Goiargiren sortzaile eta bultzatzaile nagusia MaitePalacios izan zen. Urretxuko jaietan herriko koadrila ezberdinekeskaintzen zuten kantaldian, Maitek eta bera bezalamusikazaleak ziren hainbat lagunek, urtero elkarri galdera berakegiten zizkieten: "Zer dela eta ez dute emakume gehiagok partehartzen? Zergatik ez dugu bi herriotako emakumeok abesbatza batosatzen?".
1981eko Santa Anastasia jaietan, Maiterekin eta bere lagunekinzegoen gizonezko batek hauen elkarrizketa entzun zuen eta Maiteribi herriotako emakumeak abesbatza batean elkartzeko ez zela gai esanzion. Iruzkin honek Maite mindu zuen eta emakumez osatutakoabesbatza bat sortzeko eginahalak egitea erabaki zuen.
Garai hartan, Maite solfeo irakaslea zen. Gainontzekoirakasleei bere asmoa azaldu zien eta hauek babesa eskaini zioten."Gurasoen elkarteko zuzendaritzari musika eskolako egoitza etapianoak erabiltzeko baimena eskatu nien eta baiezkoa eman zidaten.Hurrengo pausua, musikazaleak ziren emakumeei banan-banan bilerabaterako deitzea izan zen".
Bilera hartara 35 emakume azaldu ziren. "Hauetako batzukemakumeen abesbatza sortzea ezinezkoa izango zela uste zuten, bainabaikorrenok gure ikuspuntua nagusitzea lortu genuen". Laneanhasteko beharrezko abeslariak bazituzten arren, abesbatza bateanezinbestekoa den zuzendaria falta zitzaien. Zumardi elkarteko etaZumarragako parrokiako abesbatzak zuzentzen zuen AntonioRey-rengana jotzea erabaki zuten. "Bixi Garziandiaeta biok Antonioren etxera joan ginen eta proposamena luzatu genion.Denbora luzez eztabaidatu ondoren, baiezkoa eman zigun". Ilusiohandiz, entseiuak hasi zituzten. Pixkanaka, emakume gehiago animatuziren eta, gutxira, 60 emakume elkartzea lortu zuten.
Poliki-poliki, abesbatzak jendaurrean aritzeko beharrezko maila lortuzuen. Baina, horretarako, ondo abesteaz gain, abesbatzari izen batjarri behar zitzaion. Abesbatzako emakumeek botatako proposamenenartean, Bixi Garziandiarena aukeratu zuten: Goiargi.
Abeslari finak, zuzendari prestua, izena… Maite eta berelagunak lehen emanaldia eskaintzeko prest ziren jada. Abesbatzaberriak 1982ko Zumarragako jaietan egin zuen jendaurreko aurkezpena,Zumardiko abesbatzarekin batera. Zelai-Arizti zaharrean izan zenkantaldia Iñaki Linazasoro idazle zumarragarrak aurkeztu zueneta sekulako harrera izan zuen. Lehenengo saioan izandako arrakastak,Goiargiko emakumeak orduan eta gogorrago lan egitera animatuzituen.
Baina, handik gutxira, Goiargiko emakumeek albiste txar batjaso zuten: Antonio Rey-k hiru abesbatza zuzentzea gehiegizkolana zela eta Goiargi utzi behar zuela esan zien. Goiargikoakez zeuden hainbesteko lana eman zuen abesbatza bertan behera uztekoprest eta beste zuzendari baten bila hasi ziren. "Buruaribueltaka aritu nintzen eta, azkenean, Legazpiko abesbatzakozuzendaria zen Xabier Barriolari deitzea erabaki nuen.Abesbatzako nesken lanerako borondatea ikusi zuenean, ezin izan ziongure proposamenari uko egin", dio Maite Palacios-ek.
Xabier Barriolaren zuzendaritzapean, Goiargi abesbatzamistoa izatera pasa zen. Maite Palacios, berriro ere, jendebila hasi zen. "Tabernetan eta, abestea gustuko dutengizonezkoak abesbatzan parte hartzera gonbidatu nituen".Abesbatza mistoak 1984ko ekainaren 22an eskaini zuen lehenkontzertua, Antioko baselizan.
Handik gutxira, udazkenean, Gipuzkoako Abesbatzen I. Topaketaantolatu zuten Urretxu-Zumarragan. Egun Goiargiko lehendakariaden Pitus Berriotxoak ederki asko gogoratzen duekitaldi hura. "Goizean abesbatzak bi herrietako auzoetan arituziren eta arratsaldez, guztiok elkarrekin, kontzertua eskainigenuen".
Baina, Goiargikoek, herrian hamaika ekitaldi antolatzeaz etakontzertu ugari eskaintzeaz gain, herritik kanpo Urretxu etaZumarraga ezagutzera eman dituzte. Izan ere, urte hauetan guztietan,makina bat irteera egin dituzte: Alemaniara, Frantziara, Espainiakohainbat tokitara… Garai batean, lehiaketetara ere aurkezten ziren.Honela, Aviles eta Egea de los Caballeroseko lehiaketak irabazizituzten eta 90eko hamarkada hasieran Tolosako lehiaketa sonatuanparte hartu zuten.
1992an Xabier Barriolak Goiargi utzi zuen eta berakutzitako lekukoa Jabier Arratibelek hartu zuen. Goiargikoak,gainontzeko zuzendariekin bezala, oso gustura daude. "Zuzendariguztiekin oso gogor lan egin dugu. Bokalizazio eta arnaste ikastaroakegin ditugu, beste zuzendari batzuekin abestera moldatu gara…Entseiuetara sekula ez gara berriketan egitera joan eta hau osonabaria da: lehen baino abesti zailagoak abesten ditugu eta hizkuntzaezberdinetan gainera (alemanieraz, frantsesez…)".
Lan honi guztiari esker, bi herriotako jende askok kantuan ikasi dueta herriko kantuzaletasuna hazi da. Gainera, Goiargireneskutik, herrian abesbatza berriak sortu dira: Kimets, GoiargiTxiki eta gaztetxoenen abesbatza. "Hauek guztiak musikaeskolan aritu direnez, musika-kultura dute. Kimets Goiargirenharrobia izan zitekeela uste genuen, baina Kimetseko neskekeuren kontura jarraitzea erabaki dute".
Hala izanik, egun ere abeslariren bat behar duten bakoitzeankantuzaletasuna duen jendearengana jo eta taldean sartzea proposatzendiote. "Taldeko kideok zaletasun handia dugu. Dena den, garaibatean 75 lagun inguru aritzen ginen eta egun 40 besterik ez gaude.Hauetatik 18 emakume hasieratik gabiltza. Gizonezkoei dagokionez, 10besterik ez ditugu. Goiargiko ateak denentzat zabalik daude,batez ere gizonezkoentzat…".
Abesbatzan primerako giroa aurkituko dutela diote Pitus etaMaitek. "Goiargiko kideen artean oso harreman onadugu. Abesteaz gain, urtero irteera bat egiten dugu eta, garai bateanirteeretan bakoitza bere koadrilatxoarekin joaten bazen ere, egundenok elkarrekin ibiltzen gara. Hau bizi dugun giro onaren islada".
Aurtengo irteera aste pare bat barru egingo dute: ekainaren 15ean eta16an Jacan izango dira kantuan. Aragoitik bueltan, urteurrenaospatuko dute. Horretarako, lehen emanaldiaren 20. urteurrenabetetzen den egunean, uztailaren 1ean, kontzertua eskainiko dute.Kontzertu hau, lehenengo emanaldia bezala, Zelai-Ariztin izango daeta Iñaki Linazasorok aurkeztuko du. Bertan, urte hauetanguztietan abestu dituzten hainbat abesti eta aurten prestatudituztenak abestuko dituzte. Bukaeran, orain arteko zuzendari guztieioroigarri bat emango diete eta urte hauetan guztietan abesbatzanaritu diren guztiek azken kanta abestuko dute. IñakiOlazabal zena ere ez da handik urrun ibiliko.