Antioko baseliza eraiki zutenek ederki asko zekitenzertan ari ziren. Izan ere, haizeak eta euriak gogor zigortzen dutentokian badago ere, ia mila urte daramatza bertan tinko. Dena den,honelako eraikin zaharra ondo zaindu beharra dago eta aldian-aldiankonponketa lanak egin behar dira. Zumarragako eraikin kuttunenaizanik, udalak, herritar askoren laguntzaz, behar bezalako zainketaeskaintzen dio. Herritar hauen guztien artean, Antioko BaselizarenLagunak elkartekoak dira konponketa eta txukunketa lanen bultzatzailenagusiak. Azkenaldian, eliza barruan hainbat aldaketa bultzatudituzte, hauen artean garrantzitsuena eserlekuen aldaketa izan da.Ekainetik aurrera, baselizaren izaerarekin bat datozen haritzezeginiko aulki sendoak izango dira Antion. Ostiral honetan,arratsaldeko 6etan, aulki berrien inaugurazio ekitaldia egingo da.Bertan, Juan Mari Uriarte Donostiako gotzaina, EuskoJaurlaritzako ordezkariak eta udal ordezkariak izango dira.Beraiekin, Felix Mendia eta Jose Roman Urkiola izangodira, Antioko Baselizaren Lagunak elkartearen berri eman digutenlagunak.