Azkenaldian, zinezaleak zaretenok behintzat, Iñaki Zelai-Arizti Aretoan ikusiko zenuten txartelak hartzen, ikusleak eserlekuetan kokatzen… “Filmak botatzen dituzten guztietan egiten dut bertan lan eta gustura nabil”.
Dena den, Iñaki panderojole gisa da ezaguna batez ere Urretxu-Zumarragan. Oso gaztetan hasi zen panderoa jotzen ikasten, Luis Alberdi “Zabale”rekin. Ez da harritzekoa, etxean trikitizaletasuna oso gertutik bizi baitu. Izan ere, bere aita, Esteban Larrañaga, urte askotan Trikitilari elkarteko lehendakaria izan da eta Arrate Irratian trikitixari buruzko irrati saio bat aurkezten du.
Iñaki, duela gutxira arte, bi herrietako festa ezberdinetan soilik aritzen zen panderoa jotzen, Urretxu eta Zumarragako gainontzeko trikitilari eta panderojoleekin. Baina, duela urtebete inguru, Garirekin elkartu zen, Joxe Oriaren bilobarekin. Biek bikote aparta osatzen dute. Behin trikitixa jotzen hasiz gero, ez dago geldituko dituenik!
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Arkitektoa.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Astean zehar kirola eta asteburutan parranda.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu bera.
-Bolivian ez al zintuzten euretako batekin konfunditzen?
Boliviarrekin ez, baina argentinarrekin bai.
-Gari ala Joseba Tapia?
Gari, noski.
-Gustuko trikiti pieza?
Fandango zaharren bat.
-Noizko filma pornoak Zelai-Arizti aretoan?
Horiek pribatuan ikusten ditugu.
-Zelai-Ariztin xirriak egiten al dira?
Nire aurrean ez, harrapatzen baditut moztu egiten baitiet.
-Zer moduz Armaniren trajea soinean duzula?
Dotoretu egiten nau, baina batere ligatzen ez duenak ezin gehiago.
-Nork ligatzen du gehiago, Garik ala zuk?
Biok antzera samar…
-Bertso hankaluze asko botatzen dituzu, zer dela eta?
Izan ere, asko daukat esateko eta…
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Komeni dena.
-Egindako azken oparia?
Poltsa bat.
-Eta jasotakoa?
Jertse bat.
-Data bat?
Ez dut data bat bereziki gogoratzen
-Neska eta mutil izen bana?
Ihintza eta Asier.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Parean jartzen dena.
-Gustuko telebista saioa?
Bertatik Bertara.
-Bereziki gorroto duzuna?
Supervivientes ez zait batere gustatzen.
-Liburu bat?
Isabel Allenderen “La mujer habitada”. “Las venas abiertas de América Latina” ere oso ondo dago, baina ez dut bukatu oraindik.
-Filme bat?
“El indomable Will Hunting” asko gustatu zitzaidan.
-Gustuko abestia?
Dut taldearen “Itxura faltsuak”.
-Soinu bat?
Trikitixarena.
-Usain bat?
Harrigarria da, baina gasolinarena txikitatik gustukoa dut.
-Janari bat?
Amak egindako kroketak.
-Ura ala…
Garagardoa.