Sasieta Mankomunitatea Goierri osatzen duten 22 udalerriek sortuzuten 1990ean, Goierriko zaborrei kudeaketa egoki bat emateko etaorduko zabortegi inkontrolatuak desagertarazteko. Sasietako kontrolaudalek daukate: herri bakoitzak zinegotzi bat izendatzen dumankomunitatean bere ordezkaria izan dadin, baina 6 herri handienekbi ordezkari dituzte. Erabakiak ordezkarien batzordetan hartzendira. Eguneroko martxa eta proiektuen garapena, berriz,teknikariek eramaten dute.
Mankomunitatearen lehen eginkizun garrantzitsua Salbatorekozabortegia irekitzea izan zen: 1991ko martxoaren 5ean (Gipuzkoan hirihondakinentzako zabaldu den azken zabortegia da). Egun, bertara, 59herritako zaborra eramaten da: Goierriko, Debagoienako etaTolosaldeako herrietan sortzen den zaborra, hain zuzen ere.
Lehendabizi zaborra ondo zapaldu eta txikitzen den bolumena gal dezaneta egonkorragoa izan dadin. Ondoren, zaborra estali egiten daaltzairugintzako zeparekin (eskoriarekin) kamioiak eta ibilgailuakgainetik ondo ibil daitezen eta, azkenik, eremua ondo bete denean,buztinarekin eta lur beltzarekin estaltzen da landareak eta zuhaitzaklandatzeko.
Gaur egundaino, zabortegiaren erdia baino pixka bat gutxiago bete da,420.000 m3: gutxi gorabehera 120 igerileku olinpiko betetzeabezainbeste. 7-9 urte inguru barru zabortegia bete egingo da.Etorkizunean zaborren zati bat birziklatu egingo da, gaur bezalabaino bide gehiago garatuz, beste zati bat konpostatu egingo da, etafalta den zatiarentzat beste irtenbide bat bilatu beharko da.
Zaila izango da berriro ere zabortegi bat egitea, hauek betebeharreko legedia geroz eta zorrotzagoa baita. Salbaboreko zabortegiaireki zen garaian zabortegiaren aukera zen merkeena, baina hemendikurte batzuetara zabortegien kostuak, errausgailu berrienen edosistema modernoenen parekoak izango dira. Dena den, Salbatorekozabortegia betetzen denean, aukeratzen den sistema aukeratuta ere,zabortegi bat beti beharko da sistema horren hondarrakgordetzeko.
Baina Sasieta Mankomunitateak, Salbatoreko zabortegia kudeatzeazgain, beste hainbat ardura ere baditu. Birziklapena bultzatu etaantolatzen du (egun zaborraz aparte beste 8 bilketa ditu antolatuta),ingurugiro heziketa kanpainak antolatzen ditu ikastetxeekin, enpreseiaholkatzen die bere zaborren kudeaketa egokia antolatzeko eta aurtenBiosasieta planta berria jarri du martxan.
Planta honetan, botatako hondakinen fermentazioaren ondorioz sortzenden gasa energetikoki aprobetxatzen da. Nola? Gasa tximini bertikalbatzuen bidez lurrazpitik erakartzen da, zabortegian bertan dagoenplantara eramaten da eta, hemen, gasak duen metanoamotore-alternadore batean errekin bezala erabiltzen da elektrizitateasortzeko eta, ondoren, sareari saltzeko. Planta lanean bete beteanjartzen denean, 3.500 pertsonak kontsumitzen duten adinaelektrizitate sortuko du.
Biosasieta plantak ingurugiro aldetik abantaila handiak eskaintzenditu: alde batetik, zabortegiaren desgasifikazio egokia lortzen dueta, bestetik, airera metanoa isurtzea ekiditen du. Metanoakberotasuna bere baitan gordetzen du eta, ondorioz, atmosfera berotzenlaguntzen du. Metanoak duen berotzeko ahalmena karbono dioxidoarenabaino 62 aldiz handiagoa da eta, gainera, atmosferan 12-17 urteinguru irauten du.
Baina, aipatu bezala, Sasieta, birziklapena bultzatzeaz erearduratzen da: birziklatzeko gai diren material guztientzatirtenbidea bilatzen eta herritarrak zabor poltsara ahal den gutxienbota behar dutela kontzientziatzen saiatzen da. Sasietako arduradunenustez, azken urteotan asko aldatu da goierritarron jarrera. Gehienbirziklatzen duten eskualdeen artean gaude, baino horrek ez du esannahi nahikoa denik. Azkeneko 5 urteetan zaborren igokada handia batgertatu da eta, birziklapenari dagokionez ere, birziklatudaitekeenaren erdia biltzen dugu.
Oraindik hobetzeko aukera handia dagoenez, Sasieta horretarakobaliabideak jartzen saiatuko da: sukaldeko olioaren bilketaantolatzen ari da, hurrengo urteko bukaerarako ziurrenik zaborbilketaren berritzea izango da (kontenedore guztiak eta bilketakamioiak aldatu egingo dira) eta, epe luzera, zabortegiaren bukaeraaurrikusiz, gure zaborrentzat irtenbide berria bilatu beharko du.
Maiatzean olio bilketa abian jarriko da
Gutako bakoitzak urtean lauzpabost litro olio zikin sortzen du.Ohituraz, harraskatik behera botatzen dugu eta honek kalte batzukeragiten ditu: ur zikinen kainuak ixten ditu, arratoientzako janarida, ibaietako landaredia akabatzen du eta ur-araztegietan arazoaksortzen ditu. Ohiturak aldatzen ez baditugu, hemendik gutxira, gureetxeetan botatzen dugun olioa Urretxuko araztegira iritsiko da etaarazoak sor ditzake.
Hau guztia ikusirik, duela 6 urte, Sasieta elkarteetako, enpresetakojangeletako, tabernetako eta jatetxetako olioa biltzen hasi zen.Baina, olio kontsumoaren hiru laurden etxeetan egiten da. Beraz,Sasietari ezinbestekoa iruditu zitzaion olioaren bilketa herritarguztiei zabaltzea.
Lehendabizi froga bat egin zuen Beasain, Ordizia eta Lazkaon eta,orain, olio bilketa mankomunitateko beste herri batzuetara zabaltzeapentsatu dute (Legazpi, Urretxu eta Zumarragara barne). Olioahondakin oso zikina denez, bilketa furgoneta batekin egingo da. Herribakoitzean hileko merkatu-egun bat aukeratu da. Egun horretan,furgoneta herriko plazan egongo da goizeko 9etatik eguerdiko 1etaraherritarrek eramaten duten olioa jasotzeko. Zerbitzu honetan partehartzen dutenei gainera oparitxo bat ere emango zaie.
Legazpin bilketa hileko lehenengo ostiralean egingo da udaletxeaurreko plazan. Urretxun hileko lehenengo ostegunean izango da,Gernikako Arbola plazan. Zumarragan, berriz, hileko bigarrenlarunbatean izango da Euskadi enparantzan. Beraz, lehendabizikobilketak egun hauetan izango dira: Urretxun maiatzaren 2an, Legazpinmaiatzaren 3an eta Zumarragan maiatzaren 11n. Egun hauetaz gain,beste edozein egunetan ere eraman daiteke olioa Deskargako bideanSasietak daukan Garbigunera.
Bildutako olioa Arabako Berantevillara eramango da, olioabirziklatzeko eratu den Bionor Transformacion enpresara. Enpresahonek olioarekin biodiesela egingo du. Biodiesela autoetako dieselmotoreentzat erregaia da. Gasoil arruntarekin nahastuta edo berabakarrik bota dezakegu autoari motorean inongo aldaketarik egin gabe.Biodiesel honek, gainera, ez dauka sufrerik bere konposagaietan.Beraz, bere keak ez du eraginik "euri azidoa" deritzonkutsaduran. Erregai hau gainera biodegradagarria da %98koportzentaian.