Ikasketetik kanpora, Jonek futbola oso gustukoa du eta Urola taldearen 2. errejionaleko taldean jokatzen du. Bestalde, The Intrepid Fox taldean lanean izan da duela gutxira arte eta, bertan lanean ari zela, umorista lanetan hasi zen. “Iker Antiarekin jendea imitatzen ibiltzen nintzen eta, halako batean, McReak berarekin jendaurrean aritzea proposatu zidan. Lehenengo saioan oso gustura aritu nintzen eta, ordutik, herritik kanpo ere aritu gara”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Futbolaria, egun guztian baloiarekin ibiltzen nintzen.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Gehienbat lagunekin egotea. Denbora baldin badut, baita komikiak marraztea ere.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu. Denetik du eta denok ezagutzen gara.
-Gustuko futbolaria?
Stoichkov.
-Gustuko umorista?
Umore ingelesa atsegin dut: Smith eta Jones, Gazteak, Paregabeko parea…
-Gustuko margolaria eta marrazkilaria?
Errenazimenduko margolariak atsegin ditut. Detaileak asko zaintzen zituzten eta lan handiena hartzen zutenak ziren. Komikietan, berriz, denetik atsegin dut. Komiki serioetan marrazkia ondo landuta egotea atsegin dut. Umorezkoetan, marrazki traketsa ondo geldi daiteke.
-Hondarribiako Alardea ala Urretxuko Euskal Jaia?
Urretxuko Euskal Jaia, noski!
-Gustuko edaria?
Edateko Voll Damm eta zerbitzatzeko kalimotxoa.
-Barraren barrualdea edo kanpoaldea nahiago?
Bietan ondo moldatzen naiz.
-McRea ala Txarli?
Bakoitzak bere puntua du. McRea oso originala da eta Txarlik, berriz, sekulako alaitasuna du.
-Tabernan giroa sortzeko zer musika jartzea atsegin zenuen?
Parrandarako onena euskal musika da. Lagunartean, Eganen “Lo ez egin” abestia kantatzeko ohitura dugu.
-Antzezteko, Fox ala Arriaga nahiago?
Fox nahiago dut. Lagunartean aritzea nahiago dut. Jende ezaguna ikusteak asko laguntzen du.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Kandela bat.
-Eta jasotakoa?
Argazki bat.
-Data bat?
Santa Lutzi eguna oso gustukoa dut.
-Neska eta mutil izen bana?
Anartz eta Aitziber.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Gehienetan Gara.
-Gustuko telebista saioa?
Shin Chan. Haurrak alaitzen ditu eta txikitan ikusten nituen marrazki bizidunak gogorazten dizkit.
-Bereziki gorroto duzuna?
“Gran Hermano”, “Operación triunfo”, “Confianza ciega” eta antzekoak. Jendearen intimitatea ezagutzeko grina ez dut ulertzen.
-Liburu bat?
“Que todo es imposible”.
-Filme bat?
“Reservoir dogs”. Tarantinoren guztiak atsegin ditut.
-Gustuko abestia?
Asko atsegin ditut, baina bat aukeratzekotan, Kortaturen “Sarri, sarri” aukeratuko nuke.
-Soinu bat?
Gosetuta nagoenean, mikroondasarena.
-Usain bat?
Inzentsuarena.
-Janari bat?
Amamak prestatzen duen edozein.
-Ura ala…
Voll Damm.