Badira, jadanik, hamar bat urte ni ezker abertzalearen inguruan hasinintzela ibiltzen. Jarrain, AEK-n ikasten… eta orain Batasunan.Denbora luze honetan ez dut ikusi nik hainbeste jende orain bezala ezmanifetan, ez batzarretan, ezta ezker abertzaleko erakundeenegituretan ere. Jendea, gazteak behintzat, badago.
Beste aldetik, errepresioa gure herrietan inoiz ez da izan hainzuzena eta jasangaitza. Detenituak, exiliatuak, torturatuak,espetxeratuak, jipoituak, ilegalizazioak… azkeneko hilabetetandenetarik sofritu behar izan dugu. Era berean,erantzun zabalak eta masiboak egin dira. Urretxu-Zumarragaegunkarietako lehenengo orrian egon da eta hau ez da inoiz pasatu.Horregatik, eta hau da erantzuteko beharraren arrazoi nagusia, minegin dit zuk orain herriaren aurrean ezker abertzalearen kanpozaudela Otamotzetik hain garbi esateak. Zergatik orain?Aralar-eko kideak bezala, etsaiak hortzak erakusten dituenean,bada-ezpada argi geratu dadila ez zaudetela gurekin. Oker zaudete.
Zorionez, ezker abertzaleak badauka proiektu politiko koherenteaEuskal Herrirako. Argi dago akatsak egin ditugula azkenaldian (hordaude maiatzaren 13ko emaitza kaxkarrak). Baina ezker abertzaleakazkeneko hamarkadan zuzen zuzenean asmatu du bereestrategia politikoan. Eta hau da estatu espainola etafrantsesa gure aurka hain aztoratuak egotearen arrazoi nagusia.Badira urte batzuk badakigula estatuek ez digutela ezer emangonegoziazio batean, eta Euskal Herri independente eta sozialistabatekin esnatuko garen egun magikorik ez dela iritsiko. Gure herriaguk bakarrik eraiki behar dugu. Alternatiba Demokratikoa plazaratuzenean 1995an ideia hau lantzen joan zen eta hortik etorri zen ETArentregua.
Lizarra Garaziko akordioan argi geratzen zen gatazka politikoarenarrazoiak politikoak zirela, Euskal Herria ukatua zegoela etaondorioak (ETA barne) horregatik zirela. Eta gatazka konpontzekoautodeterminazioa onartu behar zuten Estatu espainol eta frantsesak.Lau urte beranduago, Batasunak jarraitzen du hori pentsatzen.
Garai horretatik bi ikasgai atera ditugu. Lehenengoa, nazioeraikuntza da abertzaleen eginbeharra. Bigarrena, autodeterminazioada gatazkaren irtenbide bakarra. Atzera joan dira beste batzuk, ETAdela arazoa, ETArik gabe dena posible dela eta horrelakoak entzutenari gara berriro abertzale batzuen ahotik. Oker zaudete.
Baina garai hauetan, ezker abertzalearen estrategia politikoarenzutabe nagusia nazio eraikuntza da. Hau da, Madril eta Parisen zainegon beharrean, goazen instituzio eta sujeto nazionalak eraikitzera.Zazpi probintzietako Herri bat bezala pentsatu behar dugu. Jadaniklibre izango bagina bezala. Udalbiltzatik hasita Liburuteginazionalera, Euskal Meteorologia Institututik Unibertsitatenazionalera. Era berean, hordaude Zuberoa plana, anai txikiak laguntza behar duelako, edoselekzio nazionalen aldeko ekimena, edo Euskal Karneta erabiltzearena(EHNA hemendik gutxira hasiko da egiten gure herrietan). Norberakjakin behar du non ikusten duen bereburua.
Demagun, komikiak gustatzen zaizkizula eta ez dagoela elkartenazional bat non komikiaren inguruko istorioak lantzen diren,Espainian, Japonen edo Kuban egon daitekeen bezala, Euskal Herriosoko horrelako elkarte bat izan behar dugu (ez du balio EuskalAutonomiakoa izateak). Hau, noski, adibide bat besterik ez da etalehentasun gutxikoa, baina egin beharrekoa ere.
Eta horrelako ekimenetan lan egin nahi ez izana ez da ETA dagoelako.Nire ustez, beldurragatik izan daiteke, beldurra errepresioari(egongo delako) eta beldurra etorkizunari, aldaketari. Beldurraizatea normala da, gizakien baitan dago, biziraupenerako balio digu.Batzuetan ez borrokatzea eta era bereanjarraitzea da onena, bai. Baina beste batzuetan ez dago besteerremediorik eta borrokatu behar da. Euskal Herrian hori gertatzenda, ez badugu gure kabuz gurea egiten desagertuko gara herri bezala.ETAren aitzakiarekin, Bere, oker zaude.
Peio Galvez (Batasunkidea)