Nondik sortu da bertso-eskola hau aurrera eramatekoideia?
Gorka: Hemen, Urretxun, betidanik egon da umeen bertso-eskola.Dena dela, honek jada bi urte bazeraman geldirik. Horregatik,Zintzo-Mintzoren laguntzarekin, eskola hori berreskuratzen saiatugara, eta hemen gaude berriro.
Nagore: Nik ez daukat gauza gehiegi esateko. Ea irakaslemoduan etorri nahi nuen galdetu zidaten, eta nik onartu egin nuen,gustura gainera.
Zertarako sortzen da? Beharren bat asetzeko,zaletasuna pizteko…
Gorka: Nire ustez, zaletasuna egon badago. Helduenbertso-eskola bat izanda, umeekin antzeko zerbait egitea polita gertalitekeela iruditu zitzaigun. Lehen esan dudan bezala, batzuekbenetako zaletasuna dute, eta gogo handiz etortzen dira. Bestebatzuk, ordea, denbora-pasa gisa erabiltzen dute. Ingelesera edo"tiempo librera" joaten diren bezala, bertso-eskolaraetortzen dira. Hala ere, horrek berdin dio; garrantzitsuenaondo pasatzea eta zertxobait ikastea baita.
Zer nolako umeekin topo egin duzue?
Gorka: Nire kasuan esan beharra daukat, txikienak berehalakoanezagutzen dituzula. Segituan dakizu zein den langilea, zein"brillantea", zein datorren gogoz…
Nagore: Bakoitzak bere arrazoiak dauzka hona etortzeko. Batzukbenetan saiatzen dira, eta beste batzuk, aldiz, ondo pasatzerabakarrik etortzen dira.
Harribitxiren bat aurkitu al duzue?
Nagore: Bai, badago talentudun jendea. Haatik, oraindik garaizda ezer esateko . Gertatzen dena da, "bitxo" batzukmolestatzera besterik ez direla etortzen. Horrek, gure dinamikamantsotu dezake modu batean edo bestean.
Pasa den urte bukaeran ospaturiko Euskal HerrikoBertsolari Txapelketa Nagusiak izan duen oihartzunak, nolabaitekoeragina izan al du gaztetxo hauengan?
Gorka: Ni txikienekin nabil eta ez dut uste ohartu direnikere. Agian konturatuko ziren, baina ez zien gehiegi eragingo.
Nagore: Nire ustez izan du eragina. Telebista piztu, etabertsolari bat kantuan ari dela ikusten duzunean, edo egunkari bathartu eta bertso batzuk irakurtzen dituzunean, zerbaitekin gelditzenzara, hala nolako mezu bat jasotzen duzu, inkonszienteki bada ere.Horri, aurretik zeneukan zaletasuna gehitzen badiozu …
Gorka: Txapelketa Nagusia datorren urtean egin izan balitzere, jendea berdin-berdin hurbilduko litzateke bertso-eskolara.Txapelketak duen eragina subjektiboa da oso.
Bertsolaritzaren zerk edo nork erakartzen du umea?
Gorka: Ez da erraza erantzuten. Nire taldean nabaritu dut,pare batek benetako zaletasuna daukatela. Hori bai, ez dakit zergatikizango den. Baliteke etxeko giroak eragina izatea, baita telebistanikusitakoak, edo irratian entzundakoak ere.
Zein da erabiltzen duzuen metodologia?
Gorka: Txikienekin ezin da gauza askorik egin. Batik bat,errima ateratzea egiten diegu, zortziko txikiko doinu gutxi batzukirakasten dizkiegu…
Nagore: Guk ez dugu paperik erabiltzen, dena buruz eta ahozegiten saiatzen gera. Agurra etxetik buruz ikasita ekartzen dute, etagero ariketa ezberdinak egiten ditugu. Gure helburua bat batekotasunhori lantzea da. Joko ezberdinak txertatzen ditugu,pixkanaka-pixkanaka errimak zailagoak dira… etxeko lanak erebidaltzen dizkiegu.
Bertso-eskolak, bertsolari ororen lehen topaguneak aldira?
Gorka: Egun bai. Txikitatik zaletasuna eduki, eta noizbaitbertsolari izan nahi duten horiek, eskola hauetan ematen dituztelehen pausuak. Egun, hori da bidea.
Nagore: Lehen ez zegoen bertso-eskolarik, baina orain umetatikzaletu diren guztiak hemen hasten dira. Eskola hauetatik pasa gabeere bihurtu edo izan zaitezke bertsolari etorkizunean, baina egunegituratuta dagoen moduan, hemen hasten zara kantuan.
Gorka: Egaña 20 urterekin zaletu zen bertsotara; beraz,haurra zenean ez zen bertso-eskolara joan, baina beno…
Nagore: Irazu ere 17 urterekin hasi zen bertso eskolan. Azkenfinean, bertso-eskola, gogoa eta ilusioa goian mantentzeko baliodizun koadrila baten modukoa da. Izan ere, bidea zerorrek bakarrikegitea zailagoa da beti ere.
Bertsolaritzaren biziraupenerako funtsezkoak al dira?
Gorka: Bai, eta batez ere oso euskaltzalea ez den herrihonetan. Esaterako, Hernani bezalako herri batetan ez lukehorrenbesteko garrantzirik izango, baina hemen bai. Dena dela,bertso-eskolen kopurua ez da handiegia.
Nagore: Bertsolaritzaren eta bertso-eskolen lankidetzanahitaezkoa da. Lehenago, herri batean bertsorako zaletasun handiaegon zitekeen, nahiz eta bertso-eskolarik ez existitu. Gaur, ordea,bertso zaletasun hori sortzearen edo suspertzearen ardurabertso-eskolena da.
Bertsolari "erromantikoaren", hots,bertso-eskolarik zapaldu gabe gailurrera iristen den bertsolariarenfigura bere azkenetan al dago?
Gorka: Pertsona horrek gaitasun bat edukiko luke.
Nagore: Nire ustez, Txirritak ere norbaiten ondoan ikasikozuen. Gertatzen dena da, gaur egun bertsolaritza aztertuago,ikertuago dagoela. Agian, garai batean gauza batzuei ematen zitzaiengarrantzia, eta egun, aldiz, bada alderantziz. Metodologia aldatu da.Garai bateko taberna giroan sortzen zen "bertso atmosfera"hori, bertso-eskoletan sortzen da gaur egun, bere ezberdintasunekin,noski. Ez dakit, parrandan zaudela edonor hasten da kantuan etabertsotan. Gauzak aldatu dira, garapen bat eman da, baina oinarria iaberbera dela uste dut.
Bestela, zein egoera bizi du bertsolaritzakUrretxu-Zumarragan?
Gorka: Azken bolada honetan dezente hobetu da. Helduenbertso-eskolaren indarberritze horrek, eta egin diren bertso-tramekeragin nabaria izan dute. Orain parrandan, jendea bertsoa botatzekogogoarekin ikusten duzu. Lehen, taldea mugatu samarra zen, bainaorain jende berria sartu da, eta goraka doa. Ea horrela jarraitzendugun.
Eta Euskal Herrian?
Nagore: Nolabaiteko "boom"-a 93an eman zen,Euzkitze eta Sarasua maila gorenera iristearekin batera. Gerobeherakada bat eman da. Orain, berriz, jende gazte asko mugitzen hasida berriro ere. Zergatik? Bertsolariak ere geroz eta gazteagoakdirelako. Era berean, ezin pasa gabe utzi, zaletu mota ezberdinakdaudela: batzuk harrapatzen dituzten saio guztietara joaten dira,beste batzuk ingurukoetara edo txapelketako final-erdietara, etagero, azkenik, finalera joaten direnak daude. Izan ere, TxapelketaNagusiko finala ikuskizun sozial bat da. Baina beno, hau guztiaulertu beharra dago, futbolarekin edo beste ikuskizunekin gauza beragertatzen da. Orokorrean, bertsolaritza osasun egoera onean aurkitzendela esango nuke.
Gorka: Txapelketek jende asko biltzen dutela argi dago. Horrezgain, urtean zehar sariketa ezberdinak daude, Bertso-eguna ospatzenda…
Nagore: Osasuna ez da jende kopuruaren arabera soilik neurtubehar.