Zuberoaren aldeko ekimen hau Zuberoak azken urteotan bizi duenkrisiari aurre egiten laguntzeko jaio da. Juan Luis Aranburuk EuskalHerriko herrialde txikiena den Zuberoaren egoerari buruzko zenbaitdatu eskaini zituen: "Zuberoak egoera ekonomiko larria bizi dueta populazioa behera doa. Egun 13.000 biztanle ditu Zuberoak. Azkenhamar urteotan 2.000 biztanle galdu ditu eta datozen 10 urteotanbeste 2.000 galduko dituela aurrikusten da. Gazteak ingurukoindustriguneetara joaten dira bizitzera".
Hori guztia ikusirik, Zuberoako 35 herriek osatzen duten HerriElkargoak Zuberoa 2010 egitasmoa sortu dute. Honen helburua, bertakonortasuna eta azpiegiturak sustatuz, hamarkada honetan 2.600 lanpostuberri sortzea da. Udalbiltzak bere babesa eskaini dio egitasmo honi.Udalbiltzaren ekimenaren asmoa, Euskal Herriko gainontzeko herritarguztion artean Zuberoa 2010 egitasmoarentzat milioi bat euro biltzeada.
Udalbiltzak, herri bakoitzean bildu beharreko diru kopurua zehaztudu. Honakoak dira Urola Garaia bailarako herrietan bildu beharrekokopuruak: Ezkio-Itsason 1.150 euro, Legazpin 9.000 euro, Urretxun6.750 euro eta Zumarragan 7.750 euro.
Zuberoa 2010 egitasmoari zuen dirulaguntza eskaini nahi badiozue,martxoaren 31ra bitartean Urretxuko Kalerrota kalean astelehenetikostiralera arratsaldeko 7etatik 9etara irekitzen den bulegoan egindezakezue. Legazpin, berriz, asteazken eta ostiraletan eman daitekedirulaguntza: 7etatik 9etara Kultur Etxean.
Bestalde, Udalbiltzaren Zuberoaren aldeko ekimena bultzatzen aridiren bailarako lagunek, hitzaldi bat antolatu dute ostiralhonetarako. Arratsaldeko 7etan Legazpiko kultur etxean izango denhitzaldi honetan, Joseba Garmendia ekonomilariak, Kontseiluko kidebatek eta zuberotar batek herrialde honen egoeraren berri emangodute.
Hasi da antzerki festa!
Riki Lopezek martxoaren 1ean eskaini zuen saioak emanzion hasiera aurtengo Urretxu eta Zumarragako antzerki egitarauari.Dakizuenez, iaz, antzerki astea zena antzerki emanaldiak izatera pasazen: hau da, maiatzean eta udazkenean izan genuen antzerkiazgozatzeko aukera. Aurten, berriz, hilero izango dugu antzerkiaikusteko aukera (abuztuan ezik).
Emanaldiak hileko lehen ostiraletan izango dira (uztailean etaazaroan ezik), gaueko 10etan Zelai-Arizti aretoan. Sarrerak 6 eurobalio du eta, urtero bezala, bonoa ateratzeko aukera dago. Kulturetxean eta Zumarragako udaletxean eskuratu daitekeen bonoak 36 eurobalio du.
Hurrengo antzezlana apirilaren 5ean izango da. Egun horretan, Txaloantzerki taldeak "Dulce puta" lana antzeztuko du.
Itsaski zozketa
Gurutze Dominguezek irabazi zuen Zintzo-Mintzokantolatutako urtarrileko itsaski zozketa. Argazkian gustura asko ikusdezakezue. Otarra eusten heldu zion laguna gonbidatu ote zuen?Azkeneko zozketa martxokoa izan da. Alberto Bilbao “Biriki”k izanda irabazlea eta apirileko zozketan jasoko du saria.
Beste txapel bat Maitane Anduezarentzat
Otsailaren 24an Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria den UrretxukoVI. Trialsin Lehiaketa izan zen Santa Barbaran. Bertan, neskenartean, Maitane Andueza ezkiotarra izan zen irabazlea. Garaipen honiesker, nahiz eta txapelketako lehiaketa guztiak oraindik bukatu ezdiren, Maitanek Gipuzkoako Txapelketa eskuratu zuen.
Egun, Maitane Gipuzkoako, Euskadiko, "Zona Norte"-ko etaestatuko txapelduna dugu. Azkeneko Munduko Txapelketan, berriz,hirugarren postua lortu zuen. Munduko Txapelketa izango da, hainzuzen ere, Maitaneren erronka nagusia denboraldi honetan. Txapelketahau abuztuan izango da Austrian.
Inauterietako mozorro lehiaketa
Mairi Emakumeen Elkarteko kideek irabazi zutenUrretxuko tabernariek inauterietako asteartean antolatu zuten mozorrolehiaketako 450 euroko sari nagusia. Mairikoek egunkariez aintzinakosoinekoak egin zituzten. Lehiaketan bikoterik parte hartu ez zuenez,bikote onenari saria tribuz jantzita irten zen koadrila bati emanzioten. Hauek 300 euro jaso zituzten. Banakako mozorro onenari saria,150 eurokoa, Mikel Lizarraldek irabazi zuen. Mikel alargun alaiazjantzi zen.
Zumarragako Martxa Andaluzian
Zumarragako danborradako 44 kide eta Aldapa txarangako 16 MalagakoFuengirola herrira joango dira martxoaren 14an, bertan urteroantolatzen duten "Feria Internacional de los Pueblos"delakoan parte hartzera.
Bertan bizi den euskaldun talde batek urtero euskal ordezkariakgonbidatzen ditu. Talde honetako kide bat urretxuarra denez, iazLurra taldea gonbidatu zuten. Aurten, danborrada bat eraman nahizutenez, Zumarragakoa gonbidatu dute.
Danborrariak frantsesez eta sukaldariz jantzita joango dira, bikonpainia hauek baitira zaharrenak. Zumarragako danborrada betimusika bandarekin aritzen den arren, Fuengirolan Aldapa txarangarekinarituko da, antolatzaileek txaranga batekin joatea nahi baitzuten.
Danborrariek bi hilabete inguru daramatzate ostiraletan etalarunbatetan entsaiatzen. Bestalde, txarangarekin ere entsaiatu dute,txarangarekin jotzea eta bandarekin jotzea ez baita gauza berdina.Danborrariak pieza berriak ikasten ari dira Fuengirolan jotzeko:urtero jotzen dituztenez gain, Donostiako Martxa, Polka eta Retretaere joko dituzte.
Danborradako zuzendari den Josean Mendizabalek esan digunez,"Fuengirolara joateko gogo biziz gaude, baina baita urduri ere.Erantzukizun handia da, Euskal Herria ordezkatu behar baitugu. Hobetoezagutu gaitzaten, danborradaren historia idazten ari gara eta UrolaGaraiko herrietako turismo foiletoak eraman behar ditugu.Fuengirolako alkateari, berriz, Zumarragako oroigarriak emangodizkiogu harrera egunean".