Nondik nora ibili zara argazkigintza ikasten?
Donostian urte pare bat eman nuen eta, ondoren, Ingalaterrara joannintzen. Bertan, lau urte eman nituen argazkigintza ikasten.Institutuko garaietan ere, ordu gehienak kultur etxean igarotzennituen argazkiak errebelatzen. Duela 6 urte, Donostian eskola txikibat soilik zegoen eta teknika besterik ez zuten irakasten. Hori delaeta, Londresera argazkigintza litzentziatura ikastera joatea erabakinuen.
Esperientzia ona izan al zen Londresekoa?
Ikasketak oso onak ziren, baina bertako bizimodua oso gogorra da.Bertan, eguneroko bizimodua denbora eta diruaren menpe izaten da.Oporretara edo diru askorekin joatea gauza bat da, baina bertanikasteko lana egin behar baduzu oso esperientzia gogorra da.Ingalaterrak duen onena kultura nahasketa da eta kolaborazio hau erehortik sortu da. Bestalde, argazkilaritzan asko ikasi dut. Izan ere,berrikuntza nagusiak eta korronte berriak berehala ikus daitezkehan.
Nola sortu zen "Lauantai" egitasmoa?
Ikasketak hasi genituenean ezagutu genuen elkar hirurok etaeztabaidak izaten genituen: irudiekin zer bilatu behar den, zeinbalore duen argazkilaritzak eta baita irudiek ere, zein den irudienfuntzioa… Udan bakoitza bere herrira joaten ginenez, batakbesteari, argazkien bidez, gauzak kontatzea erabaki genuen. Hitzaknola erabili, hobeto edo okerrago, denok dakigu. Irudiek egungokulturan sekulako boterea dute, baina ez dakigu zenbat komunikatzenduten, mezurik duten, mezu hau hitzekin aldera daitekeen… Hilabetebatzuk pasatu zirenean, emaitzak ikusi genituen eta egitasmoarekinjarraitzeak merezi zuela erabaki genuen.
Zer edo zer adieraztea bilatzen al zenuten?
Ez dago mezu konkreturik. Ez diogu ikusleari ezer zehatzik esan nahi,jendeak bere istorioa aurkitzea nahi dugu. Baita jendearengansentsazioak sortzea ere. Ez zaigu inporta sentsazioak erabatezberdinak izatea. Egungo argazkigintzaren “tendentzia” nagusiaideiak irudien bitartez ilustratzea da. Guk argazki batzuk egin nahiditugu eta hauek mezua sortzen dutenak izan daitezela, ezalderantziz.
Hiruen argazkien artean alde handiak egongo dira…
Bai, baina oso gauza bitxia gertatu da: elkarri bidali genizkionlehenengo argazkiak oso ezberdinak ziren, baina, komunikazio horrenbitartez, erakusketa honetarako lengoaia mota bat, gauzak begiratzekomodu bat… sortu dela esango nuke. Gutako bakoitza besteen eraginajasotzen hasi da eta geroz eta zailagoa da bereiztea norena denargazki bakoitza.
Argazki guztiak Euskal Herrian atera al zenituen?
Andaluzian, Portugalen, Ingalaterran… ateratako argazkiak erebadaude. Prozesu bat ematen da: hemen jaiotzeak izaera bat etakultura bat ematen dizu eta hau zure irudietan islatzen da. Ispilubat izango balitz bezala: espazio batek sortzen zaitu eta, gero, zuksortzen duzunean, sortu zaituen hori ikusten da edonon ateratakoargazki batean.
Udan soilik bidaltzen al zenizkioten elkarriargazkiak?
Baita elkarrengandik urruntzen ginen gainontzekoetan ere. Elkarrekingeundenean ez zuen logika handirik argazkiak bidaltzeak. Urruntzehonen ondorioz, emaitza sortzen hasi zen: erreferente kultural etageografikoak nola azaltzen diren argazkietan. Bakoitza kultura etaherri ezberdinekoa da eta ezinezkoa da hau ez nabaritzea. Hiruronizaera ere islatzen zen. Honela hiru urtez jarraitu genuen,egitasmoaren lehen fasea bukatutzat eman genuen eta lehenengoerakusketa antolatu genuen. Argazkiak jende gehiagok ikusteagarrantzitsua zela erabaki genuen.
Jendeak nola erantzun zuen?
Oso erakusketa irekia dela eta maila askotan funtzionatzen duela ustedugu. Argazkiak banaka begiratuz gero, bisualki edo estetikokifuntzionatzen du. Argazki guztiak elkarrekin jarrita, berriz, jendegehienak istorioa osatzeko gaitasuna du. Ez istorio objetibo edokonkretu bat osatzeko gaitasuna, argazkien arteko harremanabilatzeko, progresio bat ikusteko gaitasuna baizik. Badago argazkienera bateko pertzepzioa eta hori zen nahi genuena: norberak bereistorioa sortzea.
Jendearen erreakzioa ezberdina izan al da tokiezberdinetan?
Hemen “espontaneoagoa” izaten da. Irudiari begiratzen zaio eta,berehala, harremana sortzen da irudiarekin edo alde batera uzten da.Finlandian oso analitikoak dira eta irudia aztertzen dute iritziaeman aurretik. Proiektu hau hasi aurretik esperimentu bat egin genuenFinlandian, Italian eta Legazpin: haurrei argazki berdinak erakutsigenizkien eta erreakzioak guztiz ezberdinak izan ziren. Italian festaantzeko bat sortu zen argazkien inguruan eta haur guztiak builakahasi ziren. Finlandian erabateko isiltasuna nagusitu zen. Legazpinerreakzioa “oso imaginatiboa” izan zen: haurrek istorioakgaratzen zituzten eskatu gabe. Informazio eta ezagupen mailan haingaratuak ez dauden arren, haurren artean herrialde ezberdinen artekoaldeak ikusten dira jada.
Ondoren, egitasmoarekin jarraitzea erabaki zenuten…
Bigarren fasea hasi zenean gauza dezente pasatu ziren. Era bereanjarraitzeak ez zuen zentzu handirik eta aukera berriak planteatzenhasi ginen. Hori dela eta, formalki erabat aldatzea erabaki genuen.Ordurarte hilero koloretan ateratako tamaina bereko argazki batbidaltzen genion elkarri. Bigarren fasean forma-aukera zabaltzeaerabaki genuen, baina argazkiak mamirik gabe gelditu ziren. Hauikusirik, aspektu formalei baino mamiari garrantzi handiagoa ematenhastea erabaki genuen.
Nondik nora ibili behar da erakusketa hau?
Donostiara eramatea gustatuko litzaidake eta, ondoren, argazkietanazaltzen diren gainontzeko tokietara. Ez arrazoi berezi batengatik,lanean jarraitzeko aitzakia izateko baizik. Nire ustez ez dago betihelburua bilatu beharrik, lanean hasteak ematen dizkizu erantzunaketa bultzatzen zaitu norabide batera edo bestera. Haurrek ere ezdituzte gauzak arrazoi zehatz batengatik egiten. Egin egiten dituzteeta horrek esperientzia eskaintzen die. Abiapuntua hutsa izandaiteke, garrantzitsuena hortik aurrera sortuko dena da.
Zer asmo duzu etorkizunari begira?
Nik neuk nahi dudana lan egitea eta lan horrekin bizitzeko adinaateratzea da. Ez dut nahi handirik. Izan ere, arte merkatua, egun,hori da: merkatu bat. Orduan, argazkilari ona baino gehiago merkatariona izan behar da. Ez dut horretan sartu nahi. Argazkilaritzairakaslea naiz Donostiako eskola batean, publizitate agentzibatentzat lanak egiten ditut eta erreportaiak ere egiten ditut.Saltzeko helburuarekin lan egiten baduzu, jada ez da lan pertsonala.Hori dela eta, nahiago dut agentzi batentzat lan egin. Honenguztiaren ondorioz, orain arte egin ditudan erakusketa gehienaktaldeka egindakoak izan dira.
Zer dela eta?
Taldean lan eginez gero, zerbait komunikatzeko edo zerbait sortzekokonpromezua hartzen da eta besteen lanekin ere ikasten da. Nik neukesperimentazio hutsa egiten dut eta hau arriskutsua izan daiteke: eznuke hau hitzen bitartez azaldu nahi, ez nuke mugatu nahi… etaerakusketa bat egitea zure lanari mugak jartzea da. Azalpena egonbehar da, metodologia, mezua… eta maila honetan konpromezu dezentehartu behar dira. Momentuz, ez nago neure lanarekin konpromezu horihartzeko prest.
Esperimentazio pertsonalari dagokionez, zertanzabiltza?
Betiko zalantza horiei erantzunak bilatzen. Inplikazio pertsonalhandia dago eta zeure argazkien bitartez zure burua adieraztensaiatzen zara. Baita zure inguruaren ulermena lortzen. Espazioa askointeresatzen zait: paisaia, pertsonak, arkitektura… hartzen ditueta asko esaten du kultura bati buruz. Honek gizartea zein norbanakoabaldintzatzen du. Espazioaren bitartez gauza asko uler daitezke. Nirelanetan espazioaren barruan interbentzioa egiten dut inguratzengaituen guztia hobe ulertzeko.