Egia da estatu espainiar eta frantziarrak egurra ematen ari direlamodu beldurgarrian. Era berean, egia da hemengo alderdi "abertzaleek"ez dutela gauza handirik egiten horri aurre egiteko. Baina horrekezin du estali ezker abertzalearen porrota. Gaur egun, Batasunak ezdauka proiektuak aurrera ateratzeko gaitasunik, eta planteatzendituen alternatibak hutsean gelditzen dira. Egia da komunikabideaketa beste alderdiak saiatzen direla alternatiba horiek ezeztatzen,baina uste dut Batasunak hori jadanik asumituta eduki beharko lukeelaeta irudimenez egin beharko liokeela aurre egoera honi.
Bestalde, ETAren ekintza armatuak gero eta oztopo handiagoak dirazenbait sektorek jarrera soberanista eta autodeterminazioaren aldekoaagertu dezaten. Gaur egun, Euskal Herrian oso zaila da marko berribaten alde egotea, autodeterminazioaren aldeko jarrera agertzea.Horrek ezker abertzalearen inguruan egongo liratekeen sektore askouxatu ditu. Eta hor, nire ustez, nabaria da borroka armatuak daukaneragina. Norbaitek esango du jarrera autodeterminista batek ez duelaesan nahi borroka armatua onartzen denik; baina, hor ere, estatuenaparatuek ondo bete dute euren lana. Hori horrela izanik, gaur egunia gauza bera dira, askoren buruan, independentista eta terroristahitzak. Horri ezin zaio erantzun estatuek dutela errua esanez. Halabada ere, horrek ez du ezer konpontzen, hori dagoeneko bereganatutaeduki beharko bailuke ezker abertzaleak.
Ez diot ekingo biolentzia erabiltzea zilegi den hala ez debateantzuari. Tresna bat besterik ez da biolentzia, eta argi dago ETA20.000 lagunez osatutako armada ondo hornitua balitz, ez litzatekeelaerakunde terrorista bat izango. Beraz, ez naiz sartuko adjektiboengerra txotxolo horretan.
Hori bai, gauza bat argi dago, gure herria zauritzen duen gatazka(kontenzioso hitzak berdin balio du) honetan betidanik egon daoinarrizko arau bat: "Nirekin edo nire aurka". Horrek arazobat dakar, jendea bietako bat aukeratzera behartzen badugu, gertadaiteke gure aurka egitea. Nire ustez hori ari zaio gertatzenerakunde armatuari: gehiegi ari da behartzen egoera. Horren ondorioz,zalantzan leudekeen giza sektore asko abertzaletasunaren aurkajartzen ari dira eta, horrek, ez dio inongo mesederik egiten ezkerabertzaleari.
Amaitzeko eta laburtuz, errespetu handia diet sofritzeko gaitasunaeta eskuzabaltasuna agertu duten hainbat eta hainbat militanteri,baina uste dut diskurtsoa aldatzeko garaia iritsi dela, eta etsaiakbilatu beharrean bidelagunak topatu behar dituela ezker abertzaleak.Lana ez da erraza, argi dago; baina, errazagoa egiten zaio berehorretan jarraitzea?
J. M. Bereziartua, “Bere”