Iparragirre Sariak 2001 (074. alea)
Euskarazko narratiba sailean, Zigor Etxaniz oriotarra izan da irabazle, “Treguarik gabe” ipuinarekin. Euskarazko poesia sailean, berriz, Maria Ines Goikoetxea donostiarra izan da irabazlea, “Berdea eta grisa gaueztaturik itsasoaren ardoran” lanarekin.
Gaztelaniazko lanei dagokionez, narratiba alorrean, Manutel Terrin albazetearra izan da irabazlea. Poesia lanetan, Sergio Oiarzabal bilbotarrra izan da irabazlea, “Por mucho que quiera el misterio” lanarekin.
Lau irabazleek 100.000 pezeta, Iparragirreren estatua txiki bat eta euren lanak biltzen dituzten liburuaren 20 ale jaso zituzten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide