Honako agiriak aurkeztu behar dira: eskaera eredu ofiziala,identifikazio, bizileku, elbarritasun eta etxebizitza beharrariburuzko agiriak eta diru-sarreraren frogagiria. Hauek guztiak,Zumarragako Udaletxean eta Kutxaren zein Lankide Aurrezkiarenbulegoetan aurkez daitezke.
Etxebizitzen zozketa urte amaieran egitea espero da. Zozketa honetan,5 etxebizitza elbarrientzat, 70 hogeita hamabost urtetikbeherakoentzat eta 2 guraso bakarreko familientzat izango dira.Gainontzeko 25 etxebizitzak kupo orokorrekoak izango dira.
102 etxebizitzetatik 93 hiru gelatakoak izango dira eta gainontzeko9ak bi gelatakoak. Etxebizitzek 60 eta 89 m2 arteko azalera izangodute. Hiru geletako 74 m2-tako etxebizitza batek 83.168 euro baliokodu gutxi gorabehera (kopuru honi BEZ gehitu behar zaio). 30 m2-kogaraje batek 10.818 euro balioko du eta 10 m2-ko trastelekuak 3.606euro inguru.
Zineklub emanaldiak, aspaldiko partez
Hilaren 12an, ButaK 21 izena hartu duen Urretxu-Zumarragakozineklubak bere lehenengo emanaldia eskaini zuen.
Zineklubaren estreinaldia oso berezia izango zen. Izan ere, "Noman’s land" filmea ikusi aurretik, duela 15 bat urte herriangrabatutako bideo bat ikusteko aukera izan zen. Bideo honetan,Zelai-Ariztin egindako Donostiako Zinemaldiaren parodia bat grabatuzen.
ButaK 21 zineklubak, uztaila bitartean, hamabostero filme bateskainiko du. Lehenengo ziklo hau Donostiako Zinemalditik pasa dirensei filmek osatzen dute. Ondorengo emanaldiak, segur aski,ostegunetan izango dira, gaueko 9etan.
Hala bada, hurrengo filme emanaldia apirilaren 25ean izango da. Egunhorretan, Jose Luis Guerín-en "En construcción"filmea ikusteko aukera izango dugu. Maiatzaren 9an, berriz, "Ytu mamá también" izango da ikusgai. Maiatzaren23an, "La ciénaga" filmearen txanda helduko da.Ekainean, lehenengo ziklo honetako azken bi filmeak izango diraikusgai: 6an "Elling" filme noruegiarra eta 20an JoelCoen-en "The man who wasn’t there".
Zineklub emanaldiak udazkenean itzuliko dira. Lehenengo saio hauetan,zineklubeko arduradunek inkesta batzuk pasako dizkiete ikusleei eta,ikusleen proposamenetan oinarriturik, ziklo berriak prestatukodituzte udazkenerako.
Lolo Sainz eta Josean Aldalur Urretxun izan ziren
Lolo Sainz eta Josean Aldalur saskibaloi entrenatzaileek Goierritaldearen entrenamendua zuzendu zuten hilaren 12an, Urretxuko AldiriKiroldegian. "Clinic" izenez ezagutzen den saioa, GoierriK.E.-k bere 50. urteurrena ospatzeko antolatu duen ekitaldietako batda.
Hilaren 12ko entrenamendura Urretxu eta Zumarragako saskibaloi zaletuugari joan ziren. Hauek guztiek, besteak beste, espainiar estatukohautatzailea eta Askatuak taldeko entrenatzailea izan diren LoloSainzen eta Josean Aldalurren lana eta gomendioak adi-adijarraitu zituzten.
Entrenamenduaren ondoren, Goierri Kirol Elkarteko arduradunek,zaletuek eta bi entrenatzaileek Txirimiri elkartean afaldu zuten.
Itsaski zozketa
Argazkian pozik asko ikusten duzuen Alberto Bilbao"Biriki"k irabazi zuen Zintzo-Mintzok antolatzen duenitsaski zozketako martxoko zozketa. Itsaskiak ospitaleko gaixoentzatprestatu ote ditu, euren egonaldia pozteko asmoz? Apirileko zozketa,berriz, Lourdes Sanzek irabazi du. Zorionak biei!
Zuhaitzaren Soinua Kolektiboaren 10. urteurrena
Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa txalapartari taldeak 10 urte betekoditu aurten. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte.Hauetako lehenengoa txalaparta ikastaroa da. Horrez gain, ZSK-koekberaiekin txalaparta jotzen ikasi duten herritar guztiekin afari bategiteko eta sona handiko rock talde bat herrira ekartzeko asmoa dute.
Baina urteurreneko erregea ZSK-koak grabatzen ari diren diskoa da.Zazpi abestiz osatutako disko honen grabaketan, Urretxu etaZumarragako musikari asko parte hartzen ari da. Grabaketa lanetanZSK-koak Borja Aranbururen laguntza dute. Dena ondo badoa, hilhonetan diskoaren grabaketa bukatuko dute eta sanjoanetan kaleratukodute.
Disko hau ZSK-koek kaleratuko duten lehena da, baina eurentxalaparten soinua beste hainbat diskotan entzun daiteke. Esaterako,duela urte batzuk SFO herriko taldeak grabatutako maketan parte hartuzuten eta Rogelio Botanz abeslari kanariar-legazpiarraren azkendiskoko abesti baterako ere txalaparta jo dute.
Ormaiztegi-Zumarraga arteko autobidearen erakusketa
Hilaren 28ra arte, Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide SailakZumarragako liburutegiko sarreran jarri duen Ormaiztegi-Zumarragaautobideari buruzko erakusketa ikusgai izango da. Autobide honenlanak ekainean hasiko dira eta bi urteko epean amaitua egotea esperoda.
Erakusketa hau, Ormaiztegitik Bergarara joango den errepideaerakusten duen maketaz, ikusentzunekoaz eta azalpen taulez osatuadago.
Erakusketaren inagurazio ekitaldian, Antton Jaime errepide diputatua,Foru Aldundiko beste hainbat ordezkari eta Legazpi, Urretxu etaZumarragako alkateak eta zinegotzi batzuk izan ziren.
Antton Jaimek esan zuenez, "legealdi honen hasieran obra hauaurrera ateratzeko konpromezua hartu genuen. Askok gure borondateazalantzan jarri dute, baina obra esleituta edukitzeak gure borondateazalantzan jarri dutenak gezurretan aritu direla erakusten du".
Ormaiztegi-Zumarraga autobidearen obra Mariezkurrena enpresariesleitu diote 38.546.958 eurotan. Mariezkurrenak 5,5 kilometrokoluzera duen autobidea egingo du. Autobide honek, hiru bidezubi izangoditu, bi gain pasabide, bi behe pasabide eta zortzi eustorma.
Antton Jaimek, hau Beasain-Durango ardatzarekin hartu zutenkonpromezu bakarra ez dela gogorazi zuen. "Irailean Bergarakohegoaldeko saihesbidea irekiko da eta honek eskualdeko herritaraskoren mesederako izango da. Bestalde, Zumarragatik Bergarara doanerrepidearen proiektua idazten ari dira eta datorren urte hasierarakobukatuko dute".
Jaime Zumarraga-Bergara errepidearen bide kopuruaren inguruan sortuden eztabaidaz ere mintzatu zen. "Berriro ere, bide kopuruegokia zein den aztertuko dugu. Ez ezazue zalantzarik izan:aukeratuko den irtenbidea eskualde honek behar duena izango da.Baina, irtenbide teknikoak aurrera ateratzeko, finantziazioa erekontuan izan behar da. Obra hau aurrera ateratzeko behar diren dirukopuruak oso handiak dira. Zumarragatik Bergara joango den errepideberria bide azkarra bezala egiten badugu, 12.000 milioi pezetakokostea izango du. Autobidea egiten badugu, berriz, 20.000 milioipezetako kostea izango du”.
Urretxuko txistulariak 4 – Antziñako AmaTaldea 2
Urretxuko Txistulari Taldeak eta Zumarragako Antzinako Ama TxistulariTaldeak martxoaren 9an ezagunen arteko futbol partida jokatu zutenIkastolako futbol zelaian (urretxuarren eta zumarragarren artean ezinbaita adiskidantzakorik jokatu). Zumarragarrak oso gaizki hasiziren, partida aurreko opari trukaketan Urretxukoei zer eta AntzinakoAmaren irudia oparitu baitzieten! Txistua jotzen laguntzen dienAntziñako Amak ez zien hau barkatu eta, historian lehenengoz,urretxuarren alde jarri zen. Ondorioz, partida urretxuarrek irabazizuten, 4 eta 2 hain zuzen ere.
Amaieran eskua eman zioten elkarri eta bi taldeek umorez etakiroltasunez hartu zuten partidaren emaitza. Eta ondoren, elkarrekinafaltzera eta parranda egitera joan ziren. Txistularietako batek esandigunez, partida hau bi taldeen artean dagoen giro ona mantentzekoeta harremana sendotzeko egin zuten. Batzuek hitz hauek osoaintzakotzat hartu zituzten eta, geroztik, bi txistulari taldeenarteko harremana sakontzeko lan handia egiten ari dira.