Urtarrilean, altzariak konpontzen ikasteko antolatu zuten ikastaroaamaitu zen. Berehala, beste bat abian jarri zuten, Urretxuko Udalekokultur teknikariekin batera. Izan ere, toki falta zela eta, jendeaskok ez zuen lehenengoan parte hartzeko aukerarik izan.
Harizpikoen arrakasta ez da kasualitatea: ia 20 urtedaramatzate eskulanak egiten eta herritarrei eskulanak egitenikasteko aukera eskaintzen. Beraiek esan digutenez, "UrretxukoUdalak makrame eta tapiz ikastaro batzuk antolatu zituen duela ia 20urte. Gutako askok, ikastaro haietan ezagutu genuen elkar".
Garai hartan, Urretxuko kultur etxea oraindik egitasmo bat besterikez zen. Baina, Udala, kultur etxea irekitzen zenerako, kultur etaaisialdi elkarteen sorrera bultzatzen ari zen. Hau ikusirik, eskulanikastaroetan parte hartu zuten hainbat kidek Harizpi sortzeaerabaki zuten.
Ordutik, makina bat ikastaro eskaini eta makina bat eskulan egindituzte Harizpikoek: saskigintza, serigrafia, zeramika…Horretaz gain, urtean behin (Santa Anastasia jaien inguruan), eurenlanak erakusten dituzte Juan de Lizarazu aretoan.
Egun Harizpik 15 bazkide ditu, denak emakumeak, bainagizonezkoek ere elkarteko ateak zabalik dituzte. "Hasieran,bagenuen gizonezko bat taldean, baina, gero, utzi egin zuen. Denaden, ikastaroetan beti ematen du izena gizonezkoren batek".
Aipatu bezala, hurrengo hilabeteetan, altzariak konpontzekoikastaroa ikasten arituko dira lagun asko Harizpiren eskutik.Ikastaro hau astelehenetan eta asteazkenetan izaten da. BainaHarizpiko bazkideak gainontzeko egunetan ere elkartzen diraeskuartean dituzten lanak egiteko. "Lan hauek egiten elkarrilaguntzen diogu. Izan ere, politena gure artean dugun lagun giroabaita. Hemendik kanpo ere elkartzen gara eta sanjoanetan, afari bategin ohi dugu".