"Beste asko bezala, Eitzara esne bila igotzen nintzen eta, 1924inguruan, 26 zenbakia zuen etxeak Pilotoenea izena zuela jakin nuen.Izan ere, garai bateko bere jabea, bertan jaio eta Getarian bizi zenmarinel bat izan zen.
1920ko hamarkadan, bertan, Juan de Zabaleta Pildain, Josephade Peña Garicano ("la morenita") eta eurenseme-alabak bizi ziren: Jose Antonio, Isidro, Nicolas,Mercedes eta Paquita. Eurekin guztiekin harreman handia izan nuen,urte batzuk beranduago, nire kalera, Elizkalera, jaitsi baitzirenbizitzera.
Antzeko adina genuenez, Jose Antonio eta biok lagun minak eginginen. 1927tik 1937ra bitartean makina bat bizipen igaro genituenelkarrekin: ikasketak, txangoak, Pagolako baratzean frutalapurretak… Neskekin ibiltzen ere elkarrekin hasi ginen.
Elkarrekin bizi izandako abentura txikietako bat 36ko San Ferminetan,izan zen. Jose Antoniok kamioi bat Iruñera zihoalajakin zuen eta polizoi moduan kamioiko erremolkera igo ginen. Iruñeanprimeran ibili ondoren, trena hartu eta etxera itzuli ginenbaratzuriak sorbaldatik zintzilik genituela. Hala, gure amakengainatzea lortu genuen.
Handik astebetera guda hasi zen. Gutxira, gure ideien aldeborrokatzera joan ginen. Jose Antonio, berehala, EuskalGudalosteko lan-talde nagusiko kide egin zuten: Candido de Sasetakomandante nagusiaren laguntzailea. Ordutik, Candido non JoseAntonio han, egun asko eman genituen elkar ikusi gabe.
1937ko otsailean Asturiasera joan ginen Francoren gudalosteek Oviedonezarri zuten setioa haustera. Bertan nengoela, Fueso herrian, JoseAntoniorekin topo egin nuen. Bezperan etsaiek Saseta hil zutelaeta gauez etsaiek hartutako ingurura Sasetaren gorpua berreskuratzerajoan behar zela esan zidan. Gau hartan ez nuen lo egiterik izan.
Hurrengo goizean, Jose Antoniok, lur jota, gudu-zelaian ezzuela hildakoen gorpurik aurkitu esan zidan. Dirudienez, frankistekgorpu guztiak zulo batean hilobiratu zituzten.
Bi hilabete beranduago, berriro ere Jose Antonio topatu nuen.Oraingo honetan Euskal Herrian geunden eta frankisten erasoaldiabortitza zen. Jose Antonio Aralar bataloiko komandantea zeneta, gu bezala, atzera egiten ari zen. Jantziak odolez zikindurikzituen eta ea zauriturik zegoen galdetu nion. "Ez da nire odola"-erantzun zidan- "atzera egiten sorbalda gainean eraman dudannire gudari batena da". Hau izan zen Jose Antonio bizirikikusi nuen azken aldia.
Handik gutxira biok preso geunden. Bera Santoñako gartzelansartu zuten eta ni Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparru batean.Hilabete batzuk beranduago, Soriako langile bataloi batean nengoela,Jose Antonio Derioko hilerriko pareten aurrean fusilatu zutelajakin nuen.
Beranduago, bere aitorleari, hil aurreko uneetan, Zumarragakoparrokoari bere idatzi bat emateko eskatu ziola esan zidaten.Parrokoak idatzi hau elizako pulpituan irakurtzea nahi zuen. Bertan,bere herriari barkamena eskatzen zion eta bera barkatzen hiltzen zelazioen".