
Astelehenean atxilotu eta ostiralean inkomunikazioa altxatu zidaten,deklarazioaren ondoren. Trapu bat bezala sentitzen nintzen: etengabeitaunketak jasaten nituen, burua nahasten zidaten… beldurtutazaude, ez baituzu inongo defentsarik. Oso egun txarrak izan ziren.Kartzelan ere gaizki zaude, noski, baina laguntzen zaituen hemengojendea dago, hitz egiten duzu… (Igor). Gure etxera gauerdianetorri ziren eta goizeko hiruetan esan ziguten legeantiterroristapean geundela (Asier). Badakizu torturaexistitzen dela eta inkomunikatuta ematen dituzun egun horietanetengabe torturak noiz helduko zain zaude (Miren Josune).
Igor, zer espero zenuen kartzelan emandako egunetan?
Ezin duzu hiru astetan kanpoan egongo zarela pentsatu, gero lurjotzea gerta baitaiteke. Abokatuak eta presoek, kartzelan bi hilabetegutxienez eman beharko nituela buruan sartzeko esaten zidaten. Jendeasko horrela sartu da eta gero ateratzea kosta egiten da. Zortehandia izan dut (Igor). Presoaldi prebentiboan urteak emanondoren, kargurik gabe atera den jendea badago (Asier).Kartzelan gainontzeko presoekin ondo moldatu nintzen, bainafuntzionariekin oso gaizki. Amak telegrama piloa bidali zidatela esanzidan, baina ez zitzaidan batere heldu (Igor).
Etxekoentzat zuretzako baino gogorragoa izango zenbeharbada…
Ez dut sekula ahaztuko Audientzia Nazionalean, abokatuak gartzelarajoango nintzela eta ama eta aita zetozela esan zidaneko momentua. Amatelebistan entzuten ari zenaz txundituta zegoen eta ni berdin gelditunintzen. Urretxun eta Zumarragan ere orain konturatu da jende askozer nolako muntaiak egiten diren (Igor). Herri askotan gertatudira honelakoak eta ez gara azkenak izango (Miren Josune).
Zein egoeratan gelditu zarete?
Hamabostean behin epaitegira joan behar dugu sinatzera. Bestalde,ezin gara estatu espainiarretik atera. Emozionalki, ez dugu sekulaahaztuko komisaldegian pasa ditugunak eta komunikabideek egin digutenkaltea. Bestalde, jendearen elkartasuna ere ez dugu sekula ahaztuko.
Zer balorazio egiten duzue atxiloketen ondorengertatu ziren guztietaz?
Herriko jendearekin oso gustura daude, ez baitzuen komunikabideekesaten zutena sinestu eta mobilizatu egin baitzen. Baina, ZumarragakoUdaleko zinegotziekin oso minduta gaude, ez baitzuten ezer egin gurealde eta ez dakigu zergatik (Asier). PNV eta EAko jende askokelkartasuna adierazi zien gurasoei eta baita niri ere gartzelatikatera ondorengo egunetan. Hau oso pozgarria da, baina agintariek eginzutena lege antiterroristari babesa ematea da (Igor).Salaketarik gogorrena Josu Jon Imazi egin behar diogu, beredeklarazioak lotsagarriak izan baitziren. Kalera atera ginenean,esandakoa zuzendu ez izana ez dugu ulertzen. Bestalde, ZumarragakoUdalak bazekien muntaia bat zela eta ez dugu ulertzen zergatikgorrotatzen gaituzten hainbeste. PNVko eta EAko herritarrei,gainontzekoei bezala, bihotzez eskertu nahi diegu adierazitakoelkartasuna eta euren besarkadak ez ditugu ahaztuko (MirenJosune).
Zer ondorio ekar ditzake honek guztiak?
Ulertezina egiten zaigu Zumarragan gertatzen ari dena. Egun horietangertatutako guztiak berriz ere pasa ez daitezen ahalegindu behardugu. Ez dakit nork gure artean sortu nahi duen gatazka hau moztubeharra dugu. Herri honetan ez dugu sekula halako tentsiorik izan.Urretxuko Udalari egin zuena eskertzen diogu eta bide horretatikjarraitu beharra dago Euskal Herrian bakea lortzeko (MirenJosune). Zumarragako zinegotziek ez digute inongo azalpenik emaneta, bat-batean, Usua Buscaren dimisioaren ondorengo muntaiarekintopo egin dugu. Usuak berak, komunikabideek esandako asko gezurradirela azaldu du eta Udalak, ordea, ez du ezer esan (Asier).Josu Jon Imazek Diario Vascon idatzi zuen gutuna lotsagarria da etaZumarragan sortu den gatazkaren partaide garrantzitsua dela uste dut.Beharbada, osoko bilkuran gurekin egindako hanka sartzea estali nahiizan dute. Usuak egin duen azalpena irakurri ondoren, nire ustezZumarragan hau guztia atera duen esku beltz bat dago. Egia da osokobilkuran arrautzak bota zirela, baina Usuaren aurka zehazki ez daezer egin (Miren Josune).