Nolatan politikarako zaletasun hori?
Txikitan, kanpoan gertatzen zirenek, nazioarteko harremanek… nirearreta pizten zutela gogoratzen dut. 18 urterekin zientzia politikoakikastea erabaki nuen eta, aldi berean, Euskal Herrian bizidugun egoera ikusirik, alderdiren batean sartzea koherentea zelaikusi nuen. “Gazte Abertzaleak”en militante sartu nintzen etahortik Eusko Alkartasunara pasa nintzen.
Pixkanaka politiko profesionala izatera heldu zara…
Duela bi urte lan aukera bat sortu zen legebiltzarrean, EuskoAlkartasunaren talde teknikoan politologo moduan lan egiteko, etabaietz esan nion aukera horri. Lan horretan ikasitakoak eta bestezenbait alderdi kontuan hartuta, ni legebiltzarrerako zerrendetanjoatea beharrezkoa zela estimatu zuten. Honelako aukerak bizitzan osogutxitan sortzen dira eta nire adinarekin honelako aukera bat izateaoso interesgarritzat jo nuen.
Zein da zure lana legebiltzarrean?
EAko legebiltzarkide bakoitzak lau gai hartu ditugu eta hauetatik batnagusia. Nik nekazaritza-arrantza, nazioarteko harremanak,industria-turismoa eta hezkuntza-kultura hartu ditut. Nagusiki azkenhau jorratzen dut. Anjeles Iztueta sailburuarekin oso harreman zuzenadut, nire alderdikidea baita eta biok eredu berdina nahi baitugu gurealderdiarentzat, Euskal Herriarentzat, hezkuntzarentzat… Bestalde,Eusko Legebiltzarrean batzorde ezberdinak daude eta hezkuntzakobatzordearen arduraduna ni naiz. Hori dela eta, hezkuntza munduarekinharreman sakona dut.
Lan gogorra al da legebiltzarkidearena?
Nire ustez, garrantzi handia izango du norberaren alderdiarenlegebiltzarkide kopuruak. PP, PSOE eta PNVkoek, gehiago direnez, langutxiago izango dutela uste dut. Guk, zazpi izanda, lan handia dugu.Aberasgarria da, baina oso gogorra ere bai. Egun dudan lan erritmoaikusirik, lau urterekin nahikoa izango dut. Izan ere, eskola pilo batizaten ditut demandaka, eskaintzen duzuna denentzat gutxi da, presioaoso handia da eta errekonozimendua oso txikia.
Ez duzu, beraz, legegintzaldi honen ostean, politikanjarraitzeko asmorik?
Erritmo honetan ez, behintzat. Doktoretza bukatzea, nazioartekoharremanetan espezializatzea eta gatazka mediazio lanetan buruasartzea gustatuko litzaidake. Lau urte barru Euskal Herriaindependientea izango denez (erdi txantxetan), beste gatazka batzukezagutzea gustatuko litzaidake.
Ez duzu zure burua sailburu lanetan ikusten…
Politika oso gogorra da. Gainera, alderdi politikoek euren kargupublikoen agintaldiak mugatu beharko lituzketela uste dut. Nireustez, kargu publikoetan urte asko ematea txarra da. Jende berberakhainbeste urtetan jarraitu izan ez balu, Euskal Herriko gatazka ezlegoke egungo egoeran. Politikan negoziatu beharra dago etanegoziaketa hauetan tirabira pertsonalak sortzen dira. Hau arazoakkonpontzeko zailtasun bat gehiago da.
Udal hauteskundeetarako zerrendak EAJrekin bateraaurkeztearen alde edo aurka al zaude?
Ni ez naiz sekula PNVko kidea izan. Nire burua independentistaikusten dut, baina nagusiki sozialdemokraziaren baloreetan sinestendut eta ez dut PNVk herri honentzat duen proiektuarekin bat egiten.Ez dut bi proiektuen arteko konpatibilitaterik ikusten eta, beraz, ezlehen eta ez orain ez dut egoki ikusten zerrenda bateratuakaurkeztea. Akordio nagusi baten aldekoa naiz: herri hau beste markobatera eraman nahi badugu, abertzale guztiok elkarrekin egin beharkodugu.
Zein da zuen proposamena?
Gure aldarrikapena Lizarra-Garaziko dinamika hartara itzultzea da:elkarrizketarako baldintzak sortu daitezela eta, orduan, alderdibakoitzak mahai gainean jarri beharko du bere proposamena. Garaihartan printzipioetan ados jarri ginen, baina markoa gainditzekoorduan zalantzak azaldu ziren: ez ginen nora joan ados jarri. Denaden, ETAk azkarregi hautsi zuen su-etena. Garai hartan PPren barruanere zalantzak agertzen hasiak ziren.
Hau izan al zen arazo bakarra?
Akatsak denok egin genituen. Beste zenbait ordezkarirekin egindakobileretan, beste prozesu bat martxan jartzeko gai izango ote garenaztertzeko garaian, lehenengo kontuetako bat Lizarra-Garazirenetaparen diagnostikoa egitea izan da. Denon ustez, Lizarra-Garazikoakordioan erabiltzen genituen kontzeptuak (bakea, marko juridikoagainditzea, Udalbiltza…) gauza ezberdina ziren bakoitzarentzat.Bestalde, bakoitzaren etxe barrua den bezalakoa da, beti sartzen dirahauteskundeak erdian… Dena den, beste izen batekin, Lizarra-Garazierrepikatu egingo da. Bestela ez dago irtenbiderik.
Ez dirudi irtenbidea oso gertu dagoenik…
Guk gure indarra zein den asumitzen dugu. Kuantitatiboki ez dahandia, baina kualitatiboki bai. Lizarra-Garaziko prozesuan zehar EAkmantendu gabeko zenbait postura gabe ezinezkoa izango zen elkarrekinegotea Batasuna eta PNV. Egun ere, gure funtzioa hori da. Bestalde,gauzak dauden bezala jarraitzen badute, Batasuna borroka armatuarenaldeko estrategiarekin eta PNV indefinizioan, gainontzekook ere(Batzarre, Zutik, Aralar, AB eta EA) badugu hirugarren alternatibabat sortzeko aukera. Helburuekin bat egiten badugu, denbora kontua daestrategian ados jartzea. Kuantitatiboki ez genuke eraginik izango,baina bai PNV eta Batasuna mugitzeko ahalmena.
PP eta PSOE mugiarazten ere izango duzue lana…
Egun, PP eta PSOE ez nituzke zaku berean sartuko. Maiatzekohauteskundeen ondoren, PSOE erreflexio gogor batean sartu da. PSOErenestrategia kongresuaren ondoren ikusiko dugu zertan gelditzen den.Bere garaian, PSOEri oso argi jarri genizkion bi baldin-tza:herriaren borondatea errespetatzeko konpromezua eta Nafarroa. Ezindugu EAEan PSErekin itun bat sinatu Nafarroan PSN UPNrekin badago.PPrekin, berriz, gauza oso zaila dago, Espainian hemengo egoeraerrentabilizatzen baitute. Gatazka honek berdin jarraitzea komenizaie. Baina, gainontzekook mugitu beharra dugu, ezin diogu PPri betoeskubidea onartu.