Idoia Barbarin (Ezkurra Taberna)
Lehen egunetan nahiko gaizki ibili ginen, batez ereErrege-gauean. Jada ohitu gara, baina ea behingoz kutxaerregistratzaile berria ekartzen diguten!
Ricardo Ruiz
Jada ohitu naiz, ze erremedio! Pezetak aspaldi xahutunituen eta euroekin ondo ari naiz moldatzen. Dena den, prezioakdezente igo direla uste dut.
Jose Ramon Sanz
Pixka bat kosta zitzaidan txanpon berrira ohitzea, bainajada ondo moldatzen naiz. Pezeta guztiak azkar xahutu nituen, horibaita txanpon berrira ohitzeko modurik onena.
Itziar Abaigar
Ondo moldatzen naiz txanpon berriarekin, nahiz etaoraindik pezetak era baditudan. Egunero erosten ditudan gauzekin ezdut arazorik, baina besteekin zailagoa da asko edo gutxi ordaintzenari zaren jakitea.
Aintzane Arizmendiarrieta
Ondo moldatzen naiz, nahiz eta txanpon bakoitzazenbatekoa den ez dudan ondo ikasi oraindik. Senarrak Kutxan lanegiten du eta lehenengo egunetan lanez lepo ibili ziren. Etxean ezzuen euroaz ezer entzun nahi!
Luis Mari Etxezarreta (Ciclos Etxea)
Euroak ez dit arazorik eman, kontuak polikiago eginbeharra soilik. Hori bai, askotan ez dakizu zenbat ordaintzen arizaren. Tabernariak gainontzeko dendariak baino okerrago ibilikoziren.