Erakusketahonen bultzatzaile nagusia iaztik Arte Ederretako Eskolan margotzen ikasten ariden Arantxa Corrales izan da. "Eskolan hasi eta berehala, bertan artistahandiak zeudela ikusi nuen. Hori dela eta, emakume langilearen egunareninguruan, eskolara joaten garen emakumeon lanekin erakusketa bat antolatzeabururatu zitzaidan".
Arantxakgainontzeko emakumeei erakusketan parte hartzea proposatu zien eta erantzunparegabea jaso zuen. "Ez nuen halako erantzunik espero, 30 emakumeingururen koadroak izan baitira Itarte Etxeko erakusketan. Bertan, benetakoartelanak ikusteko aukera izan da. Jendea ez da hona denbora-pasa etortzen:hemengo lana oso serio hartzen du".
Izanere, Arte Ederretako Eskolan, margotzen urte asko daraman jende asko topadaiteke. "Askok, pinturari esker, euren benetako trebezia zein denaurkitzeko eta azalarazteko aukera izan dute. Ni neu, bajan nengoenez, zer edozer egiteagatik hasi nintzen eta margotzeko gai naizela ikusi dut. Horrez gain,Arte Ederretako Eskolak lagun asko egiteko aukera ere eskaintzen du. Elkarrenlanari errespetu handia diogu eta guztion ahalegina aintzat hartzen da.Irakasleek ere, asko laguntzeaz gain, sekula ez digute kritika oso zorrotzikegiten".
Arantxakaipatzen dituen irakasle hauek, Dorleta Ugarteburu eta Laura Zendoia dira. Bienartean klase ezberdinetan banatuta dauden adin guztietako 200 ikasle ingururiirakasten diete. Laurak esan digunez, "urtean zehar teknika ezberdinaklantzen ditugu. Bestalde, ikastaro zehatzak eta laburragoak ere eskaintzenditugu. Horretaz gain, urtean pare bat aldiz ikasleei euren lanak erakustekoaukera eskaintzen diegu. Izan ere, jendeari ilusio handia egiten dio bere lanakerakusteak".