Amaitzen ez zen laket metaforiko eta linguistiko baten jakitun denemakume bat aurkeztu zitzaidan. Zer gauza nabarmenagorik kuriositateapizten duen gizakia baino? Hasitako bideak beti merezi du jarraipenbat. Txarrerako edo onerako, badago zer jaso. Segika hurbildu ziren,“Veva”, “El amante asombrado”, “Amor quieto” etaoroitzapenen negu sentikorrera barreiatu berri nauen “Asomada alinvierno”.
Azken honetan hartzen dut atseden. Finisterren kokatua dagoennarrazio horrek ere, aurreko liburuetako tristezia atsegingarriazjaiotako maitasuna du elementu nagusitzat. Baina oraingoan konplize.
Galiziarra dut aita (horrek izaera, bi alde oso desberdinetan urduriaritzea dakar, erdi galegoa, erdi euskalduna. Alboan ditudanak erdihori osoa bilakatu zaidala diote; arrazoia ematea besterik ez zaitgeratzen errealitatea onartzen noan heinean). Urte asko dira lur horinirea bihurtu dudala, eta beharbada horregatik jarraitzen duthunkitua Elena Santiagoren azken liburua amaitu ondoren. Bertakopertsonaia guztien hitzak ezagunak irudikatu ditut. Paisaiabakoitzaren umeltasuna jada ikasia nuen aurretik, baina Leonenjaiotako emakume horrek eman dien plasmazio zuzenaz, Galiza,“morriña” desiragarriz bataiaturiko lurraldea, haurtzarogaratu zait. Eta liburuaren azken hitzak irakurtzean, azalarenkorronteak zioen momentu batez negu bilakatua nintzela (izenburualez). Ez nintzen horretaz jabetu, ordea. Hori, idazlearen lana da.
Nolakoak diren gauzak, esistentziaren joan etorriak direla eta,beharrezko idazle izatetik laguna izatera pasa da Elena. Telefonozzein e-mailez elkarri luzatzen dizkiogu ezezagunak zaizkigunbegiradak, hitzaren esparru. Beharrezkoa baita hitza. Errespetu etaon egitearen lautada.
Hortaz, eskertu nahi nizkioke idatziz, eta orain hitzez eskaintzendizkidan sentimendu eta erreflexioak. Bere ahotsak marrazten duenegituran hartzen dut babes.
Era zuzenagorik egongo da, ez aldiz gertuagorik. Zure istorioakirakurleei gomendatu nahi dizkiet, Elena. Itzala areagotu.Oihartzunaren indarrak izatea aberastu dezake. Biok behar duguna.
Araiz Padron